TRAFIKO ISTRIPUA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Fidantzapean espetxera bidali dute Lezoko istripua eragin zuen gidaria

Joan den den igandean gertatu zen istripua. 20 eta 22 urteko bi mutil hil ziren, eta emakume bat oso larri zauritu zen. Bi ibilgailuk aurrez aurre elkar jo zuten, eta horietako bateko gidaria atxilotu zuen Ertzaintzak.
Lezon, igandean, izandako istripuaren irudi bat.
Lezon, igandean, izandako istripuaren irudi bat. Argazkia: EITB Media

Igande gauerdian Lezoko istripua eragin zuen gidaria epailearen aurrera eraman dute, behin senda-agiria jaso ondoren, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak baieztu duenez. Deklarazioa hartu ondoren, Donostiako guardiako epaitegiko epaileak 20.000 euroko fidantza ordainduta saihestu daitekeen behin-behineko kartzelaldia agindu du atxilotuarentzat.

Ezbeharra izan eta ordu gutxira atxilotu zuen Ertzaintzak istripuan nahasitako autoetako baten gidaria,  bide-segurtasunaren aurkako delitua eta zuhurtziagabekeria larriagatik eragindako giza hilketa leporatuta. Atxilotua Frantziako nazionalitatea duen 21 urteko gizonezko bat da. 

20 eta 22 urteko bi mutil hil ziren eta bost zauritu GI-636 errepidean, igandeko 03:45ean, bi autok aurrez aurre jota. Zaurituetako bat oso larri dago, hil ala biziko egoeran, Donostia Ospitalean.

 

 

 

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Oihane Mateos Oria, duela gutxi hildako lankide eta laguna, gogoan izan du Dani Alvarezek Gasteizko FesTVal jaialdian

Aste gogorrak izan dira azken hauek Orain eta EITBko Albistegietako lantalde guztiarentzat. Dani Alvarez lankideak Gasteizko FesTVal jaialdian esan duen bezala, "bizitzako injustizia bategatik goizegi joan berri da Oihane Mateos Oria". Bere irribarrea, energia eta lanerako grina beti izango dira gure artean, ordea. Hemen Daniren hitzak gaur iluntzean, sari bat banatu aurretik.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X