Telelana
2025/09/16 - 15:31
Eusko Jaurlaritzak 2026ko urtarriletik aurrera berrekingo dio telelanari
Langile publikoek astean bi egunetan jardun ahal izango dute lan-modalitate horretan. Gainera, telelanaren bitartez lan egin dezaketen langile guztiei ere aukera hori ematen die dekretuak, betiere zerbitzu publikoa behar bezala ematen dela bermatzen bada.
2025/07/02 - 09:18
Ia 2.000 langabe gutxiago zenbatu ziren ekainean Hego Euskal Herrian
Joan den hilean 103.391 pertsona zeuden lanik gabe Euskal Autonomia Erkidegoan, eta 28.228, Nafarroan; hurrenez hurren, % 1,21 % eta % 2,52 egin du behera langabeziak bi erkidegootan.
2024/09/13 - 12:06
"Aldaketa dago balio-eskalan; gazteek ordutegiak, mugikortasuna eta telelana gehiago estimatzen dituzte"
Iñigo Juez Ajebask Euskadiko Enpresaburu Gazteen Federazioko presidenteak atzo egindako adierazpenak azaldu ditu, "gazteek ez dute lan egin nahi" esan ostean. Horren arabera, "alboratu ezin dugun errealitate bat da".
2024/09/09 - 16:02
Lan Ministerioak kontratazioan hobariak proposatu dizkie enpresa txiki eta ertainei, lan-astea murritz dezaten
Uda ostean egindako lehen bileran akordiora biltzeko proposamena egin dio Ministerioak patronalari. Estatuko Lan Idazkaritzaren arduradunaren ahotan, erantzun "positiboa" eman dute alde guztiek, eta akordioa erdietsiko dutelakoan dago gobernua.
2024/09/09 - 10:22
Lan astea 37,5 ordura murrizteko negoziazioei berrekingo diete gaur Espainiako Gobernuak eta eragile sozialek
Uda aurretik egindako azken bileran, patronalak "malgutasuna" eskatu zion Espainiako Gobernuari, eta gaurko hitzorduan, espero da malgutasun horri bide emango lioketen proposamenak aurkeztuko dituela Lan Ministerioak.
2024/03/08 - 06:00
Aurrez aurrekotik onlinera: sarean eskaintzen diren zerbitzuen malgutasuna
Gontzal Urionabarrenetxea entrenatzaile pertsonalak eta Ana Zendegi psikologoak aurrez aurreko saioak eskaintzen dituzte Gernikan eta Arrasaten, hurrenez hurren, baina euren eskaintza onlinera ere eraman dute, eta gazteen artean malgutasuna eskaintzen duen aukera arrakastatsu bat da.
2024/02/20 - 10:34
Telelanak % 16 egin zuen gora Euskadin 2023ko azken hiruhilekoan
Igoera gorabehera, okupatuen % 13k baino ez dute baliatzen aukera hori. Portzentajea Europar Batasuneko batezbestekotik urrun dago oraindik, EBkoa ia halako bi baita (% 24).
2024/02/07 - 13:21
Gehien eskatzen eta ondoen ordaintzen diren lanbideak: industria-ingeniaritzak eta IKTei lotutako profilak
LKS Next aholkularitza-enpresak egindako txostenaren arabera, 2023an soldata igoera handiena izan zuten lanpostuak ingeniaritzekin, informatikarekin eta mekatronikako goi-mailako zikloekin zerikusia zutenak izan ziren.
2023/07/18 - 18:43
Dekretu berriak astero bi egunez telelana egiteko aukera emango die EAEko langile publikoei
Horrela, Eusko Jaurlaritzak onartu duen arau berriak telelaneko bi lanaldi oso aurreikusten ditu astean, eta lanpostu bakoitzaren berezitasunen arabera gehiago izateko aukera ematen du. Gainera, borondatezkoa eta itzulgarria izango da.
