ZIUetan ospitaleratutako pertsonak % 20 jaitsi dira azken bi asteetan Euskadin
Zainketa intentsiboetako unitateetan (ZIU) ospitaleratutako pertsonen kopurua % 20 jaitsi da Euskadin azken astean, Gotzone Sagardui Osasun sailburuak ETB1eko "Egun on Euskadi" saioan ostegun honetan adierazi duenez.
Osasun Sailaren buletin epidemiologikoaren datuen arabera, asteazken honetan 65 pertsona larri zeuden, igandean 75 ziren eta duela astebete 81. Era berean, gela arruntetan ospitaleratutako pertsonen kopurua txikiagoa da, igandeko 374tik asteazken honetako 312ra igaro baita.
Gainera, 14 eguneko intzidentzia metatua 100 puntu jaitsi da egun batean, eta 1.032 kasu daude 100.000 biztanleko. Asteleheneko datuak 1.393,32 kasuko intzidentzia metatua erregistratu zuen. Hilabete honen hasieran, adierazle hori 3.000 puntu ingurukoa zen.
Lurraldez lurralde aztertuta, Arabak du intzidentzia metatuaren adierazlerik baxuena, 994,22 pertsona, ondoren Bizkaia (964,19) eta Gipuzkoa (1.125,12) daude.
Covid-19aren pandemiak beheranzko joerarekin jarraitzen du Euskadin, azken 24 orduetan 1.027 positibo berri detektatu ondoren. 6.412 proba diagnostiko egin dituzte, eta positibotasun tasa % 16,2ra jaitsi da. Asteko kutsatzeak ere ia erdira jaitsi dira aurreko astearekin alderatuta; izan ere, zazpi egun horietan 7.770 detektatu diuzte.
7 eguneko intzidentzia-tasa metatuak, epe laburragora covid-aren bilakaera adierazten du, nabarmen jaisten jarraitzen du eta 100.000 biztanleko 353,23ekoa da.
Birusaren birsorkuntza indizearen beheranzko joera (R0) moteldu egin da eta 0,68koa da, aurreko asteko bera. R0 txikiagoa da Araban (0,66) Bizkaian (0,68) eta Gipuzkoan (0,69) baino.
Pandemiaren aurrean "aurrera egiten jarraitzen dugu", eta "zaintzen jarraitu behar dugu, denok ezagutzen ditugun neurrien bidez", erantsi du.
Zure interesekoa izan daiteke
Bi gizon atxilotu dituzte Iruñean emakume bati sexu erasoa egitea egotzita
Manifestazio jendetsua egin dute Santurtzin Anderrentzat justizia eta erreparazioa eskatzeko
Ehunka lagun kalera atera dira Euskadin eta Nafarroan, etxebizitzaren negozioaren aurka
Etxebizitzaren aldeko protesta dozenaka hiritara zabaldu da, greba orokorrari begira
Igandera arte luzatu dituzte euriteengatik EAEn gaurko ezarrita zeuden abisu horiak
12 lagun zauritu dira Errioxako taberna baten zati bat erorita, eta zortzi osasun zentroetara eraman dituzte
102 urteko emakume bat hil da eta 90 pertsona erreskatatu dituzte Albaceten, Madrigueras herrian izandako uholdeetan
Milaka pertsona kalera atera dira Madrilen, etxebizitza eskubidea aldarrikatzeko