Uholdeak
2022/04/15 - 13:08
Gutxienez 341 pertsona hil dira Hegoafrikan, uholdeen ondorioz
Hegoafrikako KwaZulu-Natal probintziako uholdeek 341 hildako eragin dituzte, baina biktimen kopuruak oraindik gora egingo duela aurreikusten dute. Ingurua hondamendi eremu izendatu du Gobernuak.
2022/02/28 - 11:40
Gutxienez 8 hildako eta 16.000 ebakuatu Australian, uholdeen ondorioz
Brisbanen, Australiako hirugarren hiririk jendetsuenean, milaka etxebizitza kaltetu dira uholdeen ondorioz. Hondamendi natural horren ondorioz, Queenslanden mila bat eskola eta errepide itxi dituzte, eta garraio publikoa bertan behera utzi dute.
2022/02/20 - 12:46
Guxienez 152 pertsona hil dira eta 165 desagertu Brasil hegoaldean, uholdeen ondorioz
Azken egunetako euri bortitzek eragindako uholde-uren metaketak luiziak ekarri ditu Petropolisen, Rio de Janeiro Estatuan. Bilaketa-lanak indartu dituzte orain, Brasilgo beste estatuetatik iritsitako suhiltzaile gehiagorekin.
2022/02/17 - 09:26
Gutxienez 94 pertsona hil dira uholdeen ondorioz Petropolisen, Brasil hegoaldean
Gutxienez 94 pertsona hil dira, horien artean zortzi haur, Rio de Janeiro estatuko Petropolis herri menditsuan izandako euriteen ondorioz.
2022/02/16 - 18:13
Uda ostean hasiko dira Zorrotzaurren uholdeei aurre egiteko jarriko dituzten bi ekaitz tangak eraikitzen
Larrialdi sistema bat dute deposituek. Horri esker, euri asko egiten duenean, baina marea oraindik jaitsi ez denean, tangak bete egiten dira.
2022/02/16 - 14:12
Azken ehun urteetan bezainbeste igoko da itsasoaren maila 2050era arte
"Aurretik egindako ikerketak berresten ditu txosten honek, eta aspalditik genekien zerbait baieztatzen du: itsasoaren maila oso agudo ari da hazten, eta arriskuan jartzen ari da mundu guztiko herrialdeak", esan du Bill Nelson NASAko kudeatzaileak.
2022/02/01 - 09:43
Gutxienez hamaika pertsona hil dira Quiton, ekaitz bortitzek eragindako lur-irristatze baten ondorioz
Quitoko alkatearen arabera, ekaitzak prezipitazio errekorra lortu zuen, metro koadroko 75 litrorekin. Ez da baztertzen biktima kopuruak gora egitea datozen orduetan.
2022/01/31 - 14:17
URAk 101 milioi euro inbertituko ditu uholde arriskua duten guneetan bizi den biztanleria % 40 murrizteko
Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuak nabarmendu duenez, "uholdeei aurre egiteko inbertitutako euro bakoitzeko 1,9 euroko gastua saihesten da kalteak konpontzeko".
2022/01/31 - 09:48
Gutxienez 18 pertsona hil dira Brasilen euri-jasen ondorioz
Gutxienez 18 pertsona hil dira, tartean zazpi adingabe, Brasilgo Sao Paulo estatua astintzen ari den euri denboralearen ondorioz. Heriotza gehienak luiziek eragin dituzte. Gainera, bederatzi zauritu eta bost desagertu daude.
2022/01/23 - 15:43
Arga ibaiko bazterrak garbitu dituzte ehunka boluntariok
Iruñerrian Arga ibaiko bazterrak garbitu dituzte igande honetan ehunka boluntariok; azken hilabeteotan bi uholde izan ondoren, ibai bazterra zaborrez josita gelditu baita. Klimaren Aldeko Aliantzak deituta, politikari nafarrei lege ausartagoak onartzeko eskatu diete.
2022/01/11 - 00:26
Aitor Elexpuru Berako alkatea: "24 familia etxetik atera behar izan ditugu zulo handi bat agertu delako"
Ubide batek gainezka egin du eta zulo handi bat eragin du eraikin baten ondoan, Beran. Arriskua neurtu bitartean, 24 familia etxetik atera dituzte.
2022/01/10 - 21:22
Errekak gainezka egin dute Ipar Euskal Herrian, baina kalteak uste baino txikiagoak izan dira
Hala ere, arreta handiz begiratzen diote oraindik Zuberoako hainbat zonalderi, elurraren urtzeak eta oraindik etenik ez duten euri-jasek egoera okertu dezaketelako.
2022/01/10 - 15:46
Ibaien hazkundeak ez du kalte handirik eragin Bizkaian
Bizkaian, berriro ere Cadagua ibaiak bereganatu du arreta, baina kalte material handirik ez du eragin.
2022/01/10 - 15:37
Kilimon ibaiak gainezka egin du eta kalteak eragin ditu berriz Mendaroko Garagartza auzoan
Duela hilabeteko uholdeen kalteak peritatu gabe dituzte oraindik eta berriz ere urari aurre egin behar izan diote Mendaroko bizilagun hauek. Atzo arratsaldean hasi zen betetzen Kilimon ibaia eta gauean une larriak bizi izan dituzte.
2022/01/10 - 15:31
Arazoak eragin dituzte euri jasek Nafarroan, baina ez duela hilabete adinako uholderik
Nafarroako iparraldean abisu horia dago ezarrita prezipitazioengatik. Atzokoa izan da azken berrogei urteetako laugarren egun euritsuena.
2022/01/10 - 13:14
Ibaien emariak gora egin du azken orduko euriteen eraginez
Azken orduetako euriteen ondorioz Euskal Herriko ibai gehienen emariak gora egin du eta uholde txikiaak izan dira.
2022/01/10 - 10:28
Oria ibaiak uholde txikiak eragin ditu Zubietan
Azken orduetako euriteen ondorioz, Oria ibaiak gainezka egin du Zubietan. Oraingoz, urak errepide batzuek ixtea eragin du.
2022/01/10 - 10:05
Butroe ibaiak gainezka egin du hainbat puntutan
Azken orduetan izandako euriteen ondorioz, Butroe ibaiak gainezka egin du Mungian, eta, ondorioz, BI-2120 errepidea itxi behar izan dute Plentziarako noranzkoan. Marurin, Gatikarako bidegurutzearen parean, urak lurrak hartu ditu.
2022/01/09 - 21:42
Iruñean larrialdi plana aktibatu dute uholdeengatik
Foru Erkidegoko gainerako eremuak Larrialdi Plan Bereziaren larrialdi aurreko mailan daude, euriteen intentsitatea dela eta. Arakil ibaiak gainezka egin du Uharte Arakilen.
2022/01/09 - 21:35
60 litrotik gora pilatu dira metro karratuko Euskal Herriko zenbait puntutan
Abisu horia asteleheneko 12:00ak arte egongo da indarrean EAEn. Bergaran, adibidez, iragarritakoa baino aurretik bete da prebisioa. 18 ordutan, 64 litro metro karratuko bota ditu dagoeneko. Gueñesen Kadagua ibaiak puntualki gainezka egin du goizean ohiko puntutan.