Txina
2022/03/14 - 10:03
Pandemia hasi zenetik izan den koronabirus olaturik larrienari aurre egiten ari da Txina
Txinak azken 24 orduetan 3.100 koronabirus kasu berri baino gehiago baieztatu ditu, hau da, azken bi egunetako zifraren bikoitza. Agintariek Shenzhen hiriko 17 milioi biztanleetatik gehienak konfinatu dituzte.
2022/03/11 - 15:05
Gaur bi urte Munduko Osasun Erakundeak covid-19 gaixotasuna pandemiatzat jo zuen
2020ko martxoaren 11an munduan 118.000 kasu zeuden atzemanda eta 4.291 pertsona hil zituen SARS-COV 2 koronabirusak. Azken datuen arabera, ia 500 milioi lagun kutsatu dira eta sei milioi hil dira gaixotasun honengatik.
2022/03/08 - 17:16
Txinako presidenteak Ukrainako egoera "kezkagarritzat" jo eta elkarrizketaren beharra azpimarratu du
Xinek, bestalde, ziurtatu du Pekin "saminduta" dagoela Europan beste gerra bat piztu delako.
2022/03/07 - 13:32
Aurrerapauso txikiak, Errusiako eta Ukrainako talde negoziatzaileen arteko hirugarren bileran
Biztanleak ebakuatzeko korridore humanitarioen logistika hobetzeko orduan aurrerapauso txikiak eman dituzte hirugarren bileran, Mykhailo Podolyak Ukrainako presidentearen Bulegoko aholkulariak esan duenez. Bilera ateak itxita egin dute, eta hiru ordu baino gehiagoko iraupena izan du.
2022/03/05 - 16:20
Aurrekontu militarra % 7 igoko duela iragarri du Txinak
Txinako Batzar Nazionala bildu da gaur. Herrialdeko aurrekontuak adostu eta lege berriak aurkezteko egiten da batzarra, urtero.
2022/03/02 - 20:26
NBEko Batzar Nagusiak Errusiaren erasoa gaitzetsi du
Nazio Batuen Erakundeko 193 estatu kideetatik 141ek gaitzespena babestu dute. Hala ere, ebazpena ez da loteslea. Aurkako bost boto soilik (Errusia, Bielorrusia, Siria, Ipar Korea eta Eritrea) jaso ditu, eta 35 abstentzio izan dira bozketan.
2022/03/01 - 20:42
Errusiaren eta Ukrainaren artean bitartekaritza egiteko prest agertu da Txina
Gainera, "Ukrainako subiranotasunaren eta lurralde osotasunaren alde Txinaren babes apurtezina", berretsi du Wang Yi Atzerri ministroak.
2022/02/24 - 15:35
Putinen erabakia kondenatu ez, eta Mendebaldeari Gerra Hotzaren mentalitatea ahazteko eskatu dio Txinak
Txina Errusiaren aliatua da eta hilaren hasieran Putin eta Xi Ji Ping elkartu ziren eta halako gertutasun bat erakutsi zuten, batez ere biak daudelako NATOren hedakuntzaren kontra.
2022/02/15 - 13:37
Hong Kongeko ospitaleak gainezka daudenez, dozenaka paziente kalean artatu behar dituzte
Covid-19 kasuek Hong Kongeko osasun-zerbitzua muturreraino eraman dute. Ospitaleek ezin dituzte paziente gehiago hartu, eta, beraz, horietako asko kalean artatzen ari dira.
2022/02/08 - 21:59
Eileen Gu sortzez estatubatuarra da, baina Txinaren izenean lehiatzea erabaki du, eta horrek polemika piztu du
Ama txinatarra du eta aita estatubatuarra, eta amaren omenez egiten omen du. Erabakiak haserrea eragin du Estatu Batuetako sektore kontserbadoreenean. Pertsona polifazetikoa da 18 urteko eskiatzailea.
