Tutera
2021/12/27 - 17:36
1.098 positibo berri zenbatu dituzte Nafarroan
Azken egunean, gainera, bi pertsona hil dira. 146 pertsona ospitaleratuta daude gela arruntetan, eta 26 zainketa intentsiboetako unitateetan.
2021/12/24 - 18:53
Ia 2.000 kasu hauteman dituzte Nafarroan azken orduotan
Sarrigurenen izan dira kasu gehien 75; Barañainen 65, Burlatan 62, Arrotxapean 57 eta Zizur Nagusian 56.
2021/12/23 - 12:17
Nafarroako egoera "kezkagarria" dela eta "agertoki ezberdinak" baloratzen ari direla dio Santos Indurainek
Nafarroako Gobernuko Osasun kontseilariaren arabera, "ez ditugu urrats berriak baztertzen", eta inguruko erkidegoekin hitz egiten ari dela adierazi du, "intzidentzia handiena daukagunak garelako".
2021/12/23 - 10:21
Pertsona bat hil da koronabirusagatik Nafarroan, 1.611 kasurekin marka hautsi den egune
Lizarrak eta Iruñeko II. Zabalguneak 58na kasu zenbatu dituzte. Barañainen 48 kutsatze izan dira; Tuteran, 46 eta Leitzan, 45.
2021/12/22 - 09:59
1.000 kasuen langa gainditu du Nafarroak
1.099 positibo zenbatu dira azken orduotan, omikron aldaeraren eraginez egin dute gora kutsatzeek. Duela astebete hautemandako 709 kasuen eta duela bi asteko 655 kasuen gainetik daude. Intzidentzia 100 000 biztanletik 1.400 kasutik gorakoa da.
2021/12/21 - 10:42
900 kasutik gora zenbatu dira Nafarroan azken orduotan, inoizko kopururik altuena
914 kasu hauteman dituzte astelehenean zehar. Duela astebeteko 695 kasuen eta duela bi asteko 415en gainetik daude. Abenduaren 9koa izan ziren orain arte egun bakarrean hautemandako kasu kopuru handiena, 842.
2021/12/21 - 10:01
Nafarroak abisu horiari eutsiko dio lainoagatik asteazkenera arte
Estatuko Meteorologia Agentziak (AEMET) Nafarroako erdialdean eta hegoaldean ezarri du abisua. Zonalde horietan abenduaren 12tik eguzkia ikusi gabe daude.
2021/12/20 - 09:59
500etik gora daude kutsatzeak Nafarroan, aurreko asteetako datuak gaindituta
Tuteran zenbatu dituzte positibo gehien, 24 zehazki. Ondoren datoz Iruñeko Arrotxapea (21) eta Leitza (20).
2021/12/17 - 13:39
Heriotza bat covid-19aren ondorioz Nafarroan, eta aldaketarik ez ospitaletan
708 kasu zenbatu dituzte ostegunean, duela bi asteko 523 kasuen gainetik daude, baina duela astebeteko 842 kasuen markatik behera eusten diote positiboek. Ospitaleko presioa ez da aldatu asteazkeneko datuekin alderatuta, 136 pertsona ospitaleratu dituzte, 23 ZIUn (-1).
2021/12/16 - 11:00
Nafarroan 650 positibo berri zenbatu dituzte
Birusak Tutera kolpatu du berriro ere gogorren: egun bakarrean 48 kutsatze hauteman dituzte Erriberako herrian.
2021/12/15 - 14:32
Birusaren transmisioak eta ZIUak gora Nafarroan
709 kutsatze berri zenbatu dituzte eta 15 lagun erietxeratu behar izan dituzte, horietako hiru zainketa intentsiboetako unitateetan.
2021/12/14 - 15:58
Legebiltzarrak atzera bota ditu Elkarrekin Podemos-IU, PP+Cs eta Voxen osoko zuzenketak
Osoko zuzenketak atzera bota ondoren, aurrekontuek azken tramitearen bidea hartu dute. Azpiazu sailburuak berriro ere defendatu ditu eta EH Bilduri eskertu dio bere ekarpena.
2021/12/14 - 15:47
Erriberako herritarrek egunerokotasuna berreskuratzeko lanak dituzte
Urak bere onera etortzen hasi dira Nafarroan eta badirudi diru-laguntzak ere izango direla. Hala ere, Erriberako herritarrei kostako zaie normaltasuna berreskuratzea.
2021/12/14 - 14:20
Kutsatze berriak 700era hurbildu dira Nafarroan baina egoerak hobera egin du apur bat ospitaleetan
Zazpi pertsona gutxiago daude koronabirusagatik ospitaleratuta. Dena den, atzo, guztira, 695 pertsona kutsatu ziren, Foru Gobernuak emandako datuen arabera, eta duela astebete 415 kutsatu ziren.
2021/12/14 - 00:56
Nafarroa hondamendi naturaleko eremu izendatuko dute eta kaltetutako udalerriek laguntzak jasoko dituzte
Maria Chivite uholdeek kaltetutako 74 udalerrietako alkateekin bildu da eta ezohiko laguntzak jasoko dituztela jakinarazi die. Halaber, herritarrek ez dute udal zergarik ordaindu beharko kaltetutako ondasunengatik.
2021/12/13 - 15:18
Kalteak zenbatzeko eta laguntzak eskatzeko eguna da gaur Erriberan
Tuteran normaltasunera bueltatu nahian dabiltza. Gaur Ebroko urak egindako txikizioa garbitzeko eguna dute. Garajeak, etxabeak, portalak, negozioak…. lokaztuta utzi ditu uholdeak.
2021/12/13 - 09:02
Nafarroa hegoaldeko hainbat errepide itxita daude oraindik, ura tarteko
Bypassa dago A-15ean Cadreita parean eta urak hartu du erreietako bat Castejon parean. Tuteran itxita dago Ebroko zubitik hirira sartzeko bidea.
2021/12/12 - 22:22
Uholdeek kaltetutako eremua "hondamendi natural" izendatzeko eskatuko du Nafarroako Gobernuak
Bestalde, Chivite presidenteak bere atsekabea agertu du, denboralearen ondorioz Sunbillan eta Elizondon hil diren bi nafarren heriotzagatik.
2021/12/12 - 15:31
Gaua luzea izan da Tuterako Alde Zaharreko auzokideentzat
Ebro ibaiaren emaria etengabe hazi da eta 06:00etarako metro bete ur zuten kaleetan. Eguneko lehen argiek agerian utzi dute uholdeen ondorioak.
2021/12/12 - 15:28
Azken hamarkadeetako uholderik okerrenak izan dira Tuteran
Ur-goraldiak Alde Zaharra estali du. Gainera, itxita dago Ebroko Zubia, hiriko sarrera nagusia.