Txina
2022/06/29 - 21:42
NATOren Estrategia Kontzeptu berriaren gako nagusiak
NATOk bere ibilbide-orri berrian dio Errusiak Aliantza Atlantiarreko herrialdeen segurtasuna, bakea eta egonkortasuna arriskuan jar ditzakeela.
2022/06/22 - 12:53
Ezina
Nazio Batuen sorrerak erakutsi zigun indartsuenek eta irabazleek idazten dutela historia, beraiek ezartzen dituztela joko arauak, eta ez dituztela beste guztientzat onartutakoa bete nahi.
2022/06/12 - 18:30
Txina sutan, jipoi matxista batengatik
Txina iparraldeko jatetxe batean bederatzi gizonek neska gazte batzuei jipoia eman zieten, haietako batek gizonetako bat errefusatu eta gero. Irudiak gogorrak dira.
2022/06/08 - 22:13
Covid-neurriak leuntzen hasi dira Beijingen, eta jatetxe, gimnasio eta eskolak irekitzen hasi dira
Txinan omicron aldaerak ekarri dituen neurri zorrotzak leuntzen hasi dira. Shanghai joan den astean atera zen konfinamendutik eta gaur Beijingen ere jatetxe, gimnasio eta eskolak irekitzen hasi dira. Hala ere, hainbat neurri oraindik mantendu egiten dira.
2022/06/02 - 11:01
6,1 graduko lurrikara batek gutxienez lau hildako eragin ditu Txinako hego-mendebaldean
Baoxing konderriko estadioa aterpe gisa prestatu dute etxebizitzen eta beste eraikin batzuen egiturek jasandako kaltaeak ebaluatzen dituzten bitartean. 300 pertsona inguru daude aterpe horretan.
2022/06/01 - 16:35
Shanghai bi hilabete iraun duen konfinamendutik atera da
Shanghai hiriko biztanleak kalera atera dira lehendabiziko aldiz bi hilabetetan. Amaitutzat eman dute Covid konfinamendu zorrotza, eta berriro ere, kalea zapaltzeko aukera izan dute.
2022/06/01 - 10:35
Shanghain amaitu da bi hilabeteko konfinamendua
Covid-19 kasurik erregistratu ez diren eremuetan bizi diren herritarrak normaltasunez atera ahal izango dira etxetik. Negozioak eta garraio publikoa ere martxan daude.
2022/05/31 - 16:30
Erdieroaleen falta tarteko, baliteke Nafarroako Volkswagen datorren astean ixtea
Ostegunean iragarriko dute behin betiko erabakia. Zuzendaritzak enpresa batzordeari azaldu dionez, direkzio zutabe gabe daude lantegian, Txinatik datozen erdieroaleen faltaren ondorioz.
2022/05/29 - 16:46
Arropa-denda txinatarrak, gero eta ohikoagoak gure kaleetan
Autonomia edota Areilza Doktorea kaleak dira jabe txinatarren esku dauden arropa denden gune nagusiak Bilbon, eta, bertan saltzen dituzten produktuen prezio baxuek erakargarri bihurtu dituzte denda horiek herritar askorentzat.
2022/05/29 - 16:38
Arropa txinatarra erosteko online aplikazioak, gora
Euskal Herriko kale askotan topa daitezke arropa txinatarra erosteko dendak, baita online ere. Shein enpresaren kasuan, aurrea hartu dio mundu mailan, gainera, Inditex berari ere, moda azkarraren sektorean iraultza sortuz. Arropa merkea erosteko aplikaziorik deskargatuena da munduko 50 herrialdetan.
2022/05/26 - 23:42
Rafael Domenech (BBVA): "Ekonomia espero baino hobeto eusten ari zaio Ukrainako inbasioari"
Hala ere, BBVA Researcheko ekonomia azterketa arduradunak datorren neguan ikusten du arriskua; izan ere, "Errusiako gasaren balizko blokeo batek industriaren zati garrantzitsu bat geldituko luke herrialde askotan".
2022/05/24 - 23:44
Xinjiangen uigurren atxiloketa arbitrarioei buruzko dokumentu sekretuak argitaratu dira
Txinako Xinjianen uigurrek, gutxiengo musulmanak jasaten dituen errepresioa eta jazarpena baieztatzen dute milaka dokumentuk. Talde batek Txinako poliziari hackeatu dizkio. Dokumentuok publiko egin dira.
2022/05/12 - 11:51
113 bidaiari zeramatzan hegazkin batek su hartu du Txinako aireportu batean
113 bidaiari eta tripulazioko bederatzi kide zeramatzan hegazkin bat pistatik atera da aireratzean, su hartu du eta 40 pertsona baino gehiago arin zauritu dira, Chongqingeko aireportuan, Tibeten.
2022/05/11 - 16:00
Eraginkortasuna
Helburuak eta bitartekoen arteko eztabaida gizakia bezain zaharra da, baina demokrazian helmuga bidea bezain garrantzitsua da, ezin baitira muga batzuk urratu.
2022/05/09 - 13:17
Istiluak Shanghain, agintariek ezarritako berrogeialdiaren aurka
Txinak "zero covid" politikarekin jarraitzen du, eta birusaren hedapena geldiarazten saiatzeko neurri zorrotzekin. Herritarren ezinegona gero eta nabarmenagoa da. Shanghain, auzokide talde batek neurriak betetzen direla zaintzen duten funtzionarioen aurka egin du.
2022/05/08 - 16:39
Beijingen 20 milioi biztanlek egin dute testa, eta kutsatuak 400 inguru dira, oraingoz
Koronabirusaren aurkako neurriak gero eta zorrotzagoak dira Txinan; agintarien helburua 0 koronabirus kasu egotea da. Shangain, itxialdian jarraitzen dute duela hilabete baino lehenagotik. Beijingen, berriz, antzekorik ez gertatzeko, astean 3 test egitera behartu dituzte biztanleak.
2022/05/06 - 11:47
Gutxienez 53 hildako eta hamar erreskatatu, Txinan zortzi solairuko eraikin bat behera etorri ostean
Duela hamar urte altxa zuten eraikina eta bizilagunek hainbat eraberritze egin dituzte barruan, agintarien beharrezko baimenik gabe. Poliziak eraikinaren jabea atxilotu du.
2022/05/05 - 18:44
Txinatik datozen osagaien faltak eragina du euskal enpresetan
Euskadik autogintzarako osagaiak erosten ditu Txinan. Azkoitiko Ibarmia lantegia 6 makina egiten ari da Txinarako. Kezkatuta daude Shanghaiko blokeoagatik.
2022/05/04 - 14:42
Beijingen dozenaka metro geltoki itxi dituzte eta autobus zerbitzua eten dute pandemiagatik
Azken egunean 51 kasu berri baieztatu badira ere (kopuru nahiko txikia, 20 milioi test inguru egin direla kontuan hartuta), garraio-ibilbide asko itxita daude, joan-etorriak mugatzeko eta kutsatze handiagoak saihesteko ahaleginean.
2022/04/29 - 23:05
Txinak estazio meteorologiko bat jarriko du Everest gailurrean
8.000 metroko altitudearekin, munduko estazio meteorologiko automatiko altuena izango da.