Tafalla
2021/12/16 - 11:00
Nafarroan 650 positibo berri zenbatu dituzte
Birusak Tutera kolpatu du berriro ere gogorren: egun bakarrean 48 kutsatze hauteman dituzte Erriberako herrian.
2021/12/15 - 14:32
Birusaren transmisioak eta ZIUak gora Nafarroan
709 kutsatze berri zenbatu dituzte eta 15 lagun erietxeratu behar izan dituzte, horietako hiru zainketa intentsiboetako unitateetan.
2021/12/14 - 14:20
Kutsatze berriak 700era hurbildu dira Nafarroan baina egoerak hobera egin du apur bat ospitaleetan
Zazpi pertsona gutxiago daude koronabirusagatik ospitaleratuta. Dena den, atzo, guztira, 695 pertsona kutsatu ziren, Foru Gobernuak emandako datuen arabera, eta duela astebete 415 kutsatu ziren.
2021/12/11 - 16:26
Torturatuak izan diren nafar guztien errolda egiteko elkartea sortu du Nafarroako Torturatuen Sareak
Errolda ahalik eta zehatzena izatea nahi dute eta elkarte berriko bazkide izateko gonbidapena egin diete Nafarroan torturatuak izan diren guztiei. Egiari Zor fundazioak ere parte hartu du prentsaurrekoan.
2021/12/09 - 12:44
Osasun egoera "delikatua" da Nafarroan, eta ez da baztertzen "neurri komunitarioak" hartzea
Nafarroako Gobernuko Osasun kontseilariaren ustez, "ez lirateke gutxieneko segurtasuna bermatu ezin den egoerak bultzatu behar".
2021/12/07 - 15:20
415 kutsatze berri zenbatu dituzte Nafarroan, 11 erietxeratu dituzte eta ZIUetan gaixo bat gehiago dago
Erietxeetan presioak gora egin du, 120 covid gaixo baitaude erietxeratuta gela arruntean, atzo baino 11 gehiago, eta ZIUetan 17 daude, atzo baino bat gehiago.
2021/11/04 - 15:52
"Erdian erein" leloarekin, lekukoa hartu du Tafallako ikastolak
Aurten Lizarran ospatu den Nafarroa Oinezeko edizioaren balantze gazi-gozoa egin dute antolatzaileek. Euskarak jasotako babesareik pozik daude, baina helburu ekonomikoak ez dituzte bete. Horregatik, ekarpenak egiten jarraitzeko deia egin dute.
2021/10/23 - 18:31
Urriko feriaren aitzakian, udako entzierroak berreskuratu dituzte asteburu honetan Tafallan
Goizean goiz muntatu dute guztia eta jendea asko inguratu da oraindik gaua zela, tokia hartzera edo korrika egitera. Ospitalera eraman behar izan dute gazte bat buruan kolpe handi bat hartuta.
2021/10/22 - 16:29
Pandemia hasi zenetik lehen entzierroak egingo dira Tafallan bihar eta etzi
Ia 2 urteren ostean, toreaketa-zezenekin egiten dituzten Estatuko lehen entzierroak izango dira Tafallakoak. Astebururako dena dago hartuta Tafallako ostatuetan eta kanpotik jende asko etortzea espero dute.
2021/10/10 - 19:40
Osasunako jokalari batek bortxaketa mehatxu etengabeak jasan behar izan ditu partida batean
"Gizartea kontzientziatzeko egin dugu publiko" azaldu dio jokalariak ETBri. SD Nueva Montaña klubeko zuzendariak salaketa jarriko du astelehenean bertan.
2021/09/26 - 13:24
Alkoholean positibo emateagatik inputatu dute emakume bat, gurpil bat falta zuela gidatzen harrapatu eta gero
Tafalla parean geratu du emakumea Foruzaingoak. Agenteei aitortu dienez, "hots txiki bat" entzuten omen zuen, bai.
2021/09/09 - 19:02
63 urteko motorzale bat larri zauritu da Valtierran, zirkulazio-istripu batean
Istripua 12:15ean jazo da, Tafallarako noranzkoan zihoan motozikleta batek eta nekazaritzako ibilgailu batek talka egin dutenean. Istripuak gorabeherak eragin ditu N-121 errepidean.
2021/09/03 - 21:44
Gizon bat atxilotu dute Villatuertan, lankide bati sexu-abusuak egitea egotzita
Gainera, bi pertsona atxilotu dituzte Tafallan eta Iruñean, genero indarkeria leporatuta. Halaber, Tuteran beste pertsona bat atxilotu dute, sexu-ukigabetasunaren aurkako delitu bat egotzita.
2021/08/27 - 18:37
Lau pertsona atxilotu dituzte Nafarroan indarkeria matxistagatik
Halaber, pertsona bat atxilotu dute urruntze agindua urratzeagatik, eta beste bat agintaritzaren agenteen aurkako atentatuagatik.
2021/08/18 - 13:09
AHTaren Tafallako lanetan aztarna arkeologikoak aurkitu dituzte
Duela 2.000 urtekoak izan daitezkeen aztarna arkeologikoak topatu dituzte Tafallan, AHTaren lanetan.
2021/08/18 - 12:45
Duela 2.000 urtekoak izan daitezkeen aztarna arkeologikoak topatu dituzte Tafallan, AHTaren lanetan
Bigarren Burdin Arokoak (K.a. 400-200 Nafarroan) izan daitekeen esparrua topatu duten tokian hainbat lan egingo ditu Kultura Zuzendaritza Nagusia-Vianako Printzea Erakundeak.
2021/08/02 - 15:38
Tafallako EH Bilduko zinegotzi batek dimisioa eman du etxeratze-agindua hautsi ostean
Xabier Alkuazek egindako "akatsa" onartu, eta bere gain hartu du "kargu hautetsi gisa zuen erantzukizuna”.
2021/08/01 - 20:08
Xabier Alkuaz Tafallako Udaleko Gazteria zinegotziari isuna jarri diote, etxeratzeko agindua ez betetzeagatik
Uztailaren 30eko goizaldean gertatu zen, baimendutako ordutegitik kanpo lagun batzuekin bilduta egon ostean. Alkuazek berak gertatutakoa azaldu du, ohar bidez.
2021/07/25 - 11:38
Positibo berriak 363ra jaitsi dira Nafarroan, baina bi emakume hil dira
Gainera, azken 24 orduetan 11 ospitaleratze izan dira, horietako lau ZIUn. Guztira, 84 pertsona daude ospitalean, horietatik 14 ZIUn.
2021/07/24 - 11:32
Nafarroak 441 positibo berri zenbatu ditu, eta bost egun daramatza 400 kasutik jaitsi ezinda
Foru Erkidegoko ospitaleetan 76 gaixo daude ingresatuta, horietako 12 Zaintza Intentsiboetako Unitateetan.