Txile
2019/10/21 - 11:00
Gutxienez 11 hildako Txilen, metroaren prezioaren igoeraren aurkako protestetan
Beste hamar lagun "bizi-arriskuan" daude. Sebastian Piñera presidenteak ohartarazi du herrialdea "gerran" dagoela, "etsai indartsu baten aurka".
2019/10/20 - 21:58
Hiru hildako Santiagon eta larrialdi-egoera Concepcion eta Valparaiso probintzietan
Gainera, 960 pertsona atxilotu dituzte azken 24 orduetan (244, etxeratze-agindua urratzeagatik), Andres Chadwick Txileko Barne ministroak jakitera eman duenez.
2019/10/19 - 22:25
400 soldadu baino gehiagok Santiago (Txile) hartu dute
Sebastian Piñera presidenteak salbuespen-egoera ezarri du protestei aurre egiteko. Ostiralean 308 pertsona atxilotu zituzten, eta 160 lagun zauritu ziren istiluetan.
2019/09/22 - 17:09
Euskadik eskualdeen 'rol garrantzitsua' aldarrikatuko du Klimaren Goi-bileran
2020rako egitasmo "zehatz eta errealistekin" New Yorkera hurbiltzeko dei egin die Antonio Guterres NBEko idazkari nagusiak buruzagi guztiei.
2019/08/08 - 13:29
Klima-aldaketa gelditzeko dieta aldatu behar dela ohartarazi du NBEk
Dokumentuan nabarmendu dutenez, "lurraren kudeaketa hobeak klima-aldaketa gelditzen lagun dezake, baina ez da modu bakarra".
2019/07/03 - 10:29
Eguzki eklipseak Hego Amerika ilundu eta txunditu du
Txile izan da Hego Amerika osoan eklipsea ikusteko aukera izan duen lehen herrialdea. Txileko hainbat puntutan % 100eko iluntasuna izan dute.
2019/06/16 - 20:30
Itzalaldi batek argindarrik gabe utzi ditu Argentina eta Uruguai
Txileko eta Brasilgo eremu batzuetan ere izan du eragina itzalaldiak. Argentinak eta Uruguaik elektrizitate sistema partekatzen dute, Salto Grandeko ur bilduaren bidez.
2019/06/14 - 08:37
6,4 graduko lurrikara batek Txile iparraldea astindu du
Dardara itsasoan gertatu da, Coquimbo hiritik 72 kilometrora, 10,1 kilometroko sakoneran. Tsunami arriskua baztertu dute.
2019/06/03 - 08:47
5,3 graduko lurrikara batek Valparaisoko kostaldea astindu du, Txilen
Dardara kostaldean gertatu da, Valparaisotik 37 kilometro iparraldera, 60 kilometroko sakoneran.
2019/04/26 - 10:49
5,3 graduko lurrikara batek Txile astindu du
Dardara itsasoan gertatu da, Chañaraletik 80 kilometro ipar-mendebaldera, 40 kilometroko sakoneran.
2019/04/21 - 14:56
5,2 graduko lurrikara batek Txile hegoaldea jo du
Linaresetik 24 kilometro mendebaldera izan da dardararen erdigunea.
2019/03/15 - 08:33
6,3 graduko lurrikara batek Bolivia astindu du
Dardara Cochabambatik 60 kilometro hego-ekialdera gertatu da, 357 kilometroko sakoneran.
2019/03/01 - 11:20
7 graduko lurrikara batek Peru astindu du
Dardara Azangarotik 8 kilometro ipar-mendebaldera gertatu da, 270 kilometroko sakoneran. Ez dago tsunami alertarik. Astindua Bolivian, Brasilen eta Txilen ere sentitu dute.
2019/01/30 - 10:10
5,5 graduko lurrikara batek Txileko kostaldea astindu du
Sismoa Taltaletik 50 bat km-ra izan da, 04:45ean.
2019/01/04 - 09:46
Zuhaitz baten gainean 15 ordu egin dituen puma erreskatatu dute Txilen
30 kilo inguruko arra adar baten gainean egon da, lurretik 8 metrora. Azkenean dardo lo-eragile bat jaurtiki diote eta koltxoi batzuen gainera erori da, minik hartu gabe.
2018/11/11 - 17:08
245 dira jada Txileko elizgizonek egindako sexu-abusuen biktimak
139 dira Txileko Eliza barruan izandako sexu-abusuengatik irekitako auziak, horietan artean 245 biktima daude, eta 190 pertsona ikertzen ari dira.
2018/11/09 - 18:35
Txileko 11 militar, 'Heriotzaren Karabana'-n 15 pertsona hiltzeagatik zigortuta
Pinocheten kolpearen ostean, militarrez osatutako segizio bat herrialde osoan zehar ibili zen, ehun bat pertsona erailez.
2018/11/06 - 22:44
Datorren urtean Euskadi bisitatzeko gonbita luzatu dio Urkulluk Txileko presidenteari
Halaber, Gerra Zibilean Euskaditik alde egin behar izan zuten pertsonei Txilek emandako harreragatik eskerrak eman dizkio lehendakariak Sebastian Piñerari.
2018/11/06 - 20:09
Urkullu lehendakaria Sebastian Piñera Txileko presidentearekin bildu da
Sebastian Piñera Txileko presidenteak Iñigo Urkullu lehendakaria hartu du astearte honetan, Eusko Jaurlaritzako burua Argentina eta Txilera egiten ari den bidaia ofizialaren baitan.
2018/11/06 - 15:22
Urkullu lehendakaria Sebastian Piñera Txileko presidentearekin bilduko da
Arratsaldean Sebastian Piñera Txileko presidentearekin egingo du bilera Iñigo Urkulluk. Goi mailako harremanak lantzeko baliatu du bidaia lehendakariak.