Albiste dira
Koronabirusa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Martxoaren 5ean covid-19 harreman estuen koarentenak kentzea adostu dute

Orain arte txertoa jaso ez duten harreman estuek berrogeialdia egin behar zuten derrigorrez. Neurria ikastetxeetan nabarituko dute gehienbat.
Artxiboko argazkia: EFE
Artxiboko argazkia: EFE

Covid-19 harreman estuen koarentenak kentzea adostu du Osasun Publikoko Batzordeak, txertaketa egoera kontuan hartu barik.

Osasun Ministerioak bilera amaitu ondoren iragarri duenez, neurria martxoaren 5ean sartuko da indarrean, hau da, datorren larunbatean.

Orain arte txertoa jaso ez duten harreman estuek berrogeialdia egin behar zuten derrigorrez. Neurria ikastetxeetan nabarituko dute gehienbat.

Edonola ere, positibo baieztatuen harreman estuei lehen 10 egunetan "kontuz ibiltzeko eta kontaktuak murrizteko" gomendioa eman die Batzordeak, "musukoa etengabe erabiliz eta eskuak garbituz".

"Bereziki pertsona zaurgarriekin harremanak saihestu behar dituzte", azaldu du Ministerioak. Hain zuzen ere, "pertsona zaurgarrienak babesteko prebentzio neurriak zorrozteko" gomendioa eman du Osasun Publikoko Batzordeak.

Txertoa jaso duten pertsonentzat koarentena duela hilabete batzuk kendu zuten. Hala ere, positibo baieztatuarekin harreman estua izan eta 10 egunez etxetik kanpo jarduerak mugatzeko gomendioa eman zien Osasun Ministerioak. Era berean, maskara "etengabe" erabiltzea eskatu zien.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Palestinarekin Elkartasuna elkartearen hitzetan, Palestinako erasoek "ez dute etenik", eta beste mobilizazio bat deitu du urrirako

Palestinarekin Elkartasuna plataformak deituta, manifestazioa egin dute ostiral honetan Bilbon, Palestinari elkartasuna adierazteko. Manifestariek salatu dutenez, su-etena hasi zenetik palestinarren aurkako sarraskia ez da eten, eta Israelgo Gobernuak Libanora eta Iranera zabaldu ditu erasoak. Urriaren 3an beste manifestazio bat egingo dute, Bilbon.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X