Urdingune zabalak eta udaberriko giroa, hizpide
Igandean ere giro eguzkitsua izango dugu, eta apur bat gehiago goxatuko du. Zerua ez da erabat garbi egongo, baina, hala ere, urdinguneak oso zabalak izango dira ia egun osoan. Gainera, aspaldiko partez, udaberri sasoiko tenperatura atseginak izango ditugu, altuenak 19-22 gradura iritsiko baitira, Euskalmet Euskal Meteorologia Agentziak jakinarazi duenez.
Astelehenean tenperaturak gorako bideari eutsiko dio. Barnealdean ia bero eta guzti egingo du, tenperatura 25 ºC-ra iritsiko baita. Kostaldean brisa ibiliko denez, termometroa ez da hainbeste igoko, baina hala ere giro oso atsegina izango da. Zeruan hodei gutxi ikusiko da, nahiz eta egun amaierarako mendebaldetik erdi mailako hodeiak eta goi-hodeiak agertu.
Zure interesekoa izan daiteke
Tenperaturak goranzko bidean Euskal Herrian asteburuari agur esateko
Hondartzarako girorik ez, baina tenperatura atseginak ia aste osoan
Abisu horia bero handiagatik igandean ere