Uholdeak
2022/08/23 - 11:15
Texasek prezipitazio historikoak jasan ditu, hilabeteetako lehortearen ondoren
Dallas inguruan prezipitazio historikoak izan dira azken orduetan, eta uholdeak eragin dituzte eta hainbat errepide ur azpian geratu dira. Azken hilabeteetan Texas iparraldeak bizi duen lehorte handiaren ondoren iritsi dira eurite hauek.
2022/08/19 - 16:28
Ekaitzaren ostean barealdia iritsi da Nafarroa eta Gipuzkoa iparraldera
Nafarroa iparraldeko eta Bidasoa inguruko baratze asko urak hartu zituen. Hondarribiko aireportuan, berriz, lur hartu behar zuen hegaldi bat Loiura bideratu zuten euri jasen ondorioz.
2022/08/18 - 22:01
Bost dira Korsikako ekaitz bortitzen ondorioz hildakoak
Bost pertsona hil dira Korsikan eta bi Italian. Dozenaka pertsona zauritu dira bi herrialdeetan, eta kalteak handiak dira. Ekaitzak, euriak eta haize ufada bortiztek Europa erdialderako bidean jarraitzen dute.
2022/08/18 - 21:43
Barru-barruraino sartu da ura Irungo eta Donostia erdialdeko hainbat dendatan
Irungo eta Donostia erdialdeko hainbat denda urez bete dira gaur goizean izandako euriteengatik. Garbiketa lanetan topatu ditugu dendariak.
2022/08/18 - 16:21
Gipuzkoa ekialdean eta Nafarroako ipar mendebaldean bota du euri gehien azken orduetan
Segurtasun sailak euria iragarri zuen eta aurreikuspenak betetzeaz gain hainbat tokitan aise gainditu dira datuak. Azken orduetan izandako zaparradak gune zehatzetan bota ditu, argi eta garbi Gipuzkoa ekialde eta Nafarroako ipar mendebaldean.
2022/08/18 - 16:11
Alerta laranja Ipar Euskal Herrian uholde arriskuagatik
Badirudi okerrena pasatu dela. Hala ere, bart bota duenaren eta datozen orduetan botako duenaren artean 130 litro ere pilatu daitezke metro karratuko, bereziki Nafarroa Beherean eta Lapurdi hegoaldean.
2022/08/18 - 11:21
Ehunka pertsona ebakuatu dituzte Zeelanda Berrian euriteengatik
Zeelanda Berriko hegoaldeko uhartea astintzen ari diren euri-jasek eragindako uholdeek hirurehun familia baino gehiagoren ebakuazioa behartu dute, eta zenbait herri larrialdi-egoera ezartzera eraman dituzte.
2022/08/16 - 12:33
Gutxienez 38 pertsona hil dira Afganistanen euriteen ondorioz
Beste 90 pertsona zauritu dira eta kalte materialak oso handiak dira herrialdeko hainbat probintziatan. Ekialdeko Parwan probintzia da kaltetuena, 29 hildakorekin.
2022/08/03 - 15:33
Ur hornidura bermatuta dute Euskadiko biztanleen % 90ek, lehortea gorabehera
Uholdeak eta lehorteak kudeatzeko plan berria aurkeztu du asteazken honetan Eusko Jaurlaritzak, 2027ra arte indarrean egongo dena. Jasotako neurrien artean, funtsezkoak ez diren uren erabilera eta hiri sarreretako gaueko presioa mugatzea daude.
2022/07/30 - 19:56
25 hildako eta milaka kaltetu Kentuckyko hainbat konderrin izandako uholdeen ondorioz
Datozen orduetarako iragarrita dauden euriteetarako prestatzen dabiltza. Erreskate lanak errazteko hondamendi egoera ezarri zuen atzo Etxe Zuriak.
