Txina
2023/04/19 - 11:30
Gutxienez 29 pertsona hil dira Pekingo ospitale batean piztutako sute batean
Ikerketaren arabera, eraikina eraberritzeko lanetan sortutako txinpartek eragin zuten istripua. 12 pertsona atxilotu dituzte, ospitaleko zuzendaria eta eraikuntzako langileak barne, gertakariaren erantzuleak direlakoan.
2023/04/18 - 19:20
Sute batek 20 hildako baino gehiago utzi ditu Pekingo ospitale batean
Ezbeharra Changfeng ospitalean gertatu da, eta 71 paziente beste osasun-zentro batzuetara eraman behar izan dituzte. Ikerketa abiatu dute sua zerk piztu duen argitzeko.
2023/04/15 - 16:42
Indiak Txinaren biztanleria gainditu du eta hazkunde demografiko betean dago; Txina, aldiz, beherantz doa
Munduko demografiaren argazkia aldatu egin da egunotan. Lehen aldiz, Txina ez da munduko herrialderik jendetsuena, India baizik. Txinak jaiotzak kontrolatzeko ezarritako politiken ondorioz, bere populazioak garapen hori izan du, urtez urte behera eginik. Aldiz, Indiak goraka egin du etengabe.
2023/04/14 - 16:03
Txinak eta Brasilek harremanak estutu dituzte Lula Da Silvak Asiara egindako bidaian
Txinako presidente Xi Jinpingek esan du bi herrion arteko harremana "garrantzitsua" dela "mundu mailako egonkortasun eta bakearentzat".
2023/04/07 - 20:25
Frantziak eta Txinak nazioarteko zuzenbidearen alde egin dute Ukrainako gatazka konpontzeko
Macronek eta Xik "munduko segurtasuna eta egonkortasuna sustatzearen" garrantzia azpimarratu dute.
2023/04/06 - 20:26
Nazioarteko Diru Funtsak % 3ko hazkunde ekonomiko globala iragarri du hurrengo bost urteetarako
90eko hamarkadatik aurreikuspenik txarrena da. India eta Txina munduko hazkundearen erdia izango dira; AEBn eta eurogunean, ordea, interes tasa altuek eskarian eragina dute.
2023/04/06 - 20:24
Macronek eta Von der Leyenek Ukrainan bake iraunkorra ezartzen laguntzeko eskatu diote Txinari
Xi Jinping Txinako presidenteak, bestalde, "zentzuzko jarrera" eskatu die bi aldeei, Ukrainako gerrak okerrera egin ez dezan.
2023/04/06 - 18:19
Macronek Txinaren laguntza nahi du “Errusiak zentzuz jokatu” dezan
Xi Jinpingek bere aldetik, alde guztiei eskatu die “zentzuzko jarrera”, Ukrainako gerra okerrera joan ez dadin
2023/03/31 - 22:38
Ukrainako gerraz mintzatu dira Xi Jinping eta Pedro Sanchez Beijingen izan duten bileran
Xik Ukrainan bakea lortzeko planteatu duen proposamena ezagutzera joan da Sanchez. Gerra hotzaren pentsamoldetik ihes egin eta blokeen arteko konfrontazioarekin amaitu beharra dagoela esan dio Xik Sanchezi, baita Errusiaren kontrako zigorrekin bukatu behar dela ere.
2023/03/23 - 15:16
TikToken zuzendari exekutiboak azalpenak emango ditu, estreinakoz, AEBko Kongresuko batzordean
ByteDance enpresak —TikToken sortzailea— erabiltzaileen datuak Txinako Gobernuarekin partekatuko dituen errezeloa dute zenbait herrialdek.
2023/03/21 - 23:52
Putin: "Txinako bake planean jasotako puntu asko konponbiderako oinarri izan daitezke"
Errusiako agintariak ez du zalantzarik izan Txinako egitasmoa eta Pekinen jarrera "konstruktiboa" goraipatzeko. "Baina, oraingoz, ez dugu borondaterik ikusten Mendebaldearen eta Kieven aldetik", gaineratu du.
2023/03/21 - 15:51
Bigarren egunez bildu dira Xi Jinping eta Putin
Bigarren bilera eguna hasi dute Xi Jinpingek eta Putinek orain dela minutu batzuk. Atzokoa ez bezala, bilera formala da gaurkoa. Moskuk prestatutako eszenografia horren erakusgarri.
2023/03/20 - 21:59
Bitartekari irudia eman nahian hasi du Xi presidenak Errusiako bidaia; Mendebaldea sinesgaitz ageri da
Bi herrialdeen arteko harremana kezka-iturri ere bada Mendebaldearentzat, Errusiari ezarritako zigorren ondoren, Txinaren eta Errusiaren arteko merkataritza harremanak estutu egin direlako.
2023/03/20 - 19:17
Putinek Txinako garapen ekonomiko "ikaragarriagatik inbidia" duela onartu du
Xi Jinpingek Moskura egindako bisitan, bilera informal bat izan du Putinekin, eta, bertan, Errusiako presidenteak aitortu du Txinak izan duen garapen teknologikoari esker mundu guztiaren interesa piztu duela.
2023/03/20 - 13:55
Xi Jinping Txinako presidentea Errusiara iritsi da Vladimir Putinekin biltzeko
Xi Jinping Txinako presidentea Errusiara iritsi da Vladimir Putin Errusiako presidenterekin biltzeko, bi herrialdeen arteko aliantza estua indartu nahi duen Estatu bisita batean.
2023/03/15 - 15:50
Txina berriro hasi da bisak ematen atzerritarrei, hiru urteko murrizketen ondoren
Pandemia hasi zenetik Txinak turistentzat mugak itxita izan ditu, baina gaurtik aurrera, berriro, turista bisa eskatzeko aukera zabaldu dute.
2023/03/13 - 17:20
Txinako Biltzarra amaituta, Xik hurrengo bost urteetarako ministro leialenak jarri ditu boterean
Gaur amaitu da Txinako Batzar Nazionalaren biltzarra. Bi asteko iraupena izan duen bilkuran gobernuko kargu nagusiak hautatu eta hurrengo urteetarako helburu nagusiak adostu dituzte. Horietako bat, munduko ohiko hierakiei oreka egingo dien herria eraikitzen jarraitzea da.
2023/03/11 - 21:34
Txinako ekonomia suspertzeko politikak indarrean jarriko ditu Li Qiang lehen ministro berriak
Xi Jinping presidenteak Txinan duen boterea sendotu du, bere konfiantzazko gizona den Li Qiang lehen ministro kargurako aukeratuta. Hirugarren agintaldian izango dituen nazioarteko erronka latzen aurrean, oinarri sendoa nahi du etxean presidenteak.
2023/03/05 - 17:15
Taiwanen anexioa lortzea, Txinako Kongresu Nazionaleko helburu nagusietakoa
Kongresu Nazionala bildu eta hurrengo bost urteotarako erabaki nagusiak aurkeztuko dituzte Txinan. Xi Jinpinek presidente karguari eutsi eta bere boterea irmotuko duela aurreikusten da. Defentsa arduradun berria ere hautatuko dute eta hori oso garrantzitsua izango da mundu osorako.
2023/02/26 - 15:50
‘Influencer’ baten gorpua zatituta aurkitu dute Hong Kongen
Burua eta eskuak falta dira oraindik. Abby Choi modelo txinatarra oso ezaguna zen nazioartean, eta lau lagun atxilotu dituzte oraingoz.