Enpresa erosketa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Dominionek Phone House España erosi du 55 milioi euroan

Phone House Españak 500 denda eta 2.000 langile ditu.
Argazkia: EiTB.
Argazkia: EiTB.

Dominion euskal enpresa teknologikoak Phone House España filiala erosi dio Dixons Carphone enpresa britainiarrari, 55 milioi euroan. Euskal enpresak adierazi duenaren arabera, urteko hirugarren hiruhilekoan itxiko dute operazioa.

Egun, telefono mugikorren eta etxeetarako telekomunikazio konexioen 128 denda ditu. Espainian liderra den Phone House enpresa eskuratu ostean, 500 denda eta 2.000 langile gehiago izango ditu.

Mikel Barandiaran Dominioneko kontseilari delegatuak adierazi duenez, industria munduan aritu ostean, taldeak “etxerako zerbitzuen instalazioaren munduan murgildu nahi du”. Horretarako, “kontsumitzaileen behar teknologikoak bertatik bertara ezagutzeko saltokiak behar genituen”, adierazi du Barandiaranek.

Fernando Urrutia Phone House España enpresako presidentearen hitzetan, “indar handia duen taldea” da Dominion, eta “digitalizazioan eskarmentua” duen taldearekin bat egiteak “salto bat ekarriko du” etxeetarako zerbitzu teknologikoen salmentan.

Zure interesekoa izan daiteke

El precio de la vivienda nueva se incrementó un 6,5 % en Euskadi en el primer semestre de 2025 respecto al mismo periodo del año anterior y se sitúa de media en 3450 euros el metro cuadrado.
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Deustobarometroaren arabera, etxebizitza da oraindik ere kezka nagusia Euskadin, eta galdetutakoen % 47k uste dute euskara eskakizunak gehiegizkoak direla enplegu publikoan

Etxebizitza da Euskadin kezka nagusia, eta osasun arloak garrantzia hartu du berriz herritarrak gehien kezkatzen dituzten arazoen artean. Deustobarometroak, gainera, euskararen egoerari, bizitzaren kostuarekiko kezkari eta etorkizuneko Estatutuan zerbitzu publikoak blindatzeari buruzko kezkak islatzen ditu.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X