2022/11/29 - 10:45
Ba al dago arazorik Euskadin bete gabeko lanpostu hutsekin?
Datu ofizialen arabera, Euskadin % 8,3ko langabezia izan arren, enpresa batzuek arazoak dituzte zenbait lanpostu betetzeko. Azken datuen arabera, 5.238 lanpostu bete gabe daude, INEren arabera.
2022/01/19 - 13:46
Lan osasunaren euskal estrategia berriak adina, telelana eta estresa izango ditu kontuan
Orain arte, lan arriskuen prebentzioa lanpostuan soilik oinarritzen zen. Beraz, aldaketa ekarriko du estrategia berriak, Idoia Mendia sailburuaren esanetan.
2022/01/10 - 12:10
Idoia Mendiak uste du ''ona'' litzatekeela telelana bultzatzea, ''pandemiaren gailurra gainditzeko''
Lan eta Enplegu sailburuak uste du posible den lanpostuetan telelana bultzatu beharko litzatekeela, omikron aldaerak eragindako seigarren olatu hau pasa bitartean.
2022/01/03 - 21:27
2021. urtean, herritarren %20k laneko baja eskatu behar izan zuten covidarekin gaixotuta
Milaka dira positibo emanda bajan daudenak. 2021ean bost langiletik batek hartu zuen baja covidagatik, eta egoera orain txarragoa da. Inoiz ikusi gabeko zifrak daude.
2021/10/29 - 01:31
Eusko Jaurlaritzak telelanaren aukera sektore publiko guztira zabaldu nahi du
Eusko Jaurlaritzak telelanari buruzko balizko dekretuaren zirriborroa aurkeztu die sindikatuei Administrazio Publikoaren Mahai Orokorraren bileran. 2022ko soldata igoera (% 2) ere izan dute hizpide batzar horretan.
2021/10/28 - 22:39
Jaurlaritzak arlo publikoan telelana arautu nahi du
Jaurlaritzak arlo publikoan telelana arautzeko dekretuaren zirriborroa sindikatuei helarazi die. Zirriborro horrek, lehen aldiz, telelana sektore publiko osora zabaldu eta erregulatzeko aukera aztertzen du.
2021/08/29 - 18:28
Husteko arriskuan dauden herriek telelanerako erraztasunak eskaintzen dituzte bizilagun berriak erakartzeko
Telelana hazten doan modalitatea da, eta fenomeno horren inguruan Espainiako Estatu osoko 30 bat udalerri bildu dira, horien artean Legarda, Nafarroan, eta Kuartango, Araban.
2021/08/15 - 23:37
300 pertsona hil dira lan-istripuetan azken hamarkadan Euskadin
Laneko arriskuen prebentziorako neurriek gora egin duten arren, azken hamarkadan ez da nabaritu istripu-tasa jaitsi denik.
2021/07/22 - 18:47
Telelanak etxeko lanetan "genero-desberdintasunak areagotu" zuela ohartarazi du ikerketa batek
Ikerketaren arabera, gizonek lanerako, oro har, prestasun handiagoa erakutsi dute, eta emakumeen artean estresa, autoexijentzia eta erruduntasun-sentimendua areagotu dira.
2021/07/14 - 14:04
Telelana bikoiztu egin da Euskadin, % 12ra iritsi arte
Enpresa-helburuetarako sare sozialen erabilerak igoera bortitza izan du 4.0 Industrian. Enpresen % 51,5k erabiltzen dute, eta ehuneko hori % 70ekoa da 10 langile eta gehiagoko enpresetan.
2021/06/04 - 13:54
BPGaren beherakada moteldu egin da, baina aurreikusitakoa baino gehiago jaitsi da
Urtarriletik martxora bitartean, enpleguak % 0,5 egin du gora, aurreko hiruhilekoarekin alderatuta, baina % 2,1 jaitsi da aurreko urteko aldi berarekin alderatuta.