Txorierriko igarobidea
2022/10/26 - 10:29
Auto ilara luzeak sortu dira Arrontegin Erletxetara bidean izandako bi istripurengatik
Ibilgailuak erretiratu badituzte ere, trafiko dentsitatea tarteko, auto ilarak mantentzen dira.
2022/06/17 - 18:35
Amaitu dira Arrontegin (N-637) hiru autok talka egin ostean sortutako auto-ilarak
Pilaketak Txorierriko igarobideari ere eragin dio. Hain justu, beste errepide horretan ere istripua izan da, Sondika parean eta Galdakaoko noranzkoan, baina bigarren horrek ez du arazorik sortu.
2022/05/10 - 13:33
Sei ibilgailuren arteko istripu batek auto-ilarak eragin ditu Txorierrin
Talkan pertsona bat arin zauritu da N-637 errepidean, Sondikan. Goiz korapilatsuaren ondotik, 10:30erako, zirkulazioak normaltasuna berreskuratu du.
2022/05/10 - 13:14
Goiz korapilatsua Txorierriko korridorean, sei ibilgailuren arteko istripu baten ondorioz
Txorierriko korridorean, Sondika parean, hainbat ibilgailuk istripua izan dute, eta auto-ilara luzeak sortu dira goizean zehar.
2022/04/15 - 12:11
Ibilgailu astunek errepideak erabiltzeagatik ordaintzeko aurreproiektua onetsi du Bizkaiko Aldundiak
"Free flow" arkuak jarriko dituzte 3,5 tona baino gehiago pisatzen duten kamioientzat N-240, BI-625, N-636, A-8 eta Txorierriko errepideetan.
2022/04/08 - 16:57
Panel batzuen erorketak auto-ilara luzeak sortu ditu lau orduz Arrontegin, Artatzan eta Txorierrin
Hiru ibilgailu kaltetu dira eta bidaiariak arin zauritu dira. Arrontegitik Kantabriarako bidea itxita egon da, baina auto-ilara luzeak sortu dira Arrontegi zubian ez ezik, baita Artatzan eta Txorierrin ere.
2022/03/22 - 10:11
Sutea Zamudioko zuhaizti batean, Txorierriko igarobidearen ondoan
Garrak 07:30 aldera piztu dira, Torrelarragoiti industrialdetik gertu. Inor ez da zauritu eta suhiltzaileak lanean ari dira (irudiak: @SocialDrive_es).
2022/03/22 - 09:20
Sutea piztu da Zamudion, Txorierriko igarobidearen alboan
Zuhaizti batean piztu da sua, Torrelarragoiti industrialdetik gertu. Inor ez da zauritu eta suhiltzaileak lanean ari dira.
2022/03/08 - 10:52
Bi pertsona zauritu dira A-8an eta Txorierriko igarobidean izandako bi istriputan
Bi bideak kolapsatuta egon dira lehen orduetan, eta zazpi kilometroko ilarak sortu dira Galdakaoko noranzkoan.
2022/02/18 - 18:58
Artxandako tunelen ordainlekuan kontakturik gabe ordaindu ahalko da
Obrak 3,6 milioi euroko aurrekontua eta 11 hilabeteko iraupena izango du. Bizkaiko Foru Aldundiak tunelen ordainlekua birmoldatuko du, kontakturik gabeko ordainketa ahalbidetzeko.
2022/02/11 - 16:26
Hainbat ibilgailuren arteko bi istripuk ilara luzeak sortu dituzte Txorierrin
Bi ezbeharrak N-637 errepidean gertatu dira, Erandion. Bi ezbeharrak puntako orduan gertatu dira, behargin asko etxera bueltan edo lantokira bidean doazenean.
2022/01/17 - 12:12
Bost pertsona zauritu dira Txorrierriko igarobidean izandako istripu batean
Bederatzi ibilgailuk talka egin dute Sondika parean, eta ilara luzeak sortu dira. 10:15ean etorri da lehenera trafikoa.
2021/12/17 - 15:58
Kukularrako adar berrien obrak bukatu dituzte
Bizkaiko Foru Aldundiaren arabera, hemendik aurrera arindu egingo da zonalde honetan sortzen zen zirkulazioa handia. 2019ko urrian ekin zieten obrei eta 11 milioi euro inbertitu dira.
2021/12/17 - 12:27
Kukularrako lotuneko adar berriak martxan dira
Lotuneko obrek bi urte iraun dute eta inbertsioa 11 milioi eurokoa izan da. Kukularrakoa Bizkaian ibilgailu gehien igarotzen diren lotunea da.
2021/10/21 - 11:07
Ilarak sortu dira Txorierriko igarobidean autobus bat matxuratu dela eta
09:00etarako ohikoa zen zirkulazioa. Bi errei itxi behar dituzte Erandio parean eta Barakaldoko noranzkoan.
2021/08/19 - 20:56
Auto-ilara luzeak izan dira N-637 errepidean, Erandion, zirkulazio-istripu baten ondorioz
Bi pertsona zauritu dira auto baten eta kamioi baten arteko talkan, eta Gurutzetako Ospitalera eraman dituzte. Auto-ilarak ia 16:00etan amaitu dira, eta areagotu egin dira istripuaren ondorioz hiru ibilgailuk talka egin ostean.
2021/04/13 - 15:19
Pertsona bat hil da Sondikan, moto istripu batean
Ezbeharra Txorierriko igarobidean gertatu da, Erletxera bidean. Gainera, motoan zihoan bigarren pertsona bat zauritu egin da.
2021/03/09 - 12:16
Pertsona bat larri zauritu da bi ibilgailuren arteko talkan, Txorierriko igarobidean
Auto-ilara luzeak sortu dira, baina 09: 15erako zirkulazioa berrezarri dute, EITB Mediak jakin ahal izan duenez.
2021/03/09 - 10:56
Pertsona bat larri zauritu da Lezaman, zisterna-kamioi baten aurka talka eginda
Ezbeharra 07:05ean gertatu da, N-637 errepidean, Txorierriko korridorean, Lezama parean. Istripua zisterna-kamioi baten eta auto baten artean izan da.
2021/03/07 - 12:47
Kukularrako lotunean azpiko pasabidea induskatzeari ekin diote
Bizkaiko errepide-lotune nagusian beste maila bat egingo dute. Adar horretatik egunero batez beste 23.424 ibilgailu igarotzen dira.