Ultraeskuina
2023/01/16 - 13:29
Garcia-Gallardo (Vox) tematuta: "Medikuek derrigorrez bete beharko dute abortuaren aurkako protokoloa"
Espainiako Gobernuko bozeramaile Isabel Rodriguezek Gaztela eta Leongo Gobernuari ohartarazi dio ez duela "atzerapauso bakar bat" onartuko emakumeen eskubideen defentsan.
2023/01/15 - 22:55
Abortuak saihesteko araurik ez onartzeko eskatu dio Espainiako Gobernuak Gaztela eta Leoni
Pedro Sanchezen Gobernuak adierazi du ordenamendu juridikoaren mekanismo guztiak erabiliko dituela emakumeen abortatzeko eskubidea defendatzeko, indarrean dagoen araudian ezarritako baldintzetan. Gaztela eta Leonek haurdunei protokoloa aplikatzeko autonomia defendatu du.
2023/01/15 - 21:30
Espainiak Gaztela eta Leoni ohartarazio dio Justiziara joko duela abortuaren kontrako neurriak ezartzen baditu
Ostegunean Voxeko presidente ordeak iragarri zuen moduan, Gaztela eta Leongo gobernuak bihartik aurrera abortuaren kontrako neurriak jarriko ditu martxan. Moncloak, ordea, haurdunaldia borondatez eteteko araudia zehatz-mehatz errespetatu ezean, tresna legal guztiak erabiliko dituela adierazi du.
2023/01/13 - 15:42
Gaztela eta Leongo Gobernuak abortuaren kontra ezarri nahi duen neurri batek kritika andana eragin du
Voxek Gaztela eta Leonen ezarri nahi duen arau polemikoak abortatu nahi duten emakumeei euren fetuen bihotz taupadak entzutea eskaintzea ezarri nahi du, abortatzeko asmoa bertan behera utz dezaten helburuarekin.
2023/01/09 - 10:35
Brasilgo ultraeskuinaren oldarraldia gaitzetsi du nazioarteak
AEBko presidenteak, Europar Batasunak eta Latinoamerikako gobernu guztiek erasoaldia kritikatu dute Lula da Silvari babesa adierazi diote.
2023/01/09 - 10:22
''Bandalo faxistak'' aurkitu eta zigortuko dituztela agindu du Lula da Silvak
Brasilgo presidenteak dekretu bat sinatu du Gobernu federalak segurtasun-eskumenak bere gain har ditzan Brasiliako barruti federalean, herrialdeko erakunde politiko eta judizial nagusien aurkako erasoen ostean.
2023/01/09 - 10:00
Bolsonaroren aldeko 300 lagun atxilotu dituzte Kongresuari, Presidentetzari eta Gorenari egindako erasoengatik
Milaka bolsonarista modu bortitzean sartu ziren Parlamentuaren, Presidentetzaren eta Gorenaren egoitzetan, eta kalte larriak eragin zituzten horien barruan lau orduz, segurtasun indarrak iritsi ziren arte.
2023/01/09 - 08:19
"Basati faxistak" eta finantzatu dituztenak "aurkitu eta zigortuko" dituztela hitzeman du Lula da Silvak
Erasoa gertatu eta ia hiru ordura berreskuratu du Poliziak Kongresuaren, Presidentetza jauregiaren eta Gorenaren kontrola. Ultraeskuineko presidente ohiaren 300 bat jarraitzaile atxilotu dituzte. Bolsonarok, bien bitartean, gertatutakoarekin harremanik duela ukatu du.
2023/01/08 - 22:07
Brasilgo Kongresua, Jauregi Presidentziala eta Gorte Gorena hartu dituzte
Ultraeskuindarrak abiatutako erasoa izan da, hautetsontzietan Lula da Silvak lortutako garaipena ez duelako aitortzen. Bolsonaroren jarraitzaileek Lula presidente kargutik botatzeko parte-hartze militar bat eskatzen dute.
