IZENBURU NAGUSIAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Albiste izango dira: Istripua Lezon, zauritu bat oso larri; Whatsapp Orain, euskaraz eta langabezia datuak

Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
Lezoko istripua
Lezoko istripua. Argazkia: EITB Media

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, abenduak 4, hedabideetako lerroburu nagusiak:

-Istripua Lezon: Bi pertsona hil eta bost zauritu dira atzo goizaldean Lezon izan zen auto-istripu batean. Ertzaintzak ikerketa hasi du zer gertatu den argitzeko, eta, ordu gutxira, istripuan nahasitako autoetako baten gidaria atxilotu dute, Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.

-Whatsapp Orain, euskaraz: Whatsapp Orain albiste zerbitzu berria estreinatuko da, euskaraz.

-Azaroko langabezia datuak: Lan eta Gizarte Segurantza ministerioek azaroko langabezia datuak ezagutaraziko dituzte gaur, astelehenarekin. Urrian, 20,81 milioi pertsona zeuden lanean, eta irailean baino 92.862 afiliatu gehiago zeuden. Lanik gabe 36.936 lagun gehiago zeuden (2,75 milioi, guztira).

Zure interesekoa izan daiteke

claudia tacoronteren ahizpa
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bideo hunkigarria argitaratu du Lara Tacorontek, Mexikora ikastera joan eta hil duten gaztearen ahizpak

Lara Tacorontek, asteburuan Mexikon labankadaz hil zuten Claudiaren ahizpak, salatu duenez, inork ez zion bere familiari jakinarazi “duela oso gutxi” beste bi emakume hil zituztela unibertsitate berean, Moreloseko Autonomoan. "Zergatik ez du inork ezer egiten?", galdetu eta deitoratu du "gutako bakoitza, pertsona gisa, gizarte gisa, aldatzen ez garen arte, horrelakoek gertatzen jarraituko dute".

Gehiago ikusi
Publizitatea
X