Ugao
2025/08/24 - 13:48
Gizon bat atxilotu dute Ugaon beste bat labanaz sastatzeagatik
33 urteko atxilotuari giza hilketa saiakera leporatu diote.
2024/08/25 - 13:39
Ugaoko EAJko zinegotzi baten aurkako irainak eta erasoak ikertzen ari da Ertzaintza
Emakume bat ustezko erasotzaile gisa ikertzen ari da, zinegotzia eta horren senide bat iraintzeagatik eta mehatxatzeagatik eta horren etxebizitzaren kontra objektuak jaurtitzeagatik.
2024/07/16 - 21:54
Emakume bati arma zuriz egindako erasoa gaitzesteko elkarretaratzea egin dute Ugaon
Ugaoko herritarrek elkarretaratzea egin dute herriko plazan, igandean diskoteka baten inguruan izandako erasoa salatzeko. Erasotzailea, aurrekariak dituen 35 urteko portugaletetarra, Basauriko espetxean sartu zuten atzo, hilketa saiakera egotzita.
2024/07/16 - 10:56
Elkarretaratzea egingo dute gaur Ugaon emakume bati arma zuriz egindako erasoa salatzeko
Udalerriko mugimendu feministak deituta eta Udalaren babesarekin egingo dute bilkura, 19:30ean Herriaren Enparantzan. Ustezko erasotzailea espetxera bidali zuten atzo, giza hilketa saiakera egotzita.
2024/07/16 - 09:58
Albiste izango dira: Pradalesen bilera sorta, elkarretaratzea Ugaon eta EITB Maratoiari saria
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/07/15 - 19:06
Epaileak espetxera bidali du Ugaon emakume bati arma zuriz eraso egin dion gizona
Udalak erasoa errefusatu du eta elkarretaratzea deitu du astearte honetarako, 19:00etan, udaletxearen aurrean.
2024/07/15 - 16:02
Gizon bat atxilotu dute Ugaon emakume bati arma zuri batekin eraso egitea egotzita
Ertzaintzak 35 urteko gizonezko bat atxilotu du igande honetan Ugaon, diskoteka baten aparkalekuan emakume bati arma zuriz bost aldiz eraso egiteagatik. Biktima Gurutzetako ospitalera eraman behar izan zuten, bularraldean eta bizkarrean ebakiak zituelako. Gizonari hilketa saiakera egozten diote.
2024/06/24 - 16:31
EAJk Ugaoko zinegotzi baten etxebizitzaren kontra egindako eraso bat salatu du
Ohar batean Bizkai Buru Batzarrak eta Ugaoko EAJk azaldu dute "onartezina" dela erasoa, eta gororatu dute ez dela lehenengo aldia, 2022an ere gisa horretako beste eraso bat jasan zuelako.
2024/05/17 - 10:45
Sute batek bost ibilgailu kaltetu ditu Ugaon
Sua 04:00ak aldera piztu da, Ugaoko Dorrea kalean aparkatutako auto batean izandako matxura mekaniko baten ondorioz. Guztira, bost ibilgailuri eragin die suak.
2024/05/13 - 18:00
Tuberkulosiaren prebentziorako jarduera-protokoloa aktibatu dute Bizkaiko bost ikastetxetan
Gaitzaren kasu bakarra atzeman da. Pertsona hori tratamenduan dago eta haren kontaktu estuei egindako azterketak agerian utzi du ez dagoela kutsadurarik. Hala ere, prebentzio gisa, Osasun Sailak eskola-eremura zabaldu du kontaktuen azterketa.
2023/04/04 - 00:36
Bonolotok 347.130 euro utzi ditu Ugaon
Zozketan lehen mailako saridun bakarra egon da, 347.130 euro egokitu zaizkio, eta bere txartela Ugaoko (Bizkaia) Loterien 1. Administrazioan (Udiarraga, 53) balioztatu du.
2022/02/17 - 11:39
Bilbon eta Ugaon adin txikiko bi emakumeri egindako bi sexu-eraso ikertzen ari da Ertzaintza
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak baieztatu du ikerketa abian dela salaketa bana aurkeztu ondoren. Ez du xehetasun gehiagorik eman.
2021/02/17 - 18:46
Basoko langile bat hil da Ugaon zuhaitz batek azpian harrapatuta
Biktima Gueñeseko bizilaguna zen eta 51 urte zituen. Ezbeharra Usila auzoan gertatu da, 16:00ak inguruan.
2020/07/10 - 15:12
Taldeak Amurrioko garaje batean aparkatutako auto bat erabiltzen zuen zulo gisa
Ikerketari maiatzean ekin zion Ertzaintzak, lapurretetan eta droga-trafikoan espezializatutako hainbat delitugileren arteko harremanaz susmatuta.
2020/07/10 - 15:00
Ugaon eta Amurrion drogekin trafikatzen zuen gaizkile-talde bat desegin dute
Hiru gizonek osatzen zuten gaizkile-taldea, eta 25 arma zituzten legez kanpo. Amurrioko garaje batean aparkatutako auto bat erabiltzen zuten zulo gisa.
2020/07/10 - 14:09
Arma ugari zituzten hiru trafikatzaile atxilotu dituzte Bizkaian eta Araban
Ertzaintzak hiru gizon atxilotu ditu Ugaon (Bizkaia) eta Amurrion (Araba), droga-trafikoan aritzen den talde kriminal bat osatzea egotzita. 25 arma aurkitu zaizkie.
2020/06/10 - 11:56
Pintaketak egin dituzte Ugaoko eta Burtzeñako batzokietan
Ugaoko eta Burtzeñako (Barakaldo) EAJren batzokiek pintadak egin dituzte bart gauean. Pintaketek Patxi Ruiz presoaren aipamena egiten dute.
2020/04/30 - 11:49
Ibilgailu batek su hartu du Ugaon, AP-68 autobidean
Sutea 07:15ean piztu da eta errei bat itxi behar izan dute, baina ordubete geroago ireki dute, ibilgailua errepidetik kendu ostean.
2020/04/09 - 14:24
Ugaoko Sarea Abesbatzak gure etxeetan abesteko deia egin digu
Denak batera abesteko aukerarik izan ez arren, Ugaoko Sarea Abesbatzako kideek bideo hau prestatu dute, bakoitzak bere etxetik abestuz.
2020/01/28 - 11:19
Lau atxilotu Ugaon, pertsona bat suzko arma batekin mehatxatzeagatik
Agenteek lau gazte atxilotu zituzten larunbat gauean, mehatxu delitu bat egotzita. Gizon bat suzko arma batekin eta labanekin mehatxatu zuten, oraindik ez dakite zergatik.