Turkia
2025/03/19 - 20:49
Istanbulgo alkatearen atxiloketak protestak eragin ditu eta Turkiako lira hondorarazi du
Turkiako Poliziak Ekrem Imamoglu Istanbulgo alkate sozialdemokrata atxilotu du, ustezko ustelkeriagatik eta "talde terroristekin kolaboratzeagatik" ikerketa judizial batean, gerrilla kurduari erreferentzia eginez.
2025/03/01 - 22:28
PKK-k su-etena iragarri du, eta armak utziko ditu Ocalanen gidaritzapean
Buruzagia askatzeko eskatu du, kongresu bat antolatzeko eta bertan "bakearen eta gizarte demokratikoaren aldeko" pausoak adosteko.
2025/02/28 - 20:20
Turkiako Gobernuaren eta kurduen arteko gatazka, minutu batean azaldua
Abdullah Ocalanek, PKK gerrilla kurduaren buruzagi espetxeratuak, armak uzteko eta taldea desegiteko egin duen deiak itxaropena piztu du kurduen artean. Hala ere, 40 urteko gatazka armatuaren eta diskriminazio sistematikoaren ondoren, zalantza ugari daude.
2025/02/27 - 18:40
Abdullah Ocalan Kurdistango Langileen Alderdiaren buruzagiak erakundeko kideei eskatu die KLA desegin dezatela
Orain erakunde kurduko komandanteek Ocalanen mezuari erantzun beharko diote. Kurdistango Langileen buruzagiaren mezuak gatazkarekin amaitzeko beste saiakera bat abiarazi dezake. Kurdistango Langileen Alderdiaren burua biziarteko kartzela-zigorra betetzen ari da Imraliko (Turkia) espetxean.
2025/02/05 - 18:46
"Deserriratze oro erabat debekatuta" dagoela gogorarazi dio NBEk Trumpi
Nazioarteak, Israelek izan ezik, ia aho batez errefusatu du AEBko presidenteak Gaza "kontrolpean hartzeko" eta berreraikitzeko duen ideia, "Ekialde Ertaineko Riviera" berria bihurtuz.
2025/01/21 - 10:55
76 hildako eta dozenaka zauritu eski eremu bateko hotel batean izandako sutean, Turkiako ipar-mendebaldean
Gutxienez 76 pertsona hil eta dozenaka zauritu dira Bolu probintziako mendietan dagoen hotel batean izandako sutean. 161 logelako hotelak % 90 inguruko okupazioa zuen.
2025/01/01 - 17:53
Elkarretaratze jendetsu batek Gazaren aurkako Israelen erasoak amaitzea eskatu du Istanbulen
Milaka pertsona bildu dira Galata zubian. Turkiako 400 erakundek deitu dute martxa. Palestinako bandera erraldoi bat eta Turkiako beste bat zabaldu dituzte zubiaren erdiko erreian, turkieraz eta ingelesez "Gazan genozidioa gelditu" zioen leloarekin.
2024/12/17 - 20:44
Turkiak Sirian kurduen aurka egin dezakeen erasoaren gakoak
Kurduak Siriako biztanleriaren % 10 inguru dira. 1960ko hamarkadatik eta gerra zibila hasi zen arte, 2011n, herririk zapalduena ziren, baina erregimenak erasorik ez egiteko itun bat adostu zuen, eta horri esker, PYDk administrazio propioa ezarri zuen ipar-ekialdean, Rojava izenez ezagutzen dena.
2024/12/17 - 17:56
"The Wall Street Journal"en arabera, Siriako kurduen aurkako erasoaldi handi bat prestatzen ari da Turkia
Abenduaren hasieran Al-Assaden erregimena erori zenean hasi zen Turkia tropak metatzen Siriako mugan, eta antzeko mugimendua egin zuen 2019an herrialde horretako ipar-ekialdea inbaditu aurretik.
2024/12/15 - 09:44
EBk, AEBk, Turkiak eta arabiar herrialdeek trantsizio baketsua eskatu dute Sirian
"Tratsizio gobernu bat" osatzea aholkatu, eta Israelek Golango gainetan egin duen inbasioa kritikatu dute. Bien bitartean, Israelek bonbardaketak egiten jarraitzen du.
