Txertoak
2022/03/02 - 20:35
Txertaketa kanpaina Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan: datu guztiak
Txertaketarako irizpideak, baimendutako txertoen zerrenda, jarritako dosien kopurua... Kontsultatu hemen txertaketa kanpainari buruzko xehetasunak.
2022/03/01 - 19:13
Martxoaren 5ean covid-19 harreman estuen koarentenak kentzea adostu dute
Orain arte txertoa jaso ez duten harreman estuek berrogeialdia egin behar zuten derrigorrez. Neurria ikastetxeetan nabarituko dute gehienbat.
2022/02/28 - 15:20
Pandemiak bi urtean utzitako datuak EAEn, grafikoetan
2020ko otsailaren 28an lehenengo koronabirus kasua zenbatu zenetik, 651.000tik gora izan dira Euskal Autonomia Erkidegoan. 6.000 pertsona baino gehiago hil dira covid-19arekin.
2022/02/28 - 13:54
79 pertsona hil dira covid-19aren ondorioz Euskadin astebetean, aurrekoan baino bost gutxiago
211 pertsona daude ospitaleratuta, aurreko egunean baino 12 gutxiago, 162 gela arruntetan eta 49 ZIUetan. Intzidentzia metatuakk jaisten jarraitzen du, eta 299 positibo berri zenbatu dituzte igandean. R0 indizea (oinarrizko erreprodukzio tasa) 0,86an dago.
2022/02/28 - 08:56
Txerto ziurtagiria eskatzen duten barnealdeetan ez da musukorik beharko Ipar Euskal Herrian gaurtik aurrera
Garraio publikoa izango da salbuespen bakarra. Gainera, positibo baten kontaktu estuek egin beharreko probak batera murriztea (hiru ziren orain arte) ebatzi du Osasun Ministerioak.
2022/02/24 - 22:43
Modernaren txertoa 6 eta 11 urte bitarteko haurrentzat onartzea gomendatu du EMAk
Adin horretako haurrengan, Modernaren txertoaren dosia 12 urtetik gorakoei ematen zaiena baino txikiagoa izango da.
2022/02/24 - 15:41
5 eta 11 urte bitarteko umeen %24k Covidaren kontrako txertoaren bi dosiak jaso dituzte
Pandemiaren seigarren olatuan 30.000 haur inguruk ezin izan dute txertoa ipini kutsatu egin direlako eta horrek moteldu egin du txertaketa erritmoa. Kutsatzeak jaisten diren heinean umeen txertaketa kopurua handituko dela espero dute adituek.
2022/02/24 - 13:28
Covid-19aren seigarren olatuaren eraginak behera egin du Euskadin, kasu eta ospitaleratze gutxiago baitaude
14 eta 7 eguneko intzidentzia metatuek behera egiten jarraitzen dute, baina birsorkuntza-indizeak (R0) gora egiten jarraitzen du eta 0,79koa da.
2022/02/22 - 13:41
Sagardui: "Osakidetzak kirurgiak eta aurrez aurreko jarduera berreskuratzen jarraitzen du"
Inauteriak direla eta, Osasun sailburuak "zuhurtziaren eta norbanakoaren erantzukizunaren printzipioei eusteko" eskat du.
2022/02/21 - 13:28
Covid-19ak Euskadin eragindako heriotzen kopuruak oso altua izaten jarraitzen du: 84 pertsona astebetean
14 eguneko intzidentzia metatuak jaisten jarraitzen du, eta 741,42 kasukoa da. Ospitaleetako okupazioa behera egiten ari da poliki-poliki, eta R0 indizea, berriz, gora.
2022/02/21 - 10:29
Australiak mugak zabaldu dizkie txertoa jaso duten atzerritar guztiei
Nazioarteko turismoa berriro Australiara itzuli da 2020ko martxoan pandemia hasi zenean mugak itxi zituenetik. Txertoa jarri gabe eta medikuaren salbuespenik ez duten atzerritarrek baimen berezi bat eskatu beharko dute Australiara sartzeko eta berrogeialdia egin beharko dute.
2022/02/20 - 21:34
François Gros frantziar biologoa hil da, RNA mezularia aurkitu zutenetako bat
"Erabakigarria" izan zen genearen funtzionamendua deskodetzen egin zuen ekarpena, bidea ireki baitzuen covid-19aren aurkako txertoetako batzuetan erabiltzeko.
2022/02/18 - 14:03
Covid-19aren aurkako txerto propioak ekoiztuko dituzte Afrikako sei herrialdetan
Europar Batasunaren eta Afrikaren arteko Bruselako goi-bileran iragarri dute albistea. Hegoafrikako presidenteak txalotu egin du ekimena, baina koronabirusaren aurkako txertoen patenteak bertan behera uzteko eskatu du berriro.
2022/02/17 - 12:34
''Txertatu gabeko haurren % 30 kutsatu da azken asteetan eta hauek itxaron egin behar dute txertatzeko''
Gotzone Sagardui sailburuak adierazi duenez, "txertatu gebeko edonor kezka da guretzat, eta haurrak bereziki". Sagarduik eman dituen datuen arabera, 6-11 urte arteko umeen % 57k jaso du dosiren bat, baina azken asteetako kutsaketa kopuru altuak atzeratu egin du txetatze kanpaina.
2022/02/17 - 11:08
ZIUetan ospitaleratutako pertsonak % 20 jaitsi dira azken bi asteetan Euskadin
Asteazken honetan, 65 pertsona larri zeuden, eta igandean, 75. Era berean, gela arruntetan ospitaleratutako pertsonen kopurua txikiagoa da, igandean 374 izatetik asteazkenean 312 izatera igaro baita.
2022/02/16 - 19:18
Martxoaren 4tik aurrera kirol ekitaldien aforoak % 100ekoak izango dira berriro
Toki itxietan edo pabilioietan % 75eko aforoa da orain, eta instalazio irekietan, futbol zelaietan esaterako, % 85ekoa.
2022/02/16 - 13:06
Rafa Bengoa: "Udaberri eta uda artean musukoa kentzeko moduan izango gara barnealdean"
Birusaren etapa endemiko batean sartu arren, Begoña Diez eta Rafa Bengoa osasun-adituek azpimarratu dute munduko zenbait lekutan txertaketa-tasa altua ez dagoen bitartean "agerikoa dela aldaera berriak izateko aukera dagoela".
2022/02/15 - 13:21
Ikasgeletan maskara kentzeko egutegia proposatu du Espainiako Pediatren Elkarteak
Otsail amaieran 6-8 urtekoekin hastea proposatu du, eta apurka-apurka, adinean gora egitea. Elkartearen arabera, prozesu horrek eredu gisa balio dezake deseskalatze orokor baterako.
2022/02/15 - 11:55
Djokovicek esan du nahiago duela teniseko torneo batzuk ez jokatu, txertatu baino
BBC hedabideari eskainitako elkarrizketan, tenislari serbiarrak adierazi du ez luketela txertoen aurkako mugimenduarekin lotu beharko. Dena dela, pertsona orok aukeratzeko duen eskubidea babestu du.
2022/02/15 - 11:27
Lau hilabetera murriztu dute Ipar Euskal Herrian errefortzu dosia jasotzeko epea
Gaurtik aurrera errefortzu dosia ez izatera, osasun ziurtagiria baliogabetuko da Frantzian. Pirinio Atlantikoak departamenduan, % 8 ingururi indargabetuko dietela kalkulatu dute. Azken dosia jaso ostean, 7 hilabeteko balioa zuen aurretik.