Zetaren Bide Berria geratuta, pandemiaren ondorioz
NATOko azken goi bilerak nazioarte mailako harremanak azpikoz gora jartzen ahalegintzea leporatu dio Txinari. Egun gutxi lehenago G7ko goi bilerak Bavarian Txinaren eraginari aurre egiteko mundu mailan inbertsio plan erraldoiak bultzatzea erabaki zuen. Guztira 600.000 miloi dolar datozen bost urteetan, kapital publiko eta pribatuek osatuta. Horietatik 190.000 miloi, AEBk jarriko dituzte, gainerakoak europarrek eta Japoniak.
Xi Jinping Txinako presidenteak 2013an martxan jarri zuen Zetaren Bide Berrirako estrategia geratuta dago, hainbat begiraleren ustez. Gainera, ez dirudi uste bezain indartsua denik. Garapen-bidean dauden herrialdeei Txinak ematen dizkien kredituak azkar murriztu dira 2016az geroztik. Murrizketa hori neurtzen duten kalkulu ezberdinak daude, emandako maileguei buruz, Txinak ez dituelako datu fidagarririk kaleratzen, ez eta izenpetutako kontratuei buruz ere. Bostongo Unibertsitateko ikerketa batek dioenez, garapenerako bi banku txinatar nagusienek beren maileguak % 94 murriztu zituzten 2019an 2016koekin konparatuz. John Hopkins unibertsitateak egindako ikerketaren arabera, epe berean, Txinako bankuek Afrikako herrialdeei kredituak %75 murriztu zizkien.
Hasieran arrazoi politikoa handiagoa ekonomikoa baino
Idea martxan jarri ondoren, banku eta enpresa txinatarrak presiopean izan ziren proiektuen arriskuak eta fidagarritasuna kontutan izan gabe Hirugarren Munduko proiektu asko eta handiak finantziatzeko. Arrazoi ekonomikoek ez zuten pisurik izan erabaki horietan. Horrek Txinaren ekimenari "zorraren tranpa" izatearen ospea eman zion, eta Txinak bertan behera utzi edo berriro programatu behar izan zituen mailegu asko. Garapenerako banku askok zeukaten arrisku-gosea murriztu behar izan zuten, Pekingo agintariek arriskuak hobeto kudeatu behar zituztela ohartarazi ostean.
Pandemiak azkartu egin du inbertsioak murrizteko joera
Pandemia aurretik Zetaren Bide Berriak zeuzkan proiektu asko bertan behera geratu dira, Natixis Frantziako inbertsio bankuaren arabera. Negoziaketak eta proiektu berrien plangintzak geratuta daude azken bi urteetan Txinak bere mugak itxi dituelako. Ez erabakiek hartzen dituztenek, ez ingeniariek, ez eta langileek ere, ezin izan dute herrialde horietara bidaiatu. Pandemia eta gerren ondorioz, zorraren krisiak areagotu egin dira Pakistanen, Sri Lankan eta Zambian, besteak beste. Zero-Covid estrategia txinatarrak oraindik gehiago geldiarazi du ekonomia, eta bankuak presiopean daude kredituak Txinan bertan emateko, atzerrian eman ordez.
Orain segurtasun helburuak aldarrikatzen dira
Txinaren ildo berria iaz ezarri zen Txina-Afrika goi bileran. Aurrekoan, 2018an, Xi Jinping presidenteak "azpiegiturei eta 20.000 miloi dolarretako inbertsioei buruz hitz egin zuen. Ostera 2021an "ekonomia eta merkataritza beharrei" zuzendutako diru kopuru hori erdira jaitsi zuen. Txinak ez zituen jadanik azpiegituretan kokatzen inbertsioak, AEBko Brookings institutuak azaltzen zuenez.
Horrek ez du esan nahi Zetaren Bide Berria amaitu denik, ekimen hori Txinako Konstituzioan errotu baita, eta Txinak 146 herrialderekin asmoen agiria sinatu duelako. Zetaren Bide Berria antolakuntzarako egitura bihurtu da, horren bidez, Txinak nazioarte mailan dituen harremanak arautzen ditu eta behar berriei erantzuteko balio dio. Covid-aren aurkako txertaketaren diplomaziari Osasunaren Zetaren Bidea deitzen zaio. Era berean G4aren gisako komunikabideetarako azpiegituren esportazioari Zetaren Bide digitala deitu zaio.