2024/12/10 - 18:23
Israelek 300 bonbardaketa baino gehiago egin ditu Sirian, eta eremu desmilitarizatua okupatu du
Gainera, Giza Eskubideen Siriako Behatokiak salatu duenez, Israelen tropak Sirian sartu dira, desmilitarizatutako eremutik kanpo, baina Israelek ukatu egin du. Tel Avivek onartu du, hala ere, bere soldaduak eremu desmilitarizatuan daudela.
2024/12/08 - 20:55
Jihadistek Damasko hartu eta Errusian asiloa lortu duen Al-Assaden agintea eraitsi dute
Sortaldea Askatzeko Erakundeko (Al-Qaeda ohia) terroristek zuzendutako matxinoek eta Turkiak babestutako errebelde talde batek indarrak batuta, 11 eguneko erasoaldian lortu dute Baxar al-Assad ihes egitera behartzea eta Siriako agintea euren esku hartzea.
2024/11/30 - 13:55
Siriako Armadak baieztatu egin du Alepo utzi duela, kontraerasorako prestatzen den bitartean
Lehen Al Nusra Frontea zenak eta Turkiaren babesa duten beste talde armatu batzuk erasoaldi "zabala" hasi zuten Libanon su-etena indarrean sartzearekin batera.
2024/11/28 - 18:02
EAEko 93.000 ekipo informatikok baino gehiagok zibereraso bat jasateko arriskua dute
Gainera, Espainia munduko hirugarren estatu hackeatuena da. Uneotan zibererasoak egiteko 13 milioi ekipo baino gehiago erabiltzen ari dira munduan, Ziur Gipuzkoako Industria Zibersegurtasuneko Zentroaren arabera.
2024/11/03 - 20:56
52 herrialdek NBEri eskatu diote Israeli armak eta munizioa blokeatzea
Liga Arabiarrak, Islamiar Kooperazioaren Antolakuntzak eta 52 herrialdek babestu dute Turkiaren ekimena. Herrialde gehienak arabiarrak eta islamiarrak dira: Hegoafrika, Bolivia, Brasil, Kolonbia, Kuba, Mexiko, Nikaragua, Norvegia, Errusia, Senegal, Txile, Venezuela, Vietnam eta Zimbabwe.
2024/10/24 - 20:41
Putinek dio BRICS taldeko kide guztiek nahi dutela Ukrainako gerra "lehenbailehen" amaitzea
"Gatazka ahalik eta azkarren eta, ahal dela, modu baketsuan bukatzean zentratuta daude guztiak", azpimarratu du Errusiako presidenteak Kazan hirian egindako goi-bileraren amaieran.
2024/10/24 - 11:33
Turkiak bonbak jaurti ditu Sirian eta Iraken, ustez PKK taldeak atzo Ankaran egindako erasoari erantzunez
Turkiako Defentsa Ministerioak zabaldutako oharraren arabera, "32 helburu terrorista" suntsitu dituzte bart egindako bonbardaketetan.
2024/10/23 - 20:27
Gutxienez lau hildako eta 14 zauritu Ankaran, enpresa aeroespazial baten instalazioei egindako eraso batean
Gutxienez bi pertsona lantegiko ate nagusira iritsi direnean hasi da erasoa. Bi leherketa eta tiroketa luze bat entzun dira. Recep Tayyip Erdogan Turkiako presidenteak erasoa gaitzetsi du.
2024/10/18 - 11:07
Iranek eta Hezbollahk "etsaiaren aurkako borrokan" jarraitzea hitzeman dute, Israelek Sinwar hil ostean
Turkiak ohartarazi du Iranen eta Israelen arteko gerra bat hasteko "probabilitate handia" dagoela.
2024/09/16 - 13:57
Jaan Roose orekari estoniarrak 165 metroko altueran zegoen soka baten gainean ibili da Asiatik Europara
Jaan Roose orekari estoniarrak 165 metroko altueran zegoen soka baten gainean ibili da Asiatik Europara, Istanbulen (Turkia).