Uholdeak
2023/01/17 - 17:15
Ibaien egoerak hobera egin du
Denboraleak 27 gorabehera eragin ditu ur putzuengatik, gehienak Bizkaian. Gainera, 100 bat intzidentzia zenbatu dituzte luiziengatik eta arbolak bidera erori direlako. Zuhaitz bat katenariara jausi dela eta, goizean etenda egon da tren zerbitzua Usurbil eta Orio artean, baina berrezarri dute.
2023/01/17 - 15:21
Goiz kaotikoa Bizkaian, euriteen ondorioz
Butroe ibaiak gainezka egin du Maruri-Jatabe parean. Asuan, berriz, ur putzuek errepidea moztera behartu dute eta Kadagua ertzean zakuak banatu dituzte bizilagunen artean, badaezpada. Erreka gehienen ur emariak topera doaz, baina uholde arrisku handiena pasa dela adierazi digute.
2023/01/17 - 13:17
Ricardo Ituarte, uholde arriskuari buruz: ''Okerrena pasa dela uste dugu''
Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako zuzendari Ricardo Ituartek adierazi du espero dutela datozen orduetan atzo adina euri ez egitea, baina kontuz ibiltzeko eskatu du elurrarekin.
2023/01/17 - 11:30
Butroi ibaiak errepideak eta soroak urez estali ditu Gatikan
Butroi ibaiaren ur-goraldiak errepide batzuk eta soro asko urpean utzi ditu Gatika inguruan. Pixkanaka ibaiaren emaria jaisten ari da azken orduetan eta egoerak onera egin du.
2023/01/17 - 10:43
Butroi ibaiaren emariak nabarmen egin du behera Mungia parean
Atzo arratsalde-gau partean Bizkaiko ibaien egoera kezkagarria bazen ere, gaur goizaldean gehienen emariak behera egin du. Butroi ibaiak uholde txikiak eragin zituen atzo, baina maila berdera jaitsi da azken orduetan.
2023/01/17 - 10:31
Intzidentzia gehienak errepideetan eta Bizkaian izan dira, ur puntzuengatik eta luiziengatik
SOS Deiak larrialdi zerbitzuetan egun normal batean baino bi aldiz intzidentzia gehiago zenbatu dituzte, gehienak Butroe ibaiaren arroan. Dena dela, inguru horretan egoera hobera egiten ari da.
2023/01/17 - 09:02
Albiste izango dira: Ibaien egoera, erakundeen bilera elur aurreikuspenagatik eta Atarrabiako hilketa
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
2023/01/16 - 21:45
Horrela dago euskal ibaien emaria
Gaurko egun euritsuaren ondoren, ibaien emariak nabarmen egin du gora, eta Butroe eta Gobela ibaiek gainezka egin dute hainbat tokitan.
2023/01/11 - 18:08
17 pertsona hil dira Kalifornian uholdeen eraginez
Azken egunotan euriteek ez diete atsedenik eman milaka herritarri, eta Estatuko hainbat hirik urpean jarraitzen dute. Estatu Batuetako Meteorologia Zerbitzuak azken 20 urteetako ekaitzik okerrena dela adierazi du.
2023/01/10 - 15:06
Bigarren urterik beroena izan zen iazkoa Europan, lehorte eta uholde ugarirekin
"Muturreko klimak indarra hartu zuen Europan eta mundu osoan. Horrek erakusten du Lurraren berotzeak dakartzan ondorioak nabaritzen hasi garela", esan du Aldaketa Klimatikoaren Zerbitzuko zuzendari laguntzaileak.
2023/01/10 - 11:38
Kalifornia larrialdi egoeran, 12 pertsona hil diren uholde larriengatik
Ozeano Pazifikotik iritsi den ekaitzak dagoeneko 12 lagun hil ditu Kalifornian, eta 25.000 pertsona ebakuatu behar izan dituzte, tartean, Montecito herri osoa.
2022/12/28 - 18:38
Euri jasek Jordaniako Petra hiri historikoa astindu dute
Euri jasek Petra hiria astindu dute, basamortuan, eta agintari jordaniarrak aztarnategi arkeologikotik milaka turista ateratzera behartu dituzte.
2022/12/10 - 21:50
Urtebete da Euskal Herrian azken 20 urteotako uholderik larrienak izan genituela
Gaurko egunez duela urtebete, Euskal Herriko ibai askok gainezka egin zuten eta azken 20 urteotako uholde larrienak izan genituen. Egun haietan gertatutakoa gogoratu nahi izan dugu, datu nagusiak errepasatuz.
2022/11/15 - 10:21
Australia urak hartu du beste behin
Oraingo honetan Forbes hiria da ur azpian geratu dena, Hegoaldeko Gales Berria eskualdean. Lachlan ibaia hazi eta hazi ari da eta presa batek gainezka egin du.
2022/11/12 - 20:26
Euri jasek Valentzia astindu dute, eta metro karratu bakoitzeko 200 litro baino gehiago utzi dituzte
Hainbat pertsona erreskatatu behar izan dituzte Castellonen uholdeetan euren autoak harrapatuta geratu ostean.
2022/10/29 - 16:39
45 pertsona hil dira Filipinetan Nalgae ekaitz tropikalaren ondorioz
Hildako gehienak, 40, Maguindanao izeneko herrian egon dira, bertan izandako lur jauzien eta uholdeen ondorioz.
2022/10/12 - 11:33
43ra igo da Venezuelako Las Tejeriaseko uholdean hildakoen kopurua
Gutxienez 43 pertsona hil dira eta 50 desagertuta daude Las Tejerias herria suntsitu duen uholdearen ondorioz. Agintarien arabera, 20.000 etxebizitza inguru kaltetu ditu urak.
2022/10/11 - 10:37
36ra igo dira hildakoak Venezuelako Las Tejeriasen izandako lur-irristatzearen ondorioz
36 hildakoez gain, 56 pertsona desagertuta daude. Nicolas Maduro presidenteak zonaldea bisitatu du azken orduetan eta Aragua estatuko hiri txiki hau "Ave Fenixa bezala berpiztuko" dela adierazi du.
2022/10/10 - 11:12
Gutxienez 22 hildako eta 50 baino gehiago desagertu dira Venezuelako erdialdean izandako euriteen ondorioz
Urak etxebizitzak eta hiri-altzariak eraman ditu eta Tejeriaseko kaleak urez bete ditu. Urak parean aurkitu duen guztia suntsitu du.
2022/10/09 - 15:40
Bikote bat hil da Cuencan, bere autoa uholdeetan harrapatuta geratu ostean
Larunbat honetako ekaitz bortitzek uholdeak eragin dituzte eta, horren ondorioz, hainbat ibilgailu geratu dira bertan harrapatuta, tartean, hildako senar-emazte horiena.