Titular nagusiak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Albiste izango dira: Hilketa Castro Urdialesen, negoziazioak Gazan eta inauterien hasiera

Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Hilketa Castro Urdialesen
Hilketa Castro Urdialesen

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2024ko otsailak 8, hedabideetako lerroburu nagusiak:

- Hilketa Castro Urdialesen: Emakume bat hilotz, indarkeria zantzuekin, aurkitu dute bart Castro Urdialesen (Kantabria), Espainiako Gobernuak Kantabrian duen Ordezkaritzak baieztatu duenez. Andrazkoaren bi seme adingabeak atxilotu dituzte, hilketaren egileak direlakoan. 

- Negoziazioak Gazan: AEBko Estatu idazkariak Gaza bisitatu du bart, eta Hamasek Israeli egindako su-eten proposamena aztertu, bahituak askatzeko bidean. Benjamin Netanyahuk, baina, meniarako aukera baztertu, eta berretsi du "presio militarrarekin" jarraitu behar duela Israelek, Zerrendan "erabateko garaipena" lortu arte.

- Inauterien hasiera: Gaurtik, otsailak 8, hasita eta hilaren 13ra arte, mozorroek eta jai-giroak Tolosa eta Euskal Herriko beste hainbat udalerri koloreztatuko dituzte. Tolosan, 12:00etan botako dute txupina, eta horrekin abiatuko dituzte festak.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Babeslekurik eta janaririk gabe: migrazio-krisiak gainezka utzi du Ceutako migrazio-zentroa, eta GKEak ere gainditu egin ditu

Atzerritarrentzako Aldi Baterako Egonaldi Zentroa gainezka dago azken egunotan. Marokotik zein Saharaz hegoaldeko Afrikako herrialdeetatik —Sudanetik eta Txadetik, besteak beste— iritsitako ehunka migratzaile Trampolin hondartzan eta migrazioa-zentroaren kanpoaldean daude zain, tokirik ez dutelako. Bien bitartean, migrazio-presioak GKEak ere gainditu egin ditu. Haien lehentasuna iritsi zirenetik jan barik dauden migratzaileei janaria ematea da, eta, gainera, haien eskubideei buruzko informazioa ematen diete.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X