Trenen Istripuak
2018/11/20 - 11:54
Pertsona bat hil eta 44 zauritu dira Bartzelonan, tren bat bidetik aterata
Manresa eta Sant-Vicenç de Calders udalerrien arteko bidea egiten ari zen. Ezbeharra Vacarisses parean gertatu da eta, antza denez, luizi batek eragin du.
2018/11/20 - 09:48
Hildako bat eta sei zauritu Vacarissesen, tren bat errailetik irten ostean
Istripua goizeko 06:15ean gertatu da. Dirudienez, luizi batek 150 pertsona zeramatzan trenaren azken lau bagoiak harrapatu ditu eta errailetik atera da (Jordi Canudasen irudiak).
2018/10/22 - 10:33
Taiwanen 18 hildako eragin dituen tren istripuaren irudi ikusgarriak
Puyuma 6432 tren espresa Shulinetik Taitungera zihoan eta 366 bidaiari zeramatzan errailetik irten denean. 18 pertsona hil dira eta 187 zaurituta daude.
2018/10/19 - 20:30
Gutxienez 50 pertsona hil dira Indian, tren batek harrapatuta
Biktimak Dushera jai hindua trenbidetik oso gertu ospatzen ari ziren. Ravana deabruaren irudiak erre eta petardoak lehertzen dituzte festa erlijiosoan.
2018/10/19 - 18:31
Euskal Trenbide Sareak beste sei trenbide pasagunetan jarriko du begicrossing sistema
Teknologia horrek trenbide pasagunetan gerta daitezkeen intzidentziak azkar hautemateko balio du.
2018/09/22 - 19:31
Jada 209 gorpu erreskatatu dituzte Tanzaniako uretan
Hasierako informazioen arabera, ontzia gidatzen zuen pertsonak ez zuen formakuntza ofizialik, eta kapitaina ere ez zegoen bertan.
2018/08/09 - 22:25
Legazpiko trenbideko nasen arteko igarobidea kentzeko aurretiko lanak hasi dituzte
Nasen arteko igarobidea kentzen duten bitartean indarrean egongo diren behin-behineko neurriak dira horiek. Lurpeko pasagunea jarriko dute trenaren erabiltzaileen segurtasuna bermatzeko.
2018/06/25 - 11:06
Bilbo eta Balmaseda lotzen dituen tren zerbitzua, berriro martxan
Errei bakarreko trenbidea itxita egon da 04:40 arte. Istripua izan duen merkantzia-trenaren karga trenbidetik kendu ostean zabaldu dute berriro, Renfek baieztatu duenez.
2018/06/24 - 21:02
Merkantzia-tren bat errailetik atera da Gueñesen
Ez da zauriturik izan, baina Bilbo eta Balmaseda arteko FEVE tren-zerbitzua etenda dago.
2018/06/18 - 15:25
Gurpildun aulkian zihoan pertsona trenbidera erori da Bilbon
Istripua Moyuako metro geltokian gertatu da. Handik gutxira tren bat iritsi den arren, gidariak frenatzea lortu du, eta ez du harrapatu.
2018/05/25 - 11:13
Renferen C-3 lineako zerbitzua, Bilbo eta Urduña artekoa, berriz martxan
Trenbide bakar batetik doaz trenak, bestean konpontze lanak bukatzen dituzten bitartean, ostegunean tren baten bagoi batzuk trenbidetik atera ostean, Arrigorriagan.
2018/05/24 - 11:27
Tren bat bidetik atera da Arrigorriagan
Merkantzia zeramatzan tren bat bidetik atera da gaur goizeko lehen orduan Arrigorriagatik igarotzen ari zela, Bizkaian, zauriturik eragin gabe.
2018/05/24 - 10:49
Bi pertsona hil dira tren bat trenbidetik atera ostean, Italian
Ibilgailua trenbide-pasagune batetik igarotzen ari zen trenbidetik atera denean, antza denez, kamioi baten aurka talka egin ondoren. Hildakoetako bat makinista da, eta bestea teknikari bat.
2018/05/24 - 09:56
Zirkulazioak orduak eman ditu etenda, tren bat bidetik atera ostean Arrigorriagan
Ez da pertsonarik zauritu istripuagatik. C-3 Orduña-Bilbo Renferen lineako 2. trenbidean zirkulazioa berrezarri du Adifek 20:30ean.
2018/05/24 - 09:05
Bi pertsona hil eta 23 zauritu dira tren istripu batean, Italian
Ibilgailua trenbide-pasagune batetik igarotzen ari zen trenbidetik atera denean, antza denez, kamioi baten aurka talka egin ondoren. Hildakoetako bat makinista da, eta bestea teknikari bat.
2018/03/24 - 19:50
46 urteko gizon bat hil da Muruetan, trenak harrapatuta
Ezbeharra arratsaldeko 15:00 aldera gertatu da Muruetako Goierri auzoan. Segurtasun Saila arrazoiak ikertzen ari da.
2018/02/03 - 19:52
Renferen aldiriko tren bat bidetik irten da Sestaon, baina ez da zauriturik izan
17:30 aldera izan da istripua. Antza, lurjausia izan da eta horrek bidetik aterarazi du bagoietako bat Urbinagako estazio parean. Bidaiariak Abandoko geltokira eraman ditu beste tren batek.
2018/01/24 - 23:17
Gizon bat hil da Zallan, trenak harrapatuta
Gorpua trenbidetik hiru metrora aurkitu dute. Ezbeharra 20:30ak aldera jazo da, San Pedro auzoan.
2018/01/10 - 17:14
Adifek nasen arteko igarobidea kenduko du Legazpin, eta lurpeko bat egingo du
28 hilabeteko epean egingo du; lanek 2,5 milioi euroko aurrekontua dute.
2018/01/04 - 11:46
Tren geltokian beste pasabide bat jartzeko eskatuko dio Legazpiko Udalak Adifi
Pasa den abenduaren 30ean 18 urteko emakumezko bat hil zen Legazpin, trenak harrapatuta. Legazpiko alkatearen eta Adifeko presidentearen arteko bigarren bilera izango da.