2018/05/10 - 22:50
Mariano Rajoyk bota, eta aprobetxategi hitza biral bihurtu da
New York Timesek ere aipatu du bere Twitter kontuan, eta azken 24 orduetan biderkatu egin dira Euskaltzaindiak jaso dituen kontsultak.
2018/04/30 - 22:22
'La Manada'ren sententziak eragin duen haserrea sare sozialetara zabaldu da
Biktimari elkartasuna adierazteko, milioi bat emakume baino gehiagok sufritutako esperientziak, abusuak, bortxaketak kontatu dituzte. Horretarako, twitterren “kontaezazu” traola erabili dute.
2018/04/15 - 22:20
Nolako eragina izango ote du Siriako erasoak petrolioaren prezioan?
Trump Twitterren Siria mehatxatzen hasi zenetik petrolioaren prezioa nabarmen igo da, eta 2014tik ikusten ez zen zenbakietara iritsi da. Ikusteko dago astelehenean zer gertatzen den merkatuetan.
2018/03/01 - 15:12
Gorenak absolbitu egin du Cassandra txiolaria Carrero Blancori burla egiteagatik
Auzitegi Nazionalak urtebeteko kartzela-zigorra ezarri zion terrorismoaren biktimei irain egiteagatik, Twitterren zabaldutako txisteen bidez, baina Gorenak espetxe zigorra gehiegizkoa dela esan du.
2018/02/09 - 17:26
Ia biztanle adina Facebook profil ditu Bilbok
Emakumeak gizonezkoak baino gehiago dira, eta gazteak dira sare soziala gehien erabiltzen.
2018/02/06 - 15:14
10 eta 15 urte bitarteko gazteen % 98k Internet erabiltzen dute
10 bat urterekin irekitzen dute euren lehen profila, sare sozialetan; 10etik 4k eduki sexualeko mezuren bat jaso du noizbait. Internet segurtasunez erabiltzeko eguna da gaur, otsailaren 6an.
2018/02/04 - 14:05
Euskal politikari eta pertsona ezagunek 'Handia' zoriondu dute Twitter bidez
Goya Sarietan 10 garaikur jaso eta gero, zorion mezuz bete dira sare sozialak. Izan ere, historian sari gehien jaso dituen hirugarren filma bihurtu da 'Handia'.
2018/01/23 - 11:27
Jon Barcenaren amak mezu hunkigarria idatzi dio haren 20. urtebetetzean
Gaztea Gorbean desagertu zen abenduaren 30ean, mendi gailurrerako bidea utzi ostean, lagunekin batera zihoala.
2018/01/07 - 16:51
Barcenaren familiak herritarren laguntza eskatu du gaztea aurkitzeko
Gorbeian desagertutako mutilaren argazkia duen kartela zabaldu dute sare sozialetan, kasua argitzeko edozein informazio lortzeko.
2017/12/30 - 14:20
Carles Puigdemonten Twitter kontua, aurten aipamen gehien izan dituena Espainian
Mundu mailari dagokionez, Carter Wilkerson erabiltzaileak aireratu du historia osoan gehien partekatutako mezua. Elen Degeneresek Oscarretako 2014ko sari banaketan zabaldutako txioa gainditu du.
2017/12/05 - 13:59
Ika-mika sare sozialetan Laffageren hiltzailea klinika batean topatu eta gero
Diego Yllanes Nagore Laffageren hiltzailea klinika bateko medikuen taldean ageri da, psikiatra gisa aurkeztuta. Zentroak Yllanesen argazkia kendu du dagoeneko.
2017/11/30 - 00:11
Musulmanen kontrako bideoak zabaldu ditu Trumpek Twitter bidez
Erresuma Batuko buruzagi ultraeskuindar batek musulmanen aurka argitaratutako bideoak partekatu ditu Twitter sare sozialean.
2017/11/20 - 13:51
Mazaren heriotzaren harira botatako txioak delitu ote diren ikertuko du Fiskaltzak
Besteak beste, Arran CUPen gazte mugimenduak edota Cristian Fernandez Podemeko kidearenak aztertuko dituzte.
2017/11/08 - 08:03
280 karakterera zabaldu du Twitterrek mezuetarako muga
Erabiltzaile guztiengan eragingo du neurriak, txineraz, japonieraz eta korearrez idazten dutenengan izan ezik. Ziurtatu dute oso gutxitan helduko dela mugara, baina komunikazioa errazagoa izango da.
2017/11/04 - 20:41
Alfredo Remirez txiolaria kartzelan sartu dute
Sakabanaketaren aurkako protesta batean terrorismoa goratzea leporatuta, urtebeteko zigorra bete beharko du Basauriko espetxean.
2017/11/04 - 00:16
Espetxeratzear dela, Alfredo Remirezek Amurrioko herritarren babesa jaso du
Larunbat honetan sartuko dute kartzelan, urtebeteko zigorra bete dezan. Manifestazio jendetsua egin dute bere jaioterrian.
2017/10/30 - 19:38
Alfredo Remirez azaroaren 4an sartuko dute kartzelan
Remirezek berak iragarri du azaroaren 4ko data jarri diotela kartzelan sartzeko, eta bezperan, ostiralean, 19:30ean, Amurrion egingo den manifestazioan parte hartzeko deia egin die herritarrei.
2017/10/23 - 13:28
Montillak 'aspaldi' daki 155.aren aurrean zer erabaki hartuko duen
Jose Montilla Kataluniako presidente ohiak mezu labur bat argitaratu du Twiterren 155. artikuluaren harira.
2017/10/13 - 16:22
Zapatila arrosa eta txuria ala grisa eta turkesa?, eztabaida hasi da
Inkesta asko egin dituzte sare sozialetan, eta bi erantzunen aldekoak daude, baina arrosa eta zuriarenak gailendu dira.
2017/09/28 - 11:44
Boto-txartelak inprimatzen erakusten duen bideo bat zabaldu du Puigdemontek
'Minerva Anubisen aurka' mezuarekin txiokatu du. Minerva jakituriaren jainkosa greziarra da, eta, Anubis, heriotzaren egiptoar jainkoa. Anubisek polizia-operazioari eman zion izena.