Trafiko istripuen biktimak
2023/12/18 - 16:23
Gizon bat hil da Errenterian, auto baten eta kamioi baten artean izan den trafiko istripuan
GI-636 itxita dago, bi noranzkoetan, eta auto ilara luzeak daude puntu horretan.
2023/12/18 - 15:23
Gizon bat hil da Errenteriako saihesbidean izandako istripu batean
Ezbeharra 10:00etan gertatu da, GI-636 errepidean. Kamioi batek eta auto batek aurrez aurre talka egin dute, eta azken honek su hartu du. Gaurko heriotzarekin sei pertsona hil dira jada Gipuzkoako errepideetan abenduan; 30, berriz, 2023 osoan.
2023/12/15 - 20:01
Emakume bat hil da eta beste bi pertsona larri zauritu dira Azkarateko tunelean, Azkoitian
Ezbeharra 17:00ak aldera gertatu da, ezbeharra izan duten ibilgailuek tunel horren barruan talka egin dutenean, Elgoibarrerako noranzkoan.
2023/12/15 - 16:04
Lezoko istripua eragin zuen gidaria behin-behinean aske utzi dute
Istripuan. 20 eta 22 urteko bi mutil hil ziren, eta emakume bat oso larri zauritu zen. Bi ibilgailuk aurrez aurre elkar jo zuten, eta horietako bateko gidaria atxilotu zuen Ertzaintzak.
2023/12/12 - 08:47
Gizon bat hil da Usurbilen, N-634 errepidean auto batek harrapatuta
Ezbeharra bart, 23:00ak aldera jazo da errepide horretan 3. kilometroan. Ertzaintzak ikerketa abiatu du gertatutakoa argitzeko.
2023/12/05 - 16:46
Fidantzapean espetxera bidali dute Lezoko istripua eragin zuen gidaria
Joan den den igandean gertatu zen istripua. 20 eta 22 urteko bi mutil hil ziren, eta emakume bat oso larri zauritu zen. Bi ibilgailuk aurrez aurre elkar jo zuten, eta horietako bateko gidaria atxilotu zuen Ertzaintzak.
2023/12/05 - 13:55
Pertsona bat hil da GI-638 errepidean, Mutrikun, izan den trafiko istripu batean
Ertzaintza gertatutakoa ikertzen ari da, ez baitago argi bi autoen arteko kolpearen ondorioz hil den ala aurretik beste zerbait gertatu zaion.
2023/12/05 - 12:46
Eusko Jaurlaritzak 605.000 joan-etorri aurreikusten ditu abenduko zubian, eta zuhurtzia eskatu du errepideetan
Trafiko Zuzendaritzak bereziki arretaz gidatzea aholkatu du Armiñongo lotunean, AP-8 autobidean Iparralderako noranzkoan, eta A-8 errepidean Kantabriarako mugan.
2023/12/05 - 09:14
Albiste izango dira: Zubiko irteera operazioa, PISA azterlanaren emaitzak eta Santi Cocaren heriotzaren epaia
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
2023/12/04 - 09:37
Egoera kritikoan jarraitzen du Lezoko istripuan zaurituetako batek
Igande goizaldean Lezon izandako istripuan bi mutil gazte hil ziren eta horiekin autoan zihoan beste neska bat oso larri dago. Laugarren bidaiaria ere erietxean dago.
2023/12/04 - 09:22
Albiste izango dira: Istripua Lezon, zauritu bat oso larri; Whatsapp Orain, euskaraz eta langabezia datuak
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
2023/12/03 - 21:26
Mikel Arruti Lezoko alkatea: ''Herrian denok elkar ezagutzen dugu, eta horrelako albiste bat oso gogorra da''
Lezo herri txikia dela esan du Mikel Arruti Salaberria alkateak, eta gaurko istripua kolpe izugarria izan dela denentzat. ''Badakigu ez dagoela hitzik familiarrei eta lagunei mina arintzeko, baina gure berotasuna eta gure doluminik sentikorrenak helarazi nahi genizkieke", adierazi du.
2023/12/03 - 17:07
Ertzaintzak atxilotu egin du Lezon bi gazte hil diren istripuan nahasitako autoetako baten gidaria
Frantziako nazionalitatea duen 21 urteko gizonezko bat atxilotu dute, bide-segurtasunaren aurkako delitua eta zuhurtziagabekeria larriagatik eragindako giza hilketa leporatuta. Donostia Ospitalera eraman dute artatzera, eta epailearen esku utziko dute alta eman ondoren.
2023/12/03 - 12:36
Bi lagun hil eta bost zauritu dira Lezon, bi autoren arteko trafiko-istripu batean
Ezbeharra goizaldean izan da, GI-636 errepidean. Bi autok elkar jo dute eta zenbait bidaiari ibilgailuetan harrapatuta geratu dira. Ertzaintzak ikerketa abiatu du istripuaren nondik norakoak argitzeko.
2023/12/02 - 12:46
BI-735 errepidea itxi dute Erandion, Asua parean, ur putzu handiak sortu baitira
Azken orduetako euriteekin lotuta, Ertzaintzak itxi egin du larunbat goizalde honetan Erandioko BI-735 errepidea, Asua parean, ur putzu handiak sortu baitira bertan.
2023/12/01 - 17:51
Ertzaintza Galarretako (Hernani) harrapaketaren lekukoak bilatzen ari da
Auto batek bi emakume harrapatu zituen asteazken goizean, eta bat, 93 urtekoa, hil egin zen.
2023/11/29 - 19:31
93 urteko emakume bat hil da eta beste bat zauritu Hernanin, auto batek harrapatuta
10:30 inguruan izan da istripua GI-3401 errepidean. Auto batek bi emakume harrapatu ditu, eta biak Donostia Ospitalera eraman dituzte. Han hil da horietako bat.
2023/11/25 - 16:18
Auto batek hildako 17 urteko txirrindularia gogoratu dute Arratzua-Ubarrundian
Arabako Txirrindularitza Federazioak antolatutako elkarretaratzea izan da. A-3138 errepidetik Eginorantz bizikletan zihoala harrapatu zuen ibilgailu batek mutila joan den ostegunean.
2023/11/19 - 15:32
Trafiko-istripuetako biktimak eta euren familiak omendu dituzte Donostian
36 pertsona hil dira aurten auto-istripuz EAEko errepideetan. Estibaliz Olabarri Eusko Jaurlaritzako Trafiko zuzendariak azpimarratu duenez, "joera beheranzkoa bada ere, biktima bakarra ere gehiegi da".
2023/11/19 - 09:57
49 urteko motorzale bat hil da Mendilibarrin, auto baten kontra jota
Istripua larunbat arratsalde honetan gertatu da NA-13-A errepidean. Motorzalea Iruñeko Unibertsitate Ospitalera eraman dute, baina azkenean hil egin da, trafiko-istripuak eragindako zauri larriengatik.