Montillak 'aspaldi' daki 155.aren aurrean zer erabaki hartuko duen
Jose Montilla Kataluniako Generalitateko presidente ohiak Twiterren argitaratu duen mezuaren arabera, "aspaldi" daki zer egingo duen 155. artikulua aplikatzeko neurriean aurrean, baina ez du zehaztu zer egingo duen.
PSOEk 155. artikuluaren aplikazioaren nondik norakoak eztabaidatzeko Senatuan parte hartuko duen batzordearen aurkezpena egin ostean argitaratu du Montillak bere mezua. Kataluniako presidente ohia ez dago batzorde horretan, Senatuan PSCren ordezkari bakarra izan arren.
Mezu laburra bota du Montillak aipatutako sare sozialean: "155. artikulua. Lagun minei eta 'trollei' eman nahi dizkiet eskerrak beren aholkuengatik. Aspaldi dakit zer egin behar dudan. Ostiralean, Senatuan".
Astearte honetan hasiko da 155. artikulua aplikatzeko neurrien eztabaida aipatutako batzordean, eta ostiralean bukatuko da Osoko Bilkuran. Montilla ez da batzorde horren eztabaidan egongo; Senatuan, baina, badauka eserlekua.
Zure interesekoa izan daiteke
Denis Itxaso: “Kaleratze guztiak ez dira ezin ordaintzeagatik”
Richar Vaquero, Blocusi buruz: "Norbaiti asko-asko interesatzen zaio mobilizazioetan istiluak egotea"
Gaur egingo dira Donostian eta Gasteizen hauteskunde-mahaietan nor egongo den aukeratzeko zozketak
Ehunka lagun bildu dira Bilbon, terrorismoa egotzita Irunen atxilotutako bi lagunak aske uztea eskatzeko
Aske: "Gure helburua ez da istiluak egotea, Aratz eta Malenen kontrako kanpaina mediatikoari aurre egitea baizik"