Gizon batek 20 labankadaz hil du emaztea Malagan
80 urteko gizonezko batek 20 labankadaz hil du bere emaztea, 69 urtekoa, bien etxebizitzan, Benalmadenan (Malaga), ikerketaren iturriek EFEri jakinarazi diotenez. Erasotzailea atxilotu egin dute.
Hilketa matxista ostiral honetako 22:50ak aldera jazo da, Benalmadenako Antonio Machado Etorbideko 134. zenbakiko etxebizitza batean. Emakumeak larrialdi zerbitzuei deitu zien baina, bertaratu zirenerako, emakumea hilik zegoen, eta gorputza labankadaz josita zuen. Senarrak Alzheimerra zeukan (aurten diagnostikatuta), eta balorazio psikiatrikoaren zain omen zegoen.
Azken hilabeteetan hirutan atxilotu zuten erasotzailea, genero-indarkeria leporatuta, baina auziak artxibatu ziren, emakumeak ez baitzituen salaketak berretsi epaitegian.
Zure interesekoa izan daiteke
Iñaki Angulo youtuberraren aurkako ikerketa hasi du Fiskaltzak, Hector Bellerin futbolariari irain homofoboak egiteagatik
Hoteletako erreserbekin lotutako iruzur kasuen gorakada atzeman du Ertzaintzak
Ginekologiako eta bularreko minbiziari eskainitako EITB Maratoiak ikerketa jarriko du erdigunean eta Zea Mays taldearen "Elektrizitatea" abestia izango du soinu-banda