URAk 101 milioi euro inbertituko ditu uholde arriskua duten guneetan bizi den biztanleria % 40 murrizteko
URA Uraren Euskal Agentziak 101 milioi euro inbertituko ditu 2027ra arte uholdeak jasan ditzaketen eremuetan bizi den biztanleria (gaur egun, 250.000 pertsona inguru) % 40 murrizteko eta uholdeek eragindako kalte ekonomikoak % 38 gutxitzeko.
Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuak astelehen honetan aurkeztu ditu prentsaurrekoan datozen urteetarako aurreikusita dauden "uholdeei aurre egiteko babes-lanak". Aurkezpenean, Antonio Aiz Uraren Euskal Agentziako zuzendari nagusia eta Amaia Barredo Ingurumen eta Jasangarritasuneko sailburuordea izan ditu lagun.
Agerraldian azpimarratu dutenez, Uraren Euskal Agentziak 2022-2027 aldirako ezarritako erronka uholde arriskua duten guneetan bizi den biztanleria % 40 murriztea da. "Uholdeei aurre egiteko inbertitutako euro bakoitzeko 1,9 euroko gastua saihesten da kalteak konpontzeko", nabarmendu du sailburuak.
Hori dela eta, Jaurlaritzak 101 milioi gorde ditu uholdeak saihesteko asmoz bideratuko diren 41 proiektutan erabiltzeko (10 Bizkaian, 8 Gipuzkoan eta 6 Araban), eta funtsak eskatu dizkio Next Generation programari inbertsio horiek "bizkortzeko".
Bizkaian, 48,5 milioi inbertituko dira Basaurin, Abadiñon, Busturian, Mungian, Erandion eta Enkarterriko hainbat udalerritan; Gipuzkoan, 33 milioi, Beasainen, Ordizian, Azpeitian, Tolosan, Soraluzen eta Irunen, besteak beste; eta Araban, 19,4 milioi, Gasteizen eta Laudion.
Sailburuak nabarmendu du beharrezkoa dela uholdeei aurrea hartzea, jarduerak planifikatzerakoan arrisku naturalak kontuan hartuko dituen lurralde-antolamendurako eta lurzoru-erabilerako politika baten bidez. "Ezinbestekoa da hirigintza-politika eta politika hidraulikoa bateratzea, uholde-arriskuak murrizteko eta saihesteko", argudiatu du.
Zure interesekoa izan daiteke
UAGAk Barredo sailburuaren dimisioa eskatu du bazkaren aferaz egindako adierazpenengatik
Nekazarien elkarteak Jaurlaritzaren "immobilismoa" eta "sektoretik urruntzea" salatu du. Bestalde, ENHE sindikatuak lehorte egoera izendatzea eta "ez ohiko laguntzak" eskatu ditu jasandako kaltea konpentsatzeko.
Euriborrak % 3 gainditu du lehen aldiz 2024ko irailetik, eta hipotekadunen gaineko presioa handitu du
Adierazleak 2026an izan duen goranzko joera sendotu du, baina adituek gogorarazi dute eguneko datua dela, eta ez hileko batez bestekoa, hau da, hipoteka gehienak berrikusteko benetan erabiltzen den indizea.
Zubietako erraustegiko langileek salatu dutenez, enpresak "negozioa segurtasunaren aurretik jartzen du"
Abuztuaren 19an sute bat izan zen Ekobalen, eta bederatzi langile intoxikatu ziren beharrezko babes ekipamendurik gabe aritu zirelako sua itzaltzeko lanetan.
Grebarako aukera aztertzen ari dira garraiolariak, gasolioaren prezioaren ondorioz
Hileko gastua 2.000 euro inguru igo zaie otsailetik hona, eta garraiolari batzuek momentuz kamioiak aparkatzea erabaki dute. HIRU sindikatuko kamioilariek, berriz, lanuzteak egiteko aukera eztabaidatuko dute asanbladan, eta erabaki bateratua hartuko dute bertan.
Apartamentu turistikoetako gaualdiak % 23,3 igo dira uztailean EAEn, eta sarrerak % 9,7
Landa-ostatuen kasuan, sarrerak % 2,8 handitu dira eta gaualdiak % 5,6 jaitsi, 2025eko hilabete bereko datuekin alderatuta.
Amaia Barredo: "Eusko Jaurlaritza lanean ari da abeltzainekin hartutako epeak eta konpromisoak betetzeko"
Amaia Barredo Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza sailburuak aurreratu duenez, Jaurlaritzak "irailaren hasierarako" abeltzaintza-sektorearen esku jarriko ditu lehengai batzuk batera erosteko bideak, lehorteak eragindako belar eskasia dela eta. Radio Euskadin ostiral honetan egindako elkarrizketa batean, Barredok azaldu du Bazka Mahaia oraindik deituta ez dagoen arren, horrek ez duela esan nahi atzerapenak egongo direnik: "Administrazioa ez dago bileraren zain erosketa bateratua prestatzeko".
Abeltzainak haserre, Bazka Mahaia irailera atzeratu duelako Jaurlaritzak
Eusko Jaurlaritzak bazkaren beharrei buruz egindako inkestan 435 ustiategiren erantzunak jaso ditu eta horiekin hartuko ditu erosketa bateratuaren kopuruari eta hornitzaileei buruzko erabakiak. UAGAk eta ENHEk lan egiteko modu eraginkorragoak eskatu dituzte. Hala ere, guztiak ados daude, etorkizunera begira bazkari buruzko plangintza bat behar dela esatean.
Hoteletako sarrerak % 7,7 igo dira uztailean EAEn, eta gaualdiak % 6,7
Sarrera guztien % 58,8 eta gaualdien % 59,9 atzerritar jatorriko pertsonenak izan ziren, 2025eko uztailean baino % 11,1 eta % 11,7 gehiago, hurrenez hurren.
Txakolinaren mahats-bilketa aurreratu dute, beroagatik
Txakolinaren mahats-bilketa ohi baino lehenago hasiko da beroaldien ondorioz. Ekoizleen arabera, data hauek ez dira ohikoak mahats-bilketari ekiteko. Etengabe egiten dituzte analisiak mahastietan, mahatsak azukre eta garraztasun puntua noiz hartuko dituen zehatz-mehatz jakiteko, eta biltzeko une egokiena heldu da.
Bazka eroste bateratua eta lehorte deklarazioa berehala gauzatzeko eskatzen dute abeltzainek
Bi aste dira Bazka Mahaia elkartu eta erakundeek hainbat konpromiso hartu zituztela. Abeltzain asko euren kontura belarra eta lastoa erosten hasi dira, eta erakundeei neurriak berehala hartzeko deia egin diete.