EAEko Udal eta Foru Aurrekontuak
2020/01/21 - 11:59
Idoia Mendiak PSEren, Podemosen eta EH Bilduren Irungo hitzarmena babestu du
Garrantzitsuena gobernagarritasuna eta erakundeek aurrera egitea dela babestu du PSE-EEko idazkari nagusiak.
2019/12/16 - 13:50
Gasteizko aurrekontuak ahalbideratuko ditu Elkarrekin udal taldeak
Koalizio moreak hiru milioiko balioa duten zuzenketak adostu ditu EAJrekin eta PSE-EErekin. Trantsizio ekologikoa, feminismoa edota berdintasun sozialarekin lotutako gaietan lortu dute akordioa.
2019/11/14 - 09:18
Arabako Aldundiak 518 milioi euroko aurrekontua izango du datorren urtean
Arabako Ahaldun Nagusiak eta Ogasun diputatuak aurkeztu dituzte Arabako datorren urterako diru kontuak. 518 milioi pasatxo, iaz baino 31 gehiago.
2019/10/29 - 16:10
Gipuzkoak 915 milioiko aurrekontua izango du 2020an
Markel Olanok esan duenez datorren urteko aurrekontuak sozialak eta inbertsoreak dira. 400 milioi gizarte politiketan inbertituko da eta 22 milioi proiektu estrategikoak aurrera ateratzeko.
2019/10/29 - 15:20
Bizkaiko Aldundiak datorren urteko aurrekontuak onetsi ditu
Bizkaian diru sarrerak ia 8.500 milioikoa izan dira. Derrigorrezko gastuak kenduta, Aldundiak 1.283 milioi izango ditu gastatzeko. Iaz baino 28 milioi gehiago.
2019/10/11 - 16:52
120 milioi euro gehiago bilduko dituzte EAEko Ogasunek 2019an
Eusko Jaurlaritzaren eta aldundien arabera. EAEko ekonomiaren egoera "mesedegarria" da, baina kontuan hartu behar da nazioarteko egoera ekonomikoa eta politikoa "zalantzaz beteta dagoela".
2019/05/25 - 22:36
Euskadin eta Nafarroan 2.300.000 pertsona daude bozkatzera deituta
20:00etan hasiko da zenbaketa. Lehenik, Europarako botoak zenbatuko dituzte, ondoren Udaletarakoak direnak, eta, azkenik, Batzar Nagusietarakoak.
2018/12/27 - 17:25
Bizkaiak 2019rako Aurrekontuak onartu ditu, EAJren eta PSE-EEren babesarekin
Bizkaiko Foru Aldundiak 8.216,7 milioi euroko aurrekontua izango du datorren urterako, aurten baino % 4,9 gehiago (58,6 milioi).
2018/12/11 - 13:45
Arabako Aldundiak Aurrekontuak erretiratu eta akordio puntualak bilatuko ditu
Gutxiengoan dagoen Foru Gobernuak (EAJ eta PSE-EE) iazko Aurrekontuak luzatuko ditu eta negoziazio prozesu bat abiatuko du zenbait gai adosteko.
2018/11/13 - 15:25
Arabak 517 milioi euroko aurrekontua izango du 2019an
Kopuru historikoa da, Aldundiaren esanetan, azken zortzi urteetako handiena izanik, aldi berean zor publikoa murriztuz egingo delako.
2018/11/13 - 14:39
Arabako aurrekontu proiektua % 7,5 hazi da 517 milioi euroraino
Aldundiaren 2019rako aurrekontuei esker, inbertsioak eta gizarte politikak sendotuko dira Araban.
2018/10/30 - 17:47
Bizkaiak 1.253,3 milioi euroko aurrekontua izango du aurten
Ia erdia, 537,8 Gizarte Ekintza Sailak hartuko du. 2019ko aurrekontu proiektuak hurrengo urtean izango den diru bilketa hartzen du aintzat, eta bilketa hori %6 handituko dela aurreikusten dute.
2018/10/11 - 15:26
Foru aldundiek markak hautsiko dituzte aurtengo diru-bilketan
EAEko ogasunek 14.706 milioi euro bilduko dituzte aurten, aurreikusitakoa baino 315,2 milioi (% 2,2) gehiago, Herri-Dirubideen Euskal Kontseiluak jakitera eman duenez.
2018/06/07 - 01:22
PPk aurrekontu akordioa hautsi du Getxon, EAJren 'jarrera mertzenarioagatik'
EAJrengan “konfiantza” galdu dutela adierazi du Raquel Gonzalez Bizkaiko PPren presidenteak. “Ezegonkortasunaren aldeko apustua egin duen alderdi batekin” fidatzen ez direla erantsi du.
2017/12/28 - 13:53
2018rako Bizkaiko aurrekontuak onartu dituzte, EAJ eta PSE-EEren aldeko botoekin
Hasierako proiektuari egindako hamabi zuzenketa dituzte kontuek, 979.000 eurokoak.
2017/12/27 - 18:51
Arabako Aurrekontuak onartu dituzte, EAJ, PSE eta PPren babesarekin
EH Bilduk hiru alderdi horien arteko ituna kritikatu du eta aurrekontu horrekin "Araba galtzaile" aterako dela ohartarazi du.
2017/12/09 - 12:26
EAJk eta PPk elkarri leporatu diote Gasteizko aurrekontuak adostu ez izana
Carmelo Barrioren esanetan, Gorka Urtaranena da errua, 'ez baitu beste buruzagi politiko batzuk duten erreflexurik, eta ez du ardura bere gain hartu. Urtarani nagia ematen dio adostasuna lortzeak’.
2017/10/31 - 15:51
856 milioi 2018an gastatzeko
Hirugarren urtez jarraian Gipuzkoako aurrekontua handitu egingo da. Datorren urtean 856,5 milioi izango ditu, aurreko urtean baino %2,2 gehiago. Ia erdia zerbitzu sozialetara zuzenduko da.
2017/10/27 - 18:46
1.200 milioi euroko aurrekontua onartu du Bizkaiko Foru Aldundiak
%2,4ko igoera izango du foru sailetara bideratutako diruak. Gobernuko bi alderdiek, EAkJ eta PSEk, gehiengo nahikoa dute Batzar Nagusietan aurrekontuak bozkatzeko.
2017/02/03 - 09:43
Gasteizko aurrekontuei bidea emango die EH Bilduk
Ordubete baino gehiago bilduta egin ostean, EH Bilduk erabaki du 'beste aukera bat, bigarrena' ematea Urtarani.