Donostia Topoa
2021/04/20 - 16:25
Donostialdeko Metroaren proiektua eteteko eskatu dute hainbat eragilek
Satorralaia herritarren plataformak bultzatutako manifestua babestu dute hainbat alderdik, sindikatuk eta gizarte elkartek.
2021/03/28 - 20:59
Donostialdeko Metroaren gainkostua gizarte arloan inbertitzeko eskatu du EH Bilduk
Dozenaka pertsona azpiegitura hori errefusatu dute Kontxako Pasealekuan. Koalizioko zinegotzi Reyes Carrerek "erantzukizuna" eskatu dio Eusko Jaurlaritzari.
2021/02/02 - 09:49
Euskotrenek lau tren egiteko kontratua esleitu dio CAFi
Hitzarmena ia 32 milioi euroren truke sinatu dute eta datozen bi urteetan eman beharko dira unitate berriak.
2020/12/30 - 13:07
Metroaren kostua % 62 igo da Mirakontxa-Easo tarteko arazoengatik
Proiektua 50,9 milioi euroko oinarrizko prezioarekin eta 40 hilabeteko epearekin lizitaziora aterako duela iragarri du Euskal Trenbide Sareak.
2020/11/18 - 21:25
Zuloa bete ondoren, Donostiako Zubieta kalea ireki dute
Iñaki Arriola Garraio sailburuak Donostiako Kontxa guneko bizilagunak lasaitu nahi izan ditu lanak aurrera eramateko segurtasuna ezinbestekoa izango dela azpimarratuz.
2020/11/17 - 19:13
Donostiako Zubieta kalean beste zulo bat agertu da
Eneko Goia alkatearen arabera, "ekaineko gertakariaren beste adierazpen bat da, zuhurtzia guztiarekin esanda". Metroko lanen arduradunei neurriak eskatu dizkie.
2020/11/17 - 15:50
Eusko Trenbide Sareko zuzendaria: "Horrelakorik ez luke berriro gertatu behar"
Ernesto Martinez de Cabrerok adierazi duenez, ekainean gertatu ziren mugimenduekin zerikusia du gaur agertu den zuloak.
2020/11/14 - 15:55
Mila pertsona baino gehiagok metroaren aurka protesta egin dute Donostian
Lanen "gainkostua" salatu du Satorralaia mugimenduak; izan ere, azpiegitura "% 80 garestitu daiteke, eskandalu izugarria".
2020/10/29 - 12:04
Nola eragingo diote garraioari EAEko neurri murriztaile berriek?
Garraio publikoan ez da edukiera mugarik ezarriko, baina bai ordutegiari dagokionez: azken bidaia gauerdian abiatu beharko da (taxiak eta ibilgailu gidaridunak salbuetsita daude).
2020/10/07 - 16:17
Donostialdeko Metroaren inaugurazioa 2024ra atzeratu dute
Iñaki Arriola sailburuak esan du Mirakontxa-Easo tartean sortutako arazoak konpontzeak % 50 eta % 70 artean garestitu lezakeela azpiegituraren kostua.
2020/09/25 - 18:55
Metroko lanen Mirakontxa-Easo tartearen kontratua baliogabetzea aztertzen ari da ETS
Hondarra agertzearen eta hondeaketaren bi frontetan ura ezustean agertzearen ondorioz, eraikuntza sistema berriak ezarri behar izan dira, eta horrek aurrekontua dezente igotzea eragin du.
2020/09/06 - 21:00
Neguko ordutegia Euskotrenen tren eta metro lineetan, astelehenetik aurrera
Aldaketaren helburua ordutegiak eta maiztasunak eskola garaira eta lan arrazoiengatiko joan-etorrietara egokitzea da. Gaueko zerbitzuak murriztuta jarraituko du, dena dela.
2020/08/12 - 19:40
Donostiako metroko zulaketa lanak hasiko dituzte bihar Kontxan
Inguru horretan euste lanak eginda, orain, itsaso aldera zulatzen hasiko dira, lur azpiko geologia ezagutu lanekin aurrera jarraitu ahal izateko.
2020/07/15 - 09:47
Easo kalea ireki eta San Martin kalea itxi dute Donostiako Metroko obrengatik
Askatasunaren Hiribidetik erdialdera joan behar duten autobus gehienak Easo kaletik bideratuko dituzte.
2020/06/21 - 20:47
Donostiako metroaren lanak gelditzeko eskatu du Satorralaiak Kontxako hondartzan
Kontxako hondartzan pankartak jarri dituzte dozenaka pertsonak. Gainera, informazio puntu bat jarri eta metroko lanen inguruko parodia bat egin dute.
2020/06/08 - 23:16
Etxera itzuli dira Donostiako Zubieta kaleko 8. atariko bizilagunak
Segurtasun berme guztiak eman dizkiete eta lasai itzuli dira. Izan ere, ur filtrazioa eragin zuen arazoaren azterketa sakona eta zehatza egin dute gaur bertan.
2020/06/06 - 21:59
Zubieta kaleko 8 zenbakiko bizilagunek kalteak ikusi ahal izan dituzte
Egitura ez omen dago kaltetua, baina zuloa konpontzeko egun parea beharko dute. Metroko obren eraginez, ur jausia izan zen eraikinaren sotoan eta honek zulo handia eragin zuen.
2020/06/06 - 14:28
Hustutako eraikinetako hainbat bizilagun euren etxeetara itzuli dira Donostian
10. eraikinekoak itzuli dira baina ez, ordea, 8.koak, udal teknikariek egingo dituzten neurketa gehiagoren zain baitaude. Guztiak euren etxeetara "igandean" itzultzea espero du Tapiak.
2020/06/05 - 22:43
Kaltedunei gaua hotel batean igarotzeko aukera eskaini die Donostiako Udalak
Zubieta kaleko zortzigarrena eta hamargarrena hustu behar izan dituzte. Guztira 18 bat familia. Baita Londres hotelean zeuden langileak ere.
2020/06/05 - 22:26
Bi eraikin hustu dituzte Topoaren lanetan izandako istripu baten eraginez
Donostiako Londres hotela eta alboko bi eraikin hustu egin behar izan dituzte. Etxebizitzetako baten sotoa hondoratu egin da goizean.