Trenen Istripuak
2022/05/25 - 23:44
Zallako bizilagunak nazkatuta daude herriak dituen 34 trenbide-pasaguneekin
Azken istripu horrek tristura eta harridura sortu du herrian. Ez da lehen aldia trenak zeharkatzen duten oinezkoak edo ibilgailuak harrapatzen dituena. Zallak 34 trenbide-pasagune ditu.
2022/05/25 - 20:44
Gazte bat hil da Zallan, trenak harrapatuta
Konboiak emakumea trenbide-pasagune batean harrapatu du. Konkretuki, Maristak etorbideko pasonibelean gertatu da ezbeharra, Zallako geltokitik gertu, "zehazteke dauden arrazoiengatik".
2022/05/25 - 19:09
17 urteko adingabe bat hil da Zallan, trenak harrapatuta
Konboiak emakumea trenbide-pasagune batean harrapatu du. Aldiriko trenen zirkulazioa eten behar izan dute Zalla eta Aranguren artean, Bilbo-Balmaseda lotzen dituen zerbitzua.
2022/05/16 - 23:58
Hildako bat eta hainbat zauritu utzi ditu Sant Boiko tren istripuak
Pertsona bat hil da eta 85 zauritu dira bi trenek aurrez aurre talka eginda Sant Boi de Llobregaten (Bartzelona). Merkantzia-tren bat errailetik atera da geltokian sartzerakoan eta handik ateratzen ari zen bidaiariz betetako tren baten kabina jo du. Istripuan, bidaiarien treneko gidaria hil da.
2022/05/16 - 22:11
Pertsona bat hil da eta 85 zauritu dira Sant Boi de Llobregaten bi trenek talka eginda
Ezbeharra arratsaldean gertatu da. Merkantzia-tren errailetik atera da geltokian sartzerakoan eta bidaiariz betetako tren bat jo du.
2022/05/04 - 22:44
Merkantzia-tren bat errailetatik irten da Iruñean, eta zirkulazioa lau orduz eten behar izan dute
Trena Volkswagen lantegira bidean zihoan, ibilgailuak kargatzeko asmoz, eta, ezustean, errailetik atera da. Ezbeharrean ez da inor zauritu eta tren zerbitzua 17:10 inguruan jarri dute martxan berriro.
2022/04/05 - 13:13
Gutxienez 5 pertsona hil eta 10 zauritu dira Hungarian, tren baten eta kamioneta baten arteko talkan
Istripua Mindszent hegoaldeko trenbideko bidegurutze batean gertatu da, langileak zeramatzan kamioiak aldiriko tren batekin talka egin duenean. Trena errailetik atera da, eta bost pertsona hil dira.
2022/03/31 - 18:09
25 urte dira Uharte Arakilgo tren istripua gertatu zenetik
18 pertsona hil ziren Nafarroako tren istripurik larrienean. Herri osoak zeukan guztia eman zuen laguntzeko. 25 urte pasa arren, zauriek irekita jarraitzen dute oraindik.
2022/01/31 - 15:45
Oinezko bat zauritu da Donostian, autobus batek harrapatuta
Dbus konpainiako autobus batek adin ertaineko gizon bat harrapatu du. Gizona Donostia ospitalera eraman dute eta Udaltzaingoa istripuaren nondik norakoak ikertzen ari da.
2021/11/19 - 13:26
Migratzaile bat zauritu du trenak Lapurdin
25 urteko sahararra ez dago larri, baina Baionako ospitalean artatu behar izan dute.
2021/10/14 - 16:46
Ziburun trenak harrapatutako migratzaileek poliziaren kontrolak saihestu nahi zituzten
Ikusiak ez izateko joan ziren trenbidera, eta nekatuta zeudenez, atseden hartzea erabaki zuten. Bizirik irtetea lortu zuen laugarren lagunak azaldu duenez, tren bat hartzeko asmotan zeuden.
2021/10/12 - 22:30
Lehen ikerketen arabera, Ziburuko lau biktimak trenbidean zeuden lotan
Biktima bakarra identifikatu dute momentuz, Baionako fiskalak prentsaurrekoan azaldu duenez. 21 urteko aljeriarra zen, eta Espainiaren kanporatzeko agindua zuen. Fiskalak esan du balitekeela biktimek atzo bertan gurutzatu izana muga Hegoaldetik Iparraldera.
2021/10/12 - 10:34
Hiru pertsona migratzaile hil dira Ziburun trenak harrapatuta, eta laugarren bat larri zauritu da
Itxura guztien arabera, trenbide bazterrean lotan ari ziren. Larri zauritu den pertsona Baionako ospitalera eraman dute. Ezbeharraren ondorioz, tren zerbitzua eten behar izan dute.
2021/07/24 - 20:18
Ehunka pertsonak "justizia" eta "egia" eskatu dute, Angroiseko tren istripuaren zortzigarren urtemugan
Plataforma de Victimas Alvia 04155k "ikerketa independentea" exijitu du, Europar Batasunak espainiar Estatuari eskatu bezala.
2021/07/14 - 22:57
2025ean trena lur azpitik pasako da Zorrotzan
Eskaera historikoa da eta gaur sinatu den akordioari esker 2025ean trena lur azpitik pasako da. 21 hildako utzi ditu Zorrotzako trenbidearen pasabideak.
2021/07/03 - 00:47
Lau pertsona hil dira Alacanten, tren batek eta ibilgailu batek talka eginda
Novelda eta Monforte del Cid arteko zirkulazioak etenda jarraitzen du eta Adif istripuaren arrazoiak ikertzen ari da.
2021/06/07 - 16:53
62 dira jada Pakistanen bi trenen arteko istripuan hildakoak
Ezbeharra goizaldean gertatu da Sindh probintziako Ghotki barrutian, Millat Express trena trenbidetik atera eta Sir Syed Express trenarenean sartuta.
2021/06/07 - 11:28
Gutxienez 35 pertsona hil dira Pakistanen, bi trenek talka eginda
Istripua goizaldean gertatu da Millat Express trena errailetik atera eta beste trenbide batera erori denean. Ondoreioz, Sir Syed Express trenarekin talka egin du.
2021/05/25 - 10:33
Gutxienez 213 zauritu, Kuala Lumpurreko metroko bi trenek talka egin ostean
Dozenaka bidaiari zeramatzan tren automatiko batek beste tren batekin talka egin du tunel baten barruan. 47 pertsona ospitalera eraman dituzte.
2021/05/17 - 14:53
Etanolez beteta zihoan tren bat errailetik atera eta lehertu egin da Iowan
Etanola zeraman Union Pacific konpainiako tren bat errailetik atera da eta, ondoren, su hartu du Iowan. Istripuaren eraginez dozenaka pertsona ebakuatu dituzte, baina ez da inor zauritu.