Udaberria
                                
                                
                                
                                
                                
                            
                            2015/03/23 - 14:57
                        
                        Udaberri zuria Gasteizen
                                Konturatu orduko, hiria zuri topatu dute gasteiztarrek. Goiz erdirako, elurra kentzeko hamaika makina lanean zituen Udalak. Baina ezusteko ekaitzak ez du eguneroko martxa galarazi Gasteizen.
                            
                            
                        
                            2015/03/21 - 17:25
                        
                        Euripean heldu da udaberria
                                23:45ean heldu da udaberria. 92 egun eta 18 ordu izango du, eta ekainaren 21ean amaituko da. Eguzkia eta tenperatura epelak dira urtaro horretako ezaugarriak, baina euripean iritsi da.
                            
                            
                        
                            2014/05/11 - 16:41
                        
                        Berde kolore argiko udaberriko hosto berriek euskal pagadia hartu dute
                                Hosto berria sortzen denean fenomeno bitxia ematen da gure basoetan: egun gutxira, pagadiaren hostoei kolore argi hori ilundu egiten zaielako. Une ezin hobea da Euskal Herriko pagadiez gozatzeko.
                            
                            
                        
                            2014/03/26 - 08:46
                        
                        Elurra eta euria iritsi dira, udaberriarekin batera
                                Udaberriarekin batera negua itzuli dela dirudi; izan ere, tenperaturaren jaitsierak eta prezipitazioek elurte handiak eragin dituzte 600 metroko altueratik gora.
                            
                            
                        
                            2014/03/20 - 15:20
                        
                        Euskadin udaberrian elurra 600 metrora espero da
                                Ostiralerako bi abisu hori daude: bata elurraren eraginez eta bestea olatuak direla eta. Igandera arte, euri-zaparradak izango dira.
                            
                            
                        
                            2013/06/16 - 19:46
                        
                        Beroa izan da protagonista udaberriko azken asteburuan
                                Bero sapa udaberriko azken igandean. 30 graduko maximoa markatu dute termometroek, eta hondartzak lepo dira. Datozen egunetan giro ezegonkorrean murgilduko da Euskal Herria berriro.
                            
                            
                        
                            2013/05/21 - 11:06
                        
                        Euskadin ohikoagoa da alergia polenari baino hautsaren akaroei izatea
                                Hezetasunak eta tenperatura epelak hautsaren akaroak ugaltzea areagotzen dute, eta, ondorioz, pertsona alergikoek arazo gehiago izaten dituzte.
                            
                            
                        
                            2013/05/05 - 09:12
                        
                        Urdingune zabalak eta udaberriko giroa, hizpide
                                Igande honetan termometroak goranzko joera hartuko du, eta tenperatura altuenak 19-22 gradukoak izango dira.
                            
                            
                        
                            2013/04/26 - 13:14
                        
                        Negu giroko asteburua, udaberri betean
                                Udaberri giroa nagusitu den egun hauen ondoren, tenperaturek nabarmen egingo dute behera, eta maximoak 10 ºC-ren bueltan geldituko dira. Gainera, euria egingo du nonahi.
                            
                            
                        
                            2013/04/22 - 19:07
                        
                        Aurten, udaberriko eta udako loreak sasoi bertsuan hasi dira loratzen
                                Aurtengo udaberria atzeratu egin denez, aurreneko loreak ez dira loratu, eta, eguraldi ederra dela eta, denak batera loratu dira.
                            
                            
                        
                            2013/04/18 - 11:16
                        
                        Udaberriko generoa atzeratuta dabilela diote baserritarrek
                                Ordiziako azokan generoa saltzen egoten diren baserritarrek esan dutenez, neguko azken egunetako euriek baratzeko lana atzeratu dute ,eta udaberriko generoa atzeratuta dabil.
                            
                            
                        
                            2013/04/09 - 14:44
                        
                        Hitza Jolas apirilak 7: Xanti Zabala ''Lexo'' Udaberriz liburua
                                Xanti Zabala "Lexo" bertsolariaren bertso sortak jasotzen dituen "Udaberriz" liburua idatzi du Nikolas Aldaik. Lezoko udaletxeko pleno aretoan aurkeztu zen liburua eta bertako berri eta Lexoren bertsoak Hitza Jolas saioan. Ainhoa Ansaren bederatzikoa eta Soto eta Urdangarian Zarautzen harri-jasotzen.
                            
                            
                        
                            2013/04/05 - 18:32
                        
                        Udaberriak elurra ekarri du EAEra eta Nafarroara
                                Atzotik neguko plana aktibatuta dago, baina momentura arte, errepideak kontrolatzeko gunean giro lasaia dago. Elurra ez da maila baxuetara iritsi, baina beherantz egiten jarraituko du.
                            
                            
                        
                            2013/03/21 - 13:01
                        
                        Euskaraz, hiru urtaroren izenak udari lotuta daude
                                Uda hain sarri agertzea urtaroen ikuspuntu positiboa zegoen seinale da. Euskaraz, hainbat hitz daude udaberriari izena emateko: primadera mailegua erabiltzen da oraindik Iparraldean.
                            
                            
                        
                            2013/03/20 - 22:15
                        
                        Heldu da udaberria!
                                Hamabiak eta bi minutuan sartu gara udaberrian. Sasoiari dagokion eguraldiarekin sartu gara gainera. Aurten 93 egun izango ditu, ekainaren 21era arte iraungo du.
                            
                            
                        
                            2013/03/14 - 18:47
                        
                        Hotz eta elur denboralea azken astinduak ematen ari da
                                Gaur zortzi hasiko da udaberria, eta neguak azken agurra egin nahi du. Euskadi eta Nafarroa hotzalditik ateratzen hasi dira. Halere, goizean, oraindik, elurra izan da traba.
                            
                            
                        
                            2013/02/28 - 18:53
                        
                        Udaberriko tenporak ohi baino lehenago izan dira
                                Tenporak izan diren egunetan ekialdeko haizea izan dugu eta beraz, udaberria suabe etorriko dela aurreikusten du Pello Zabalak. Aste Santu inguruan beste koska suaberen bat ekarriko du eguraldiak.