Tolosako Ama eta Casa Julian jatetxeak Repsol Gidako bi eguzkidunen zerrendara batu dira
Tolosako Ama eta Casa Julian jatetxeek Repsol Gida 2024ko bina eguzki lortu dituzte. Horrez gain, Araneta (Zestoa), Aiten Etxe (Zarautz), Islares (Bilbo), Txispa (Atxondo) eta Bakea (Mungia) ostatuak zerrenda sonatura batu dira, eguzki banarekin. Hala, denera, EAEko 71 jatetxe dira eguzkiren baten jabe: 43k bana dute; 20k, bina; eta zortzik, hiruna.
Nafarroako gastronomiari dagokionez, orain arteko 19 jatetxeek zerrendan jarraitzea lortu dute, baina ez da izendapen berririk aurtengo gidan.
Murtziako Cartagena hirian egin zen bart sari-banaketa. Orotara, Estatu espainiarreko 98 jatetxe berri batu ziren Repsolen eguzkia dutenen zerrendara. Epaimahaikideek, bereziki, saritutako sukaldeek duten "pertsonalitatea" eta izan duten "bilakaera" nabarmendu zituzten.
Aurten banatutako eguzkiekin, orotara Estatu espainiarreko 764 jatetxek osatzen dute Repsol Gida 2024: hiru eguzkidun 44 daude; bi eguzkidun 168; eguzki bakarreko 552; eta 271 jatetxe ageri dira gomendatuen zerrendan. Katalunia da eguzki gehien dituena, 115.
Valentziako La Salita jatetxea izan zen atzoko galan gehien nabarmendu zenetako bat. Begoña Rodrigo sukaldari ezagunaren ostatua izan zen hiru eguzkidunen zerrendara batu zen bakarra.
Zure interesekoa izan daiteke
Jendetza euskal hilerrietan, Santu Guztien Egunean
Espainiako Gobernuak asteartean onartuko ditu Urdako istripuaren biktimentzako laguntzak
LZB sistemak partzialki huts egiten duenean zirkulazioa orduko 40 km-ra mugatzea proposatu du Renfek
Europak bi euroko tasa ezarri die EBtik kanpo erositako paketeei
Eusko Jaurlaritzako Gazteria zuzendariak uste du jarrera erradikalizatuak gutxiengoa direla
Euskal hiriburuetako saltokiek egurrezko oholak kendu dituzte, gaua istilurik gabe igaro ondoren
2.200 pertsona baino gehiago identifikatu dituzte Bartzelonan, Blocusen deialdiak tarteko