Telefonia Mugikorra
2017/07/17 - 16:48
Masmovil enpresa gipuzkoarra burtsan kotizatzen hasi da
Masmovil merkatu alternatiboan sartu zen lehen euskal enpresa ertaina izan zen, baita hortik burtsara salto egiten ere. Duela 10 urte sortu zen, eta telekomunikazio operadoreen artean laugarrena da.
2017/07/14 - 15:38
Dominionek Phone House España erosi du 55 milioi euroan
Phone House Españak 500 denda eta 2.000 langile ditu.
2017/06/30 - 19:55
iPhonek 10 urte bete ditu
Applek iraultza ekarri zuen telefonia mugikorraren mundura eta industria bera ere eraldatu zuen.
2017/06/22 - 20:09
Yoigoko dendariek enpresa banatzailea salatu dute lehia bidegabeagatik
Beraien dendak Bymovilen menpe daude, baina honek dendariak defendatu ez, eta gainera bezeroak lapurtzen dizkietela salatzen dute.
2017/06/14 - 22:29
Agur roaming-ari: araudi berria ulertzeko gakoak
Sakelako telefonoaren erabiltzaileek "etxean bezala" deitu eta Internetera konektatu ahal izango dute, baina "zentzuzko erabilera" emanda.
2017/06/05 - 14:53
Birziklapena hobetzeko aplikazio bat aurkeztu du Arabako Foru Aldundiak
Etxeko hondakinak bereizi eta sailkatzeko orduan sor daitezkeen zalantzak argitzeko balio du tresna digital berriak, eta Araban birziklapena hobetzea du helburu.
2017/05/04 - 11:45
WhatsAppek barkamena eskatu du 'gorabehera' konpondu ostean
Sakelako telefonoetako mezularitza zerbitzua etenda egon da bart hainbat orduz, mundu osoan eta iOS, Android zein Windows sistema eragilea erabiltzen duten gailu guztietan.
2017/04/10 - 10:46
Mugikorretarako aplikazioek bigarren eskuko merkatua suspertu dute
Geroz eta erosketa gehiago egiten ditugu mugikorra erabiliz sortu berri diren aplikazio ugaritan. Partikularren artean egiten den salerosketen mundua suspertu dute aplikazio hauek.
2017/03/29 - 21:43
Samsung Galaxy S8 berria: pantaila handia eta laguntzaile birtuala
Laguntzaile pertsonalen erronkan sartu da Samsun Bixbyrekin eta "dock" batekin erlazionatzerakoan, ordenagailu bat bezala erabili ahal izango da S8a.
2017/03/28 - 13:51
Galaxy Note 7a berriz jarriko dute salgai, 'berregokituta'
Samsung konpainiak ez du zehaztu noiz eta zein merkatutan aterako duen sakelakoa.
2017/03/27 - 19:12
WhatsApp bidez bidalitako mezuak ezabatu ahalko dira
Erabiltzaileek bi minutu izango dituzte bidalitako mezuak ezabatzeko, berehalako mezuak bidaltzeko aplikazioa lantzen ari den funtzio honekin.
2017/03/24 - 00:48
Ekainetik aurrera, 100 emotikono gehiago
Erabiltzaileek aukeratzeko zerrenda zabala izango dute, besteak beste, zonbiak, Drakula, sirenak, nazioarteko banderak, oka egiten duten aurpegiak sortu baitituzte.
2017/03/23 - 21:08
Txinak aplikazio bat atera du haurren trafikoari aurre egiteko
20.000 ume bahitzen dituzte urtero Txinan, eta gero internet bidez saltzen dituzte. Mutil bategatik 15.000 euro ere ordain litezke, eta neskek erdia balio dute.
2017/03/20 - 13:14
Osakidetzak osasun-tratamenduak jarraitzeko aplikazioa sortu du
'Nire Tratamendua' du izena eta sendagaiak ondo hartzen laguntzen duen mugikorretarako aplikazioa da.
2017/03/16 - 18:34
Sakelako telefonoetako edukien % 80 bideoak izango dira
Nicola Mendelsohnek, Facebookeko presidente ordeak, hitzaldia eskaini du Club de Creativos 2017 (C de c) ekitaldian, Donostiako Kursaalean.
2017/03/09 - 21:31
Mugikorra da Interneten sartzeko gailurik erabiliena
AIMCren "Sareko Nabigatzaileak" inkestak 20 urte bete ditu eta hiru urtean Internetera sartzeko telebistaren erabilera bikoiztu egin dela esan du.
2017/03/01 - 13:30
Googlek ordainpeko telebistara salto egin du YouTube TVren eskutik
Zerbitzua Android eta iOS sistema darabilten sistemekin baliokidea da, baina baita edozein telebistarekin ere, Google Chromecast-en bidez.
2017/02/28 - 16:08
Telefono txinatarrak, merkatu kuotan gora
Estatuan gehien saltzen diren telefonoetan bigarrena da Huawei etxea, eta Lenovo eta Oppo ere gorantz doaz merkatuan. Txinatar sakelekoek ez dute hutsik egin Bartzelonako Mobile World Congressen.
2017/02/28 - 12:39
Europak 4.200 milioi galdu zituen 2015ean smartphone faltsuengatik
Espainian, gailu faltsuengatik izandako galerak 286 milioi eurokoak izan ziren urte horretan, hain zuzen, sektoreko salmenten % 10.
2017/02/27 - 18:21
Pantaila handiak eta kamera bikoitzak dituzten mugikorrak nagusi, MWCn
Begiko irisa antzemateko sistemak ere aurkeztuko dituzte Bartzelonako Mobile World Congress biltzarrean.