Iraganean Txinak ukatu egiten zuen Zetaren Bidea ekimen geoestrategikoa zenik, orain ostera, segurtasun politikaren helburuekin argi lotzen du. Horrela Txinak Salomon uharteekin segurtasun hitzarmena negoziatu du soldaduak eta gerraontziak bidaltzeko, eta bere portuak erabiltzeko.
Zure interesekoa izan daiteke
Israelek 2023an hil zituen 50 pertsonen gorpuzkiak lurperatu dituzte Gazan
Gazako hiru familitako kideak dira denak, tartean 19 adin txikiko. Defentsa Zibileko erreskatatzaileek orain lortu dute haien gorpuzkiak 2023an bonbardatu zituzten eraikinaren hondakinen azpititik ateratzea. Gazatarren Osasun Ministerioak egindako kalkuluen arabera, 73.400 pertsona baino gehiago hil dira Gazan Israelen erasoaldia hasi zenetik eta 7.500 gorpuk hondakinen azpian jarraitzen dute.
Sussexeko dukeak, Harry eta Meghan, Erresuma Batura itzuliko dira, baina Errege Etxetik kanpo jarraituko dute
Sussexeko dukeek, Harryk eta Meghanek, Erresuma Batura itzultzea erabaki dute, eta han matrikulatu dituzte bi seme-alabak, Archie eta Lilibet, oraindik identifikatu gabeko ikastetxe batean. Bikoteak Errege Etxetik urrun jarraituko du eta Londrestik kanpo biziko da, hedabide britainiarren arabera.
Gutxienez 15 pertsona hil dira Errusiak Kieven aurka egindako erasoan
Ukrainako presidenteak salatu duenez, erasoan etxebizitza eraikinak, haurrentzako ospitale bat eta eskola bat kaltetu dira, eta Odesa eskualdean mugako postu bati eta gas azpiegitura bati eraso egin diete errusiarrek.
Gutxienez 107 pertsona hil dira urre-meategi bat hondoratuta Afrika Erdiko Errepublikan
Ustiategi irregularra Kamerungo mugatik gertu dago. Tokiko agintariek ohartarazi dute biktima kopuruak gora egingo duela erreskate-lanetarako baliabide urriak direla eta.
Eutanasia eta heriotza lagundua ahalbidetuko dituen legea promulgatu du Macronek
Legea Frantziako Aldizkari Ofizialean argitaratu da, legea indarrean sartu aurretik eman beharreko ezinbesteko pausoa.
Haurrak Facebook eta Instagramera katigatu nahi izana ukatu du Metak epaiketa federalaren hasieran
29 estatu estatubatuarrek Facebook eta Instagram nahita manipulatu izana eta Interneten Haurren Pribatutasuna Babesteko Legea (COPPA) urratu izana leporatzen diote Metari.
AEBko bandera, kolono israeldarren aurrean babesteko erreminta
Loui Ridik Ohio utzi eta Zisjordaniara itzultzea erabaki du bere etxea eta familia kolono israeldarrengandik defendatu ahal izateko.
Bruselak Ceutan dauden migratzaile adingabeak Marokora itzultzearen alde egin du
Europako Batzordeko bozeramaile Markus Lammertek berretsi du hiri autonomoan legez kanpo dauden migratzaile guztiak itzuli behar direla, eta espero duela Espainiako eta Marokoko agintariek hori bermatzeko lan egingo dutela.
Baso-suteek ez dute tregoarik ematen Europan
Dozenaka sutek kontinente osoa kiskali dute uda honetan. Baso Suteei buruzko Europako Informazio Sistemaren (EFFIS) datuen arabera, abuztuaren 12ra arte 576.027 hektarea erre ziren lurraldean. Hauek dira sugarren suntsipena erakusten duten satelite-irudi batzuk.
AEB eta Iran bake-elkarrizketa "estraofizialak" egiten ari dira, Trumpen arabera
Bake Memorandumean ezarritako 60 eguneko epea amaitzen den egunean, AEBko presidenteak berretsi du Iranek amore eman beharko lukeela. Horrez gainera, Oman bonbardatzearekin ere mehatxu egin du, honek Ormuzeko itsasartearen kudeaketan esku hartuko balu.