Ekainetik aurrera, 100 emotikono gehiago
Nazioartean uler daitekeen hizkuntza nagusitu da azken urteotan: emotikonoak. Aukerak amaigabeak direla dirudi, eta datozen hilabeteotan emoji gehiago jarriko dituzte erabiltzaileen esku. Zehazki, sortzaileek 137 emotikono gehituko dituzte berehalako mezularitza zerbitzuetan eta gainerako sare sozialetan.
Besteak beste, zonbiak, Drakula, sirenak, nazioarteko banderak, oka egiten duten aurpegiak, zortea ematen duten gailetak eta elikagaiak jarriko dituzte erabiltzaileen eskura. Emojipediak jakitera eman duenez, ekainaren 30etik aurrera martxan jarriko dituzte emoji berriak.
Dena dela, erabiltzaile askok sekula imajinatu ez duten emotikonoak sortu dituzte: burmuina, eskularruak, zonbiak, Drakula, sirenak, elfoak, dinosauroak eta, nola ez, elikagaiak.