Amaitu dira Arrontegin (N-637) hiru autok talka egin ostean sortutako auto-ilarak
Hiru autok talka egin dute N-637 errepidean, Barakaldo parean (Arrontegi auzoa) ostiral arratsalde honetan, eta, istripuaren ondorioz, ilarak sortu dira. 15:25ean Eusko Jaurlaritzako Trafiko zerbitzuak jakinarazi duenez, amaitu dira jada auto-ilarak.
Pilaketak Txorierriko igarobideari ere eragin dio, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak eitb.eus-i jakinarazi dioenez. Zorionez, ez da inor zauritu.
Inguru horretako zirkulazioa nahasia zen dagoeneko. Izan ere, A-8an, Bilbo parean eta Irungo noranzkoan, beste istripu bat izan da ordubete lehenago eta pilaketa luzeak sortu dira, zazpi kilometrokoak. Dena dela, 15:00etarako ibilgailuak bide bazterrean zeuden eta ilarak gutxitzen ari ziren.
Azkenik, Txorierriko igarobidean, beste ezbehar bat izan da Sondikan eta Galdakaoko noranzkoan. Kasu honetan, ordea, ez da aparteko eragozpenik sortu.
Zure interesekoa izan daiteke
Iñaki Angulo youtuberraren aurkako ikerketa hasi du Fiskaltzak, Hector Bellerin futbolariari irain homofoboak egiteagatik
Hoteletako erreserbekin lotutako iruzur kasuen gorakada atzeman du Ertzaintzak
Ginekologiako eta bularreko minbiziari eskainitako EITB Maratoiak ikerketa jarriko du erdigunean eta Zea Mays taldearen "Elektrizitatea" abestia izango du soinu-banda