Eusko Jaurlaritzak 2026ko urtarriletik aurrera berrekingo dio telelanari
Langile publikoek astean bi egunetan jardun ahal izango dute lan-modalitate horretan. Gainera, telelanaren bitartez lan egin dezaketen langile guztiei ere aukera hori ematen die dekretuak, betiere zerbitzu publikoa behar bezala ematen dela bermatzen bada.
Telelanean ari den langile bat. Argazkia: Europa Press
Eusko Jaurlaritzak 2026ko urtarriletik aurrera berrekingo dio telelanari, eta, beraz, langile publikoek astean bi egunetan garatu ahal izango dute lan-modalitate hori.
Uztailean, Administrazio Orokorraren Mahai Sektorialean hartutako erabakia onartu du Eusko Jaurlaritzaren Kontseiluak. Gauzak horrela, administrazio orokorrean eta erakunde autonomoetan telelanaren eta lan ez-presentzialaren modalitateak arautu dituzte.
Akordioa LAB, CCOO eta UGTsindikatuek sinatu zuten, eta ELA kanpo geratu zen, ia sei hilabeteko negoziazioen ondoren.
Datorren urteko urtarriletik aurrera, beraz, langile publikoek modu ez-presentzialean lan egin ahal izango dute astean bi egunetan, eta telelanaren bitartez lan egin dezaketen langile guztiei ere aukera hori ematen die dekretuak, betiere zerbitzu publikoa "behar bezala" ematen dela bermatzen bada.
Ildo horretatik, ohikoa ez den beste etxebizitza batetik jardun ahal izango dute beharginek, lana eta familia bateragarri egiten laguntzeko, eta kasu batzuetan malgutu egin da modalitate horretan sartzeko urtebeteko baldintza, eta sei hilabetera murriztu ahal izango da, administrazioak urtero deituko dituen hautaketa-prozesuen bitartez.
Halaber, langileen beharretara egokitutako prestakuntza-ikastaroak eskainiko dira, bai eta langileen arduradunenak ere. Irailaren 17tik aurrera egongo dira eskuragarri.