Tolosa
2024/03/09 - 20:57
17 pertsona zauritu dira A-15 autobian, Elduainen, hainbat ibilgailuren artean izan den istripuan
Ia hiru orduz egon da autobia itxita, bi noranzkoetan. Dirudienez, txingorrak eragin du ezbeharra.
2024/03/06 - 23:05
Xuhar Herri Plataforma: ''Arduradunek biktima izaera ukatu eta erruduntzat jo nahi gaituzte''
Agerraldia egin dute Villabonako Berdura plazan. Bertan, asteazkenean, Josu Erkoreka Segurtasun sailburuaren adierazpen "larriak" salatu dituzte. Esan dute "zaurgarri eta umiliatuak" sentitzen direla. Horregatik, Poliziaren indarkeria salatzeko manifestazioa deitu dute martxoaren 16rako, Tolosan.
2024/03/05 - 18:29
Tolosan zauritutako gazteak ''istiluetan parte hartu'' zuela adierazi du Erkorekak
Segurtasun sailburuak adierazi duenez, Ertzaintzaren "oinarrizko" hipotesia Tolosako inauterietan jaurtigai baten kolpea jaso ondoren zauritutako gaztea "istiluetan parte hartzen" ari zela da.
2024/03/05 - 10:18
Tolosako Ama eta Casa Julian jatetxeak Repsol Gidako bi eguzkidunen zerrendara batu dira
Murtziako Cartagena hirian egin zen bart sari-banaketa. Atzoko izendapenekin, EAEko 71 jatetxe dira eguzkiren baten jabe, eta Nafarroako 19.
2024/03/05 - 09:56
Tolosako Amak y Casa Julianek 2024ko Repsol Gidaren bi eguzki lortu dituzte
Tolosako Ama eta Casa Julian dira 2024ko Repsol Gidaren bi eguzki dituzten euskal jatetxe berri bakarrak. Guztira, 71 eguzki lortu dituzte EAEko jatetxeek.
2024/03/01 - 17:55
Xuhar herri plataformak "bestelako" polizia eredu bat eskatu eta "sinesgaitz" jo du errebotearen hipotesia
EAJk Tolosako auziaren inguruan harturiko jarrera "lotsagarria" kritikatu du plataformak, eta asteazkenean Villabona-Amasako Udalbatzan esandako "astakeriak publikoki" salatu ditu.
2024/02/29 - 16:52
Ertzaintzak ondorioztatu du foam jaurtigai batek zauritu zuela Villabonako gaztea, "errebotez"
Txostenaren hipotesi nagusia da beste pertsona baten besoan jo ondoren "errebotez" zauritu zutela 16 urteko mutila begian. Ertzaintzaren jokaera protokoloen araberakoa izan zela ere badio txostenak.
2024/02/28 - 20:06
Zortzigarren biktima batek Tolosako osteopata salatu du
Aurretik, beste zazpi emakumek salatu zuten jada kontsultako arduraduna, ukituengatik eta sexu-askatasunaren aurkako jarrerengatik.
2024/02/27 - 14:15
Oria ibaiak kezka eragiten jarraitzen du, ur-emari altuagatik
Oria ibaiaren arroan, Lasarteko eta Alegiko estazioak maila gorrira iritsi dira, eta ibaiaren inguruko zenbait gune urak hartu ditu. Arratsaldean egoerak hobera egingo duela uste dute adituek.
2024/02/27 - 11:15
Hiru orduz 10 kilometrotik gorako auto ilarak izan ostean, trafikoa bere onera etorri da N-1ean
Bi ibilgailuren artean jazo da ezbeharrean ez da inor zauritu.
2024/02/21 - 14:46
Tolosan zauritutako hirugarren pertsonak ''botilakada bat'' jaso zuela deklaratu zuen, Erkorekaren esanetan
Hirugarren salaketa bati buruz galdetu diotenean, sailburuak esan du pertsona hori anbulantzia batek artatu zuela eta kristalezko botila batek jo zuela adierazi zuela.
2024/02/21 - 10:59
Tolosako istiluetan zauritutako hirugarren pertsona batek salaketa jarri du
Hala azaldu dute Udaletik. Bien bitartean, Josu Erkoreka Segurtasun sailburuak adierazi du ez duela salaketa horren berririk, eta gaineratu du hirugarren pertsona hori tokian bertan artatu zuela anbulantzia batek, eta kristalezko botila batek jo zuela adierazi zuela zaurituak.
2024/02/17 - 17:15
Tolosan elkarretaratzea egin dute Ertzaintzaren karga batean zauritutako gazteari babesa emateko
"Biolentzia polizialik ez" leloa zuen pankarta hartuta, babesa erakutsi diote begian larri zauritutako gazteari, eta gogor kritikatu dute Ertzaintzaren jarduna. Asteartean egingo diote ebakuntza.
2024/02/16 - 14:55
Ertzaintzaren jaurtigai batekin Tolosan larri zauritutako adingabeari asteartean egingo diote ebakuntza
Familiak jakitera eraman duenez, alta eman diote 16 urteko mutikoari, baina kezkatuta daude begian izan ditzakeen ondorioak uste baino larriagoak direlako.
2024/02/15 - 11:22
Tolosan zauritutako 16 urteko gaztearen familiak gertatutakoa salatu du Auzitegian
Balizko prozesu judizialean akusazio partikular gisa aurkeztuko dira.Bestalde, 16 urteko gaztea artatzen ari diren osasun-langileek lesio gehiago atzeman dituzte zaurituaren begian, eta ezkorragoak dira.
2024/02/14 - 15:36
Aske utzi dute Tolosako sexu erasoengatik atxilotutako bigarren gizona
37 urteko atxilotua gaur igaro da epailearen aurretik, eta behin-behinean aske gelditu da, bermerik eta kautelazko neurririk gabe. Halaber, 28 urteko atxilotua karguekin aske gelditu zen atzo.
2024/02/14 - 11:12
Josu Erkoreka: ''Barne ikerketa prozesu garantista da, baina ez da egun batetik bestera egiten''
Sindikatu batzuek Ertzaintzaren Tolosako jarduna defendatzeko egin dioten eskaerari buruz galdetu diotenean, sailburuak esan du sindikatu horiek argi utzi beharko luketela gertatutakoari buruzko barne-ikerketa bat egitea edo mediku forentse batek txosten bat egitea nahi duten ala ez.
2024/02/14 - 09:05
Albiste izango dira: Tolosako sexu erasoak, Ertzaintzaren karga eta nekazaritza sektorea
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/02/13 - 21:26
Tolosan zauritutako gaztearen aitak Ertzaintzaren jokabidea salatu eta erantzukizunak eskatu ditu
Ertzaintzaren proiektil batek zauritutako gaztearen aitak agerraldia egin du Villabonan. Azaldu du semea ospitalean dagoela, ebakuntzaren zain. Begian 15 puntu eta odolbilduak dituela esan du, eta erretina alde batera jausi zaiola. Ertzaintzaren jokabidea salatu eta erantzukizunak eskatu ditu.
2024/02/13 - 21:09
Tolosak inauterietan izandako sexu-erasoak gaitzetsi ditu
Protesta egin dute Tolosako zezen-plazan, txarangek plazari buelta eman ostean. Bertan izan dira zinegotziak, EH Bilduko Adu Martinez de Rituerto alkatea eta inauterietan parte hartzen duten taldeak.