2022/02/04 - 15:54
Ukrainako krisian jarrera bateratua dutela argi eta garbi erakutsi dute Putinek eta Xi Jinpingek
Bereziki joan nahi izan du Vladimir Putinek Beijingnera, Txinako presidentea baitu une honetan mundu mailan duen aliatu nagusia.
2022/02/04 - 15:51
Hasi dira Beijingo neguko joko olinpikoak, covidak eta mendebaldeko blokeo diplomatikoak baldintzatuta
Txinan Giza eskubideak urratzen direla salatzeko, Estatu Batuek eta Britainia Handiak, mendebaldeko beste herri batzuekin batera, boikot diplomatikoa abiatu dute eta ez dute ordezkari politikorik bidali Beijinera.
2022/02/04 - 15:06
NATO Europa ekialdean zabaltzearen aurka agertu dira Errusia eta Txina
Errusiak proposamen idatziak aurkeztu ditu NATOri Europan egonkortasuna bermatzeko duen zeregina egiaztatzeko eskatuz, gatazkak sortzen dituen indar gisa jardun beharrean.
2022/02/01 - 10:12
Txinak Tigrearen Urtearen etorrera ospatu du
Begi bat ostiralean hasiko diren Olinpiar Jokoetan jarrita ospatu dute txinarrek Tigrearen Urtearen etorrera. Horretaz gain, ospakizunak mugatuta egon dira hiri handietan pandemiagatik.
2022/01/31 - 21:45
Idiaren urtea atzean utzi eta Tigrearen urteari eman diote ongietorria Txinan
Euskal Herrian bizi diren txinatarrek ere ospatu dute urte berria. Idiaren urteari agur esan eta Tigrearen urteari emango diote ongi etorria. Haiekin egon gara.
2022/01/28 - 01:33
Ukraina babestuko duela berretsita, Errusiaren aurrean bitartekari izateko eskatu diote Estatu Batuek Txinari
Joe Biden AEBko presidenteak eta Volodomir Zelenski Ukrainako presidenteak telefonoz hitz egin dute gatazka diplomatikoa aztertzeko.
2022/01/18 - 15:52
50 pertsona atxilotu dituzte Bilbon, emakumeen sexu esplotazioan aritzen zen sare batekin lotuta
Sare horrek bi adar zituen: Bilbokoa txinatarrak erregularizatzeaz arduratzen zen, lan kontratuen bidez edota errolda faltsuak erabilita; Zaragozakoak, berriz, emakume txinatarren sexu esplotazioa zuen oinarri.
2021/12/16 - 14:44
2021ean inoizko berriemaile gehien daude atxilo hartuta munduan
2021ean, gainera, 46 kazetari hil dituzte, nahita, kasurik gehienetan. Azken hogei urtetako kopururik baxuena bada ere, esan nahi du astero-astero kazetari bat hiltzen dutela munduan. Mugarik Gabeko Erreportariak (RSF) erakundeak urteko txostenean jasotako datuak dira.
2021/12/15 - 10:39
Ereduak
Gaur egun, berriro, mundua bitan zatitzeko arriskupean gara, baina oraingo honetan borrokak ezberdina dirudi. Ekonomian ez dago zalantzarik Txina parez pareko lehian sar litekela AEBkin, baina ikusmin gehiago sortu du ideologikoa deitu dakiokeen norgehiagokak.
2021/11/30 - 10:20
Txinak covid-19aren aurkako 600 milioi txerto emango dizkio dohaintzan Afrikari
Gainera, beste 400 milioi dosi Afrikako eta Txinako enpresek lankidetzan ekoiztea eskaini du Pekinek. Antonio Guterres Nazio Batuen Erakundeko idazkari nagusiak ontzat eman du Txinaren pausoa, eta munduko herrialdeei eskatu die "babes handiagoa" eman diezaiotela Afrikari eta txerto gehiago bidali.