INDARKERIA MATXISTA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Osasunako jokalari batek bortxaketa mehatxu etengabeak jasan behar izan ditu partida batean

"Gizartea kontzientziatzeko egin dugu publiko" azaldu dio jokalariak ETBri. SD Nueva Montaña klubeko zuzendariak salaketa jarriko du astelehenean bertan.
Iragarkia
18:00 - 20:00
Karolina Sarasua: ''Ikaragarria izan zen gertatu zena, oso zaila da hau jasatea''

Osasuna Klubleko nesken B taldeko 17 urteko jokalari batek sare sozialen bidez salatu duenez, irainak eta mehatxu sexualak jasan behar izan zituen atzo Santanderren, SD Nueva Montaña taldearen aurka jokatutako partidak iraun zuen denbora guztian. Bortxatuko zutela entzun behar izan zuen behin eta berriz, bai berak baita taldekideek ere, eta adierazpen sexista nahiz iraingarriak sufritu behar izan zituzten.

Erasotzaileak, kirolgunetik kanpo eserita zeuden bost gizonezko gazte, arbitroaren kontra ere aritu ziren, emakumea zelako hura ere.

Partidan bizitakoaren larritasuna salatu dute jokalariaren taldekideek ere sare sozialetan, elkartasun eta ardura mezuak eraginez:

Gertatua argi eta garbi idatzi zuen kirol-epaileak partidako aktan: "Bestelako intzidentziak bigarren zatian. Kirolgunetik kanpora bost mutil daudela konturatu naiz, hesi batera igota, zelaiaren erdi aldean, nire 2. laguntzailearen atzean, eta horietako batek, gutxienez, SD Nueva Montaña talde lokalaren armarria daraman txandala jantzita du. Bigarren zati osoan bai jokalariei baita niri ere irainak egin dizkigute. Partida amaituta, talde bisitariaren ordezkariak eta 9 zenbakidun jokalariak, Karolina Sarasua Garciak, kexa helarazi didate, guri oihukatzen zigutena zehatz-mehatz azalduz: "Bortxatu egingo zaitut", "Zure talde guztia bortxatuko dugu", "Igo kamiseta eta erakutsi titiak eta ipurdia", "Tanga antzematen zaizue", "Goazen aldagelara eta bortxatu egingo zaitut", Zzure amak zakila miazten dit", "Ondo miazten duzunaren aurpegia duzu".

"Gizartea kontzientziatzeko egin dugu hau publiko"

Karolina Sarasuarekin egon da ETB, eta, gertatutakoaren ostean, moralez baxu dagoela adierazi du: "Benetan oso baxu nago animoz, zure kirol gustukoenaz gozatzera joan eta horrelakoak entzuteko ez gaude inor prest, gogorra da psikologikoki. Nik uste dut jende horri ez zaiola futbola gustatzen, futbola ikustera joaten bazara ez dituzulako astakeria horiek esaten".

Gainera, irain eta mehatxu horiek egiten zituztenak adingabeak zirela uste du. "10 eta 18 urte artean izango zituzten. Ez dut uste adinez nagusiak zirenik. Nik entzun behar izan nituen irainik gehien, zelaiaren alde horretan nengoelako, baina niri, nire albokoari eta talde osoari egiten ziguten mehatxu. Entzungor egiten saiatzen nintzen, ez bainien harmailetakoei aurre egin nahi, baina gero epailearekin hitz egin eta oso ondo islatu zuen gertatu zen guztia aktan. Berak ere jasan behar izan zituen irainak", azaldu du.

Taldea minduta dago, baina inoiz baino batuago daudela azaldu du Sarasuak: "Gizartea kontzientziatzeko egin dugu hau publiko. Horrelakorik ez genioke inori opako, ezta gure aurkari okerrenari ere, oso zaila da gertatu zaiguna psikologikoki jasatea, gure adinean, gainera". Hori bai, jendartearen aldetik babes eta laguntza handia jaso dute eta biziki eskertuta daude.

Iragarkia
18:00 - 20:00

Osasuna klubak gaitzetsi egin du gertatua eta, era berean, eskerrak eman dizkio beste taldeko zuzendaritzari, erakutsitako jarreragatik:

Izan ere, EITB Mediako zenbait saiotan eskainitako elkarrizketetan, Mateo Saenz SD Nueva Montaña taldeko presidentea oso haserre agertu da gertatutakoarekin.

Gazte horiek esaten ari ziren irain eta mehatxuen berri izan bezain pronto, haiengana joan eta grabatu egin zituela jakinarazi du, eta astelehenean bertan salaketa aurkeztuko duela.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Elon Musk bat dator Anthropic eta OpenAI lehiakideekin, adimen artifiziala moteldu behar dela

Anthropiceko Dario Amodeik adimen artifizialaren (AA) garapena moteltzeko eskatu zuen ostiralean, segurtasun arriskuengatik, eta eskaera horren alde egin dute lehiakideek, OpenAIko Sam Altmanek eta xAIren sortzaile Muskek. OpenAIko eta Anthropiceko liderrek iragarri dute ebaluatzaile independenteei beren sistemak ikuskatzea ahalbidetuko dietela, baina Muskek ez du hori argitu.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Oihane Mateos Oria, duela gutxi hildako lankide eta laguna, gogoan izan du Dani Alvarezek Gasteizko FesTVal jaialdian

Aste gogorrak izan dira azken hauek Orain eta EITBko Albistegietako lantalde guztiarentzat. Dani Alvarez lankideak Gasteizko FesTVal jaialdian esan duen bezala, "bizitzako injustizia bategatik goizegi joan berri da Oihane Mateos Oria". Bere irribarrea, energia eta lanerako grina beti izango dira gure artean, ordea. Hemen Daniren hitzak gaur iluntzean, sari bat banatu aurretik.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X