Tolosa
2024/02/13 - 20:35
Kontseilu Sozialistak deituta, jazarpen polizialaren kontrako manifestazioa egin dute Tolosan
"Jazarpen poliziala, gelditu!" lemapean, manifestazio jendetsua egin dute Tolosan, Kontseilu Sozialistak deituta. Istilua gertatutako kaleetatik igaro da protesta, eta zauritutako gaztea jazarpen polizialaren biktima izan dela salatu dute.
2024/02/13 - 18:21
Beatriz Unzue, Villabona-Amasako alkatea: ''Gaztea sendatzea eta dena ondo joatea espero dugu''
Villabona-Amasako alkateak herriko gazte bati Tolosako inauterietan gertatutakoa salatu du. Larri zauritutako 16 urteko gaztea Ertzaintzaren "pilotakada batek" jo zuen; horixe izan zen Tolosako Asunción klinikara eraman aurretik artatu zuen osasun-langileari esan zion lehen gauza.
2024/02/13 - 15:49
EH Bilduk eta Elkarrekin Podemos-IUk azalpenak eskatu dituzte Ertzaintzak Tolosan egindako kargaren inguruan
Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak azpimarratu du Jaurlaritzaren helburua dela gertakariak "guztiz argituta geratzea" eta ikerketak "Ertzaintzaren jardunaren gardentasuna" bermatzea.
2024/02/13 - 15:04
Bi gizon atxilotu dituzte Tolosan hiru sexu-eraso egitea egotzita
Erasoetako bat igandean gertatu zen. Gizon batek elkarrekin zeuden bi emakumeri —horietako bat adingabea— egin zien eraso. Bigarrena, berriz, gaur izan da. 37 urteko gizon batek adingabe bati sexu erasoa egin dio, kalean.
2024/02/13 - 14:31
Tolosan larri zauritutako adingabeak ziurtatzen du Ertzaintzaren "pilotakada batek" jo zuela
Villabonako 16 urteko gaztearen senideek Euskadi Irratiari jakinarazi diotenez, hori esan zion adingabeak anbulantzian artatu zuen osasun-langileari. Halaber, azpimarratu dute gazteak ez zuela parte hartu Ertzaintzaren karga eragin zuen borrokan.
2024/02/13 - 14:23
Zupiria: ''Jaurlaritzaren helburua Tolosako gertakizuna guztiz argituta geratzea da''
Bingen Zupiria Jaurlaritzaren bozeramailea Tolosan zauritutako gazteaz mintzatu da. Jaurlaritzaren helburua gaia argitzea eta Ertzaintzaren transparentzia ziurtatzea dela adierazi du.
2024/02/12 - 22:28
Adingabe bat larri zauritu dute Tolosan Ertzaintzaren karga batean
Taberna batean abiatu eta kalean jarraitu duen borroka bat sakabanatzeko asmoz, agenteek istiluen kontrako materiala erabili dute eta, dirudienez, 16 urteko gazte bat zauritu dute, pilotakada baten ondorioz. Ertzaintzak ikerketa abiatu du gertakariak argitzeko.
2024/02/12 - 22:15
Gertatua argitzeko eskatu du Tolosako alkateak eta festak lasaitasunez bizitzeko deia egin du
Alde zaharrean zabaldutako liskarra kontrolatu nahian, Ertzaintzak istiluen aurkako materiala erabili du eta gazte bat larri zauritu da. Andu Martinez de Rituerto Tolosako alkateak zabaldu duenez, gazte hori pilotakada baten ondorioz zauritu da, eta gertatutakoa "lehenbailehen" argitzea eskatu du.
2024/02/12 - 14:31
'Astelenita' eguna ospatu dute Tolosan, inauterien bosgarren egunean
'Astelenita' inauteri asteko egunik aipagarrienetako bat da Tolosan. Eguraldia alde dutela, kalera atera dira musikaren erritmoan dantzatzera.
2024/02/11 - 18:16
Mozorroen festak eta protestak bat egin dute Tolosan Zaldunita egunean
Gaur bai, mozorroz eta karrozaz bete da Tolosa, irudimena eta umorea bor-bor, baina dena ez da festa izan. Eguerdian, bi orduz, karrozak itxi, musika jaitsi eta eserialdia egin dute, orain arte erabilitako pabiloia saldu dutenez datorren urtean karrozak gordetzeko lekurik ez dutela izango salatzeko.
2024/02/11 - 12:41
Pijamak eta mozorroak ikusgai nonahi Tolosan, Zaldunita egunean
Diana jo bezain pronto, tolosarrak etxetik atera dira, pijama edo mozorroa jantzita, inauterietako egun handiaz gozatzera.
2024/02/09 - 15:08
Ozenki Tolosako txistulari taldea kalejiran atera da Ostiral Mehean, kaleak alaituz
Inauterietako Ostiral Mehean, txistulariak izan dira Tolosako kaleetan nagusi.
2024/02/08 - 14:57
Lehertu da jaia Tolosan
Sei egunez, koloreak, festa giroak eta, batez ere, mozorroek aginduko dute herrian.
2024/02/08 - 10:19
Amaitu dira auto ilarak N-1ean, Tolosan hiru ibilgailuk istripua izan ondoren
Ezbeharraren ondorioz, ezkerreko erreia itxi dute eta ilarak sortu dira Donostiarako noranzkoan.
2024/02/08 - 09:16
Albiste izango dira: Hilketa Castro Urdialesen, negoziazioak Gazan eta inauterien hasiera
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/02/06 - 17:58
Zazpigarren biktima batek Tolosako osteopata salatu du
Igandean emakume berri batek salaketa aurkeztu zuen, eta orain arte Tolosako ertzain-etxean aurkeztutako aurreko sei salaketei gehitu behar zaie.
2024/02/02 - 20:34
Epaileak behin-behineko kartzelaldia ezarri dio Tolosako osteopatari
Sexu-erasoa egotzita, haren kontra sei salaketa aurkeztu dituztela eta ihes egiteko arriskua dagoela argudiatuta hartu du erabakia epaileak. Orain arte, kargupean aske zegoen gizona.
2024/02/01 - 18:49
Tolosako inauterietarako astebete besterik ez da falta
Prezioen gorakaden ondorioak nabaritu dituzte Tolosako mozorro saltzaileek eta koadrila batzuek bizitza berria emango diote aurreko urteetako jantziei, mozorroak berziklatuz edo bigarren eskukoak erosiz. Inflazioaren ondorioak gorabehera, festa izango da nagusi Tolosan.
2024/02/01 - 15:04
Beste hiru emakumek salaketa aurkeztu dute Tolosako osteopataren aurka
Guztira, sei emakumek aukeztu dute salaketa dagoeneko. Ertzaintzak biktima gehiago egon daitezkeela uste du eta salaketa jartzeko gomendatu die. Ustezko erasotzaileak karguekin aske jarraitzen du.
2024/01/30 - 15:08
Tolosako osteopataren aurkako hirugarren salaketa aurkeztu dute
Ustezko erasotzaileak karguekin aske jarraitzen du. Ertzaintzak biktima gehiago egon daitezkeela uste du eta salaketa jartzeko gomendatu die.