Turkia
2021/08/14 - 15:50
40 dira jada uholdeen ondorioz Turkia iparraldean hildakoak
1.900 pertsona baino gehiago ebakuatu dituzte eta Turkiako presidenteak "hondamendi gunetzat" jo ditu kaltetutako probintziak.
2021/08/12 - 14:15
Mediterraneoko suteek Aljerian utzi dituzte kalte larrienak, 69 hildako eragin baitituzte bertan
Egunotan Mediterraneoko herrialdeetan piztutako suteek kontrolik gabe jarraitzen dute Italian eta Aljerian. Grezian eta Turkian, berriz, egoerak hobera egin du, baina alerta egoeran daude oraindik, fokuak berriro pizteko mehatxua dela eta.
2021/08/09 - 13:56
Turkiak, Greziak eta Italiak suteen aurkako borrokan jarraitzen dute, zazpigarren egunez
Mediterraneoko herrialdeak egoera larrian daude suteen eraginez. Grezian, 56.000 hektarea baino gehiago kaltetu dira Eubean; Turkian, 157.000 hektarea baino gehiago, eta 6 sute daude aktibo; eta Italian, Siziliako egoera oso kezkagarria da, 50 sute baino gehiago baitituzte bertan.
2021/08/08 - 22:10
Greziako eta Turkiako suteen egoera hobetu da
Heleniar herrialdeak kontrolpean ditu sute guztiak, Eubea uhartekoa izan ezik. Turkian, asteburu honetako euriteek suteak itzaltzen lagundu dute eta sei gune aktibo baino ez dira geratzen.
2021/08/07 - 18:31
Suteek ez dute etenik Mediterraneo aldean
Haize bolada bortitzek eta tenperatura altuek suteak kontrolatzea zailtzen dute. Turkian, dagoeneko, zortzi pertsona hil dira eta Grezian bat.
2021/08/07 - 16:20
Greziak suteen aurka borrokatzen jarraitzen du
Turkiak, bestalde, Antalyako sutea kontrolatu duela iragarri du, hamar egunen ostean. Zazpi pertsona hil dira Turkian suteen ondorioz.
2021/08/06 - 13:22
Milaka hektarea erre dira Turkiako suteetan
Turkiako suteek orandik aktibo darraite herrialden osoan zehar. Orain arte, 8 hildako izan dira, eta milaka hektarea erre dituzte suteek.
2021/08/05 - 14:12
Grezia eta Turkia kiskaltzen ari diren suteek airearen kalitatea okertu dute Mediterraneo ekialdean
Azken egunetan suak 6.000 hektarea kiskali ditu Grezian. Turkian, zortzi pertsona hil dira, horietako bi suhiltzaileak. Gainera, sua Milaseko zentral termikora iritsi zen bart.
2021/08/02 - 13:07
Gutxienez 8 hildako eta 860 zauritu izan dira Turkiako suteetan
Turkiako herrialdeak uztailean zehar pairatu dituen sute guztien artean, zortzik bizirik darraite. Honako hauek dira suteen azken orduko irudiak.
2021/06/18 - 13:40
82,4 milioi pertsona errefuxiatu eta desplazatu 2020an, inoiz baino gehiago
Azken bederatzi urteetan etengabe igo da beren etxetik ihes egin behar izan dutenen kopurua, iaz goia jo arte. Pandemiak ez du joera aldaketarik eragin.
2021/05/30 - 21:53
Turkiako Gobernuak 1.162 pertsona "neutralizatu" ditu Sirian eta Iraken 2021ean
Gehienak Kurdistango Langileen Alderdiko (PKK) milizianoak izango lirateke. Gainera, 24.700 militar kargutik kendu dituzte 2016ko estatu kolpearen ikerketaren ondorioz.
2021/05/23 - 22:37
Martxa egin dute Donostian, Palestina, Kolonbia, Sahara eta Kurdistanen alde
Manifestazioaren antolatzaileek azaldu dute lau gatazkek badituztela ezaugarri komunak; denetan "Estatu heteropatriarkal, klasista, arrazista eta oso militartuen" aurrean daudela, alegia.
2021/05/11 - 13:31
Protestak Beiruten eta Istanbulen
Milaka pertsona kalera atera dira Beiruten (Libano) eta Istanbulen (Turkia) Jerusalemgo israeldar okupazioaren aurka protesta egiteko, poliziak Al Aqsa mezkitan hainbat egunez manifestarien aurka ekin ostean.
2021/04/27 - 11:41
Tentsio giroan hasi da HDP alderdi kurduaren aurkako makroepaiketa
Turkia Herriaren Alderdi Demokratikoko 108 kide epaitzen hasi da. Auzipetuek Turkiako Gobernuaren mendeku gosea salatu dute.
2021/04/24 - 22:56
Bidenek “genozidiotzat” jo du I. Mundu Gerrako armeniarren kontrako sarraskia
Turkiak azkar erantzun du eta adierazpena “hanka sartze handia” izan dela azaldu ere.
2021/03/23 - 00:46
Europar Batasuna Turkiarekiko harremana bideratzeko urratsak ematen hasi da
Errusiarekiko harremana aztertuko dute, eta giza eskubideen urraketen aurkako zigor berriak ezarriko dituzte.
2021/01/29 - 12:48
BBVAk 1.305 milioi euroko irabaziekin amaitu du 2020a, 2019an baino % 62,9 gutxiago
Pandemiak sortutako krisiari aurre egiteko hornidurak eta bankuaren AEBko filialaren balio-narriadura izan dira jaitsiera horren arrazoiak.
2021/01/19 - 11:22
Turkiak ehunka militar atxilotu ditu kolpistekin loturak dituztelakoan
Operazioa 60 probintziatan jarri dute martxan, aldi berean, eta guztira 238 militar atxilo hartu dituzte.
2020/11/22 - 00:33
G20 goi-bilera martxan dago Saudi Arabian eta koronabirusa da gai nagusia
Munduko 20 ekonomia indartsuenen buruzagiek estrategia bateratua aurkitu nahi dute pandemiaren eragina gainditzeko. Lehentasuna, txertoa mundu osora heltzea dela esan du Saudi Arabiako erregeak.
2020/11/15 - 20:16
Turkiak milaka mertzenario, umeak tartean, erabili ditu Libian eta Karabakhen
18.000 mertzenario siriar, horietako 350 adingabeak, bidali ditu Ankarak Libiara. Gainera, beste 2.580 mertzenario siriar Azerbaijanera eraman dituzte, Armeniari aurre egiteko.