50 pertsona atxilotu dituzte Bilbon, emakumeen sexu esplotazioan aritzen zen sare batekin lotuta
Herritar txinatarren legez kontrako erregularizazioan eta emakumeen sexu esplotazioan aritzen zen sare bat desegin du Polizia Nazionalak Bilbon eta Zaragozan. Txinatar batek harrotu du kasua. Txinatarra da baita taldea zuzentzen zuen emakumea, Estatu espainiarrean 14 urte zeramatzan arren.
Guztira, 63 atxiloketa egin ditu Poliziak Goliat-Boga operazioaren baitan. Bi fasetan egin dituzte atxiloketak; Bilbon horietako batzuk eta Zaragozan besteak.
Carlos Rio-Miranda Iglesias poliziaburuak azaldu du kontu ezberdinetan aritzen zirela sare horretako bi adarrak, nahiz eta elkarren artean koordinatuta egon. Hain zuzen ere, Bilbokoa -50 atxiloketa- txinatarrak erregularizatzeaz arduratzen zen, lan kontratuen bidez edota errolda faltsuak erabilita.
Bezero bakoitzak 8.000 eta 10.000 euro artean ordaintzen zituen. Horrekin, gutxi gorabehera bost milioi euroko irabazia lortu du sare horrek martxan denetik.
Lekuko txinatar baten testigantza
Zaragozan du jatorria ikerketa honen abiapuntuak. Han 12 pertsona atxilotu eta sexu esplotazioa jasan duten bost emakume askatu dituzte.
Biktimak Txinatik aterarazten zituzten, Europan bizimodu hobea izango zutela aginduz. Bidaia, bisa eta ostatua ordaintzen zizkieten, baina behin Estatu espainiarrera iritsita, 30.000 euroko zorra zutela jakinarazten zieten.
Zure interesekoa izan daiteke
Iñaki Angulo youtuberraren aurkako ikerketa hasi du Fiskaltzak, Hector Bellerin futbolariari irain homofoboak egiteagatik
Hoteletako erreserbekin lotutako iruzur kasuen gorakada atzeman du Ertzaintzak
Ginekologiako eta bularreko minbiziari eskainitako EITB Maratoiak ikerketa jarriko du erdigunean eta Zea Mays taldearen "Elektrizitatea" abestia izango du soinu-banda