Nafarroa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Merkantzia-tren bat errailetatik irten da Iruñean, eta zirkulazioa lau orduz eten behar izan dute

Trena Volkswagen lantegira bidean zihoan, ibilgailuak kargatzeko asmoz, eta, ezustean, errailetik atera da. Ezbeharrean ez da inor zauritu eta tren zerbitzua 17:10 inguruan jarri dute martxan berriro.
Bi garabi, tren-makina eta bagoiak kentzen. Irudia: EiTB Media
Bi garabi, tren-makina eta bagoiak kentzen. Irudia: EiTB Media

Merkantzia-tren bat errailetatik atera da asteazken honetan Volkswagen lantegiaren parean, eta ondorioz, Iruñea eta Noain (Iruñea-Castejon) tarteko tren zirkulazioa lau orduz eten behar izan dute, Adifek Twitter sare sozialean jakitera eman duenez.

Ezbeharrean ez da inor zauritu, eta trenean zihoazen bidaiariak eramateko garraio plan alternatibo bat jarri dute martxan.

Trena Volkswagen Navarra lantegira sartzen ari zen errailetik atera denean, konpainiak jakitera eman duenez. Ezbeharra 12:30 aldera gertatu da, trena trenbide publikotik atera eta, ibilgailuak kargatzeko, fabrikako instalazioetara sartzen ari zenean.

Konboiko makina eta bi bagoi errailetik atera eta lantegiko instalazio barruan geratu dira. Trenaren % 75 inguru, aldiz, trenbide publikoan geratu da, ez atzera, ez aurrera; ondorioz, zirkulazioa eten behar izan dute. Zerbitzua 17:10 inguruan bueltatu da normaltasunera.

Tren-gidaria onik atera da, eta ibilgailuek ez dute kalterik jasan; izan ere, trena kargatzera zihoan, eta bagoiak hutsik ziren.

Zure interesekoa izan daiteke

CEUTA, 20/08/2026.- Migrantes son desalojados de la playa del Trampolín en Ceuta tras habilitarse un espacio para su acogida este jueves. El Gobierno ha habilitado temporalmente varios espacios para la acogida de 1.800 personas migrantes que se encuentran en situación de calle en la playa del Trampolín y en la zona de Loma Colmenar, en Ceuta, que prevé ampliar progresivamente. EFE/Reduan
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

1.200 pertsona migrantetik gora lekualdatu dituzte Ceutako El Trampolin hondartzatik harrera-gune berrietara

Goizean ekin diote pertsona migratzaileak lekualdatzeko lehen faseari, uztail amaieran Ceutan izandako oldearen ondotik hondartza hustu asmoz. Lekualdatzea oinez eta taldeka egin da, inolako isitilurik gabe. Lekualdatutako ia erdiak hondartzara itzuli dira; gehienak, beren gauzak berreskuratzera, baina batzuk berriro han lo egiteko asmoz bueltatu dira.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X