Tratu Txarrak
2023/01/11 - 21:50
Indarkeria matxistaren aurkako neurrien erdigunean erasotzaileak jartzen hasi dira erakundeak
Barne Ministerioak areagotu egingo du erasotzaile "arriskutsuenen" kontrola, eta horiei eskumuturrreko telematikoak ezartzea eskatuko die epaileei.
2023/01/10 - 13:30
Indarkeria jasan duten emakumeen arreta hobetzeko erakundeen arteko III Akordioa aurkeztu du Artolazabalek
Akordioaren helburua tratu txarren eta sexu-erasoen biktimen arretan inplikatuta dauden erakundeen arteko koordinazioa areagotzea da. Biktimei arlo desberdinetan (osasun arloan, segurtasunean, eremu judizial, sozialean…) arreta onena eman nahi die Jaurlaritzak gaur aurkeztutako akordioarekin.
2023/01/08 - 21:31
Hiru emakume hil dituzte azken 24 ordutan Cadizen, Ciudad Realen eta Almerian
Egun benetan beltza gaurkoa indarkeria matxistari dagokionez. Krimen matxista horren ondorioz, hiru emakumezko hil dituzte, eta lau gizon atxilotuta daude.
2022/11/20 - 13:39
27 urteko gazte bat atxilotu dute Eibarren, lankide bati sexu-erasoa egitea egotzita
Gizonak adostu gabeko sexu-harremanak izatera behartu zuen lankidea. Emakumeak gertatutakoa salatu du ertzain-etxean.
2022/11/19 - 10:53
"Epaia berrikusteko EAEn izandako lehenengo eskaeraren aurka azaldu da Fiskaltza"
Carmen Adan Euskadiko fiskal nagusiak aitortu duenez, hainbat kondenatuk euren zigor-kartzelaren berrikuspena eskatu dute dagoeneko EAEn, eta Fiskaltza "banan-banan" aztertzen ari da. Dena dela, azken hitza epaileek izango dute.

2022/11/07 - 09:11
Gizon batek bikotekidea eta sei urteko alaba hil ditu Madrilen
Hiltzaileak berak ezagun batzuei ohartarazi zien egindakoaz. Gizona bere buruaz beste egiten saiatu da, eta ospitalean dago, larri.
2022/11/05 - 19:20
Gizon batek 20 labankadaz hil du emaztea Malagan
Azken hilabeteetan hirutan atxilotu zuten erasotzailea, genero-indarkeria leporatuta. Emakumeak larrialdi zerbitzuei deitu zien baina, bertaratu zirenerako, emakumea hilik zegoen, eta gorputza labankadaz josita zeukan.
2022/10/29 - 20:11
Gizon bat atxilotu dute Irunen, haren emaztea erasotzea egotzita
86 urteko gizonak hainbat zauri eragin dizkio bere bikotekideari. Epailearen aurrean deklaratu ostean, aske utzi dute, kargupean.
2022/10/23 - 12:15
29 urteko emakumezko bat hil dute Alacanten, bikotekideak lepoa moztuta
Krimena egin ostean, bere buruaz beste egiten saiatu da gizona, 5. solairutik behera botata.
2022/10/09 - 10:40
Mahsa Amini hil zenetik, protesta egunik gogorrenetako bat bizi izan du Iranek
185 hildako baino gehiago izan dira. Amini beloa gaizki jantzita eramateagatik atxilotu zuten, eta poliziaren zaintzapean zegoela jasotako kolpeen ondorioz hil zen, haren familiak salatu duenez. Herrialdea sutan dago, lau aste daramatzate bertan mobilizazio, greba eta liskarrekin.
2022/09/20 - 18:26
Epaimahaiak Abantoko krimenen eszenako argazkiak ikusi ditu epaiketaren laugarren saioan
2020ko martxoaren 10ean alaba eta emaztea hiltzeagatik 50 urteko espetxe zigorra jaso dezaken gizonaren aurkako epaiketari berrekin zaio gaur, kasuaren ikerketan parte hartu zuten ertzainen testigantzekin.

2022/09/20 - 16:44
Gipuzkoako serie bortxatzaileak jokaera doitu zuen: "Biktima batek ez zekien zer gertatu zen"
Epaiketako bigarren saioan, gizonaren atxiloketa ahalbidetu zuen ikerketan izandako hainbat ertzainek deklaratu dute. Ikerketa hainbat urtez luzatu zen.
2022/09/19 - 09:06
Gaur hasiko da Gipuzkoako serie-bortxatzailearen aurkako hirugarren epaiketa
Hain zuzen ere, 2012 eta 2015 artean Andoainen, Tolosan eta Anoetan izandako hiru sexu eraso egozten dizkiote. Aldez aurretik, Beasainen eta Lasarte-Orian bi eraso egiteagatik kondenatu zuten.
2022/09/18 - 17:13
Emakumezko batek sexu erasoa salatu du Iruñean
Iruñeko Udalak erasoaren berri eman du, ohar instituzional baten bidez, jazotakoa "irmo" gaitzetsiz eta emakumeari "elkartasun osoa" adieraziz.