2022/07/21 - 14:21
Bangkokeko kaleak urak hartu ditu, urteko ekaitzik txarrenaren ostean
Ordu luzez iraun duten euriteen ondoren, Thailandiako hiriburuko hainbat kale eta etorbide ezin dira zeharkatu, eta horrek auto-ilarak sortu ditu eta hiriko mugikortasuna zaildu du.
2022/07/14 - 16:51
Urtebete pasa da Europa iparraldea kolpatu zuten euriteetatik
Urte guztian egiten duen euri kantitatea bota zuen hiru egunetan Alemania mendebaldean. Belgika, Herbehereetan eta Luxenburgon ere uholde handiak izan zituzten. Alemanian 184 hildako zenbatu zituzten eta Belgikan 41.
2022/06/17 - 14:14
Yellowstone Parke Nazionala itxita dago uholde handiengatik
Yellowstoneko agintariek "historikotzat" jo dituzte uholdeak. Ameriketako Estatu Batuetako ipar-mendebaldean inoiz gertatu ez den fenomenoa da. Urak errepide zatiak eta etxebizitzak ere eraman ditu aurretik.
2022/06/16 - 15:05
Zergatik dira gero eta ohikoagoak muturreko fenomeno meteorologikoak?
Lurra lehortzen duten eta suteak larriagotzen dituzten bero boladetatik, uholdeak eragiten dituzten euriteetara. Fenomeno meteorologiko horien kopurua ugaritu egin da azkenaldian, eta, adituen arabera, gizakia da errudun nagusietako bat. Jose Antonio Aranda Euskalmeteko arduradunarekin izan gara.
2022/06/04 - 21:41
Milaka pertsona ebakuatu dituzte Kuban euriteen ondorioz
Gutxienez hiru lagun hil dira. Agatha urakana izandakoa ekaitz tropikala bihurtu da, eta horrek euri-jasa handiak bota ditu irlan.
2022/05/29 - 16:30
30 lagun hil dira Brasilen euri-jasa bortitzek eragindako uholde eta luizietan
Latinoamerikako herrialdeko Arrecife eskualdean, maiatz osoan bota ohi duen prezipitazioaren ehuneko 70 bota zuen 12 ordutan. Agintariek 32.000 familiari etxeetatik alde egiteko eskatu diete, arrisku handiko tokietan egoteagatik.
2022/05/16 - 12:55
Belodromoa eta Miniestadioa itxita, igandean Donostian botatako euri-jasak eragindako kalteen ondorioz
Beste instalazio batzuk ere kaltetu dira, Yoldiko pistak edo Bidebietako ikastaro-aretoa kasu.
2022/05/15 - 22:32
Ekaitzak gogor kolpatu du Gipuzkoako kostaldea
Igande arratsalde honetan, euri zaparrada handiak izan dira Gipuzkoako ekialdean. 16:30ak pasatxo, kostaldetik enbata sartu eta gogotik bota du euria; ordu erdian, 30 litro metro koadroko bota du. Kaleetan, kotxeen barrualdeetan, lokaletan, etxeetan… Ur putzuak nonahi izan dira.
2022/05/15 - 20:34
Ekaitzak uholde txikiak eta ur-putzuak eragin ditu Gipuzkoan
Abisu horia galernagatik indarrean egon da 14:00etatik 18:00ak arte. Donostialdean zaparrada trumoitsuak eta oso handiak, tarteka txingorrarekin, utzi ditu ekaitzak. Haize aldaketaren ondorioz, 50 km/h-ko haize-ufadak neurtu dira Santa Clara uhartean, eta tenperatura 9º jaitsi da ordu erdian.
2022/04/21 - 11:12
Azken orduetako euriteek ibaien maila igoarazi dute Gipuzkoan eta Lapurdin
Urumea ibaia maila horira igaro da goizaldean, bi puntutan. Lapurdin, bestalde, Errobiren eta Ugaranaren ubideak dira kezka iturri. Arratsalderako atertuko du, iragarpenen arabera.