2023/01/08 - 21:08
Brasilgo Kongresua indarrez hartu eta Lula presidentea kargutik kentzeko eskatu dute
Bolsonaroren jarraitzaileak Poliziak egindako hesiari aurre egin diote, eta Brasilgo Kongresu Nazionaleko egoitzan indarrez sartu dira, Lula da Silva egungo presidentea kargutik kentzeko eskatuz.
2023/01/08 - 20:55
Bolsonaroren jarraitzaileek Kongresua, Jauregi Presidentziala eta Gorte Gorena indarrez hartu dituzte
Hautetsontzietan Lula da Silvak lortutako garaipena ez dute aitortzen, eta hura presidente kargutik botatzeko parte-hartze militar bat eskatzen dute. Da Silvak premiazko bilera deitu du ministroekin.
2023/01/03 - 14:19
Ben Gvir ministro ultraeskuindarrak Meskiten zabalgunea bisitatu du, palestinarren kritikei entzungor eginda
"Statu quo"aren arabera, musulmanek bakarrik dute bertan otoitz egiteko eskubidea, judutarrek sartzeko eskubidea badute ere. Bisita "eraso larritzat" jo dute Hamasek eta Jihad Islamikoak, eta "Israelgo okupazioari aurre egiteko" deia egin.
2023/01/03 - 11:40
Kapitolioko Poliziak beste eraso bat izateko aukera onartu du, 2021ean gertatu bezala
Hala ere, hainbat neurri ezarri dituzte horrelako gertakari baten aurrean erantzuna hobetzeko.
2022/12/29 - 19:51
Netanyahuk seigarrenez egin du Israelgo lehen ministro karguaren zina, eskuin muturra bazkide duela
Eskuin muturreko bazkide berriek diskurtso arrazista eta homofoboak dituzten politikariak biltzen dituzte, hala nola Itamar Ben Gvir, iraganean arrazakeria bultzatzeagatik eta talde terrorista babesteagatik zigortu zutena.
2022/12/23 - 20:03
PPk eta Voxek oker bozkatu dute Gaztela eta Leonen, eta PSOEren zuzenketak babestu dituzte
Biek ala biek, azkenean, beren Zerga Neurriei buruzko Legearen aurka bozkatu dute. Egoerak PPren protesta eragin du, eta bozketa errepikatzea eskatu dute; PSOEk, berriz, ezin dela errepikatu gogorarazi die, eta Carlos Pollan Gorteetako presidenteak etenaldia egin du.
2022/12/19 - 21:57
Kapitolioaren aurkako erasoaren batzordeak Donald Trump inputatzea eskatu du
Ordezkarien Ganberako batzorde bereziak aho batez onartu du presidente ohia inputatzeko eskatzea lau delitu egotzita: matxinada bat bultzatzea edo laguntzea, Kongresuaren prozedura ofizial bat oztopatzea, Estatuari iruzur egiteko konspirazioa eta testigantza faltsua emateko konspirazioa.
2022/12/16 - 15:50
Pedro Sanchezek eskuina eta ultraeskuina Parlamentuari mozala jartzen saiatu direla salatu du
Atzo Diputatuen Kongresuan gertatutakoaren larritasunaz ohartarazi du Sanchezek prentsaurrean. Felix Bolaños Presidentzia ministroak esan du erreformaren tramitazioa bertan behar uztea oso larria litzatekela, eta Alderdi Popularrari errekurstoa kentzeko eskatu dio
2022/12/08 - 14:29
Nortzuk dira eta zer bilatzen dute Alemanian atxilotutako kolpistek?
Alemaniako poliziak 25 pertsona atxilotu ditu, ustez Estatu kolpea antolatzen ari zirenak. Gehienak ultraeskuineko erakunde bateko kide dira.
2022/12/08 - 13:32
Nortzuk daude Alemanian Estatu kolpea egiteko asmoa zuen taldearen atzean?
Alemaniako hedabideen arabera, jada atxilotuta dagoen Heinrich XIII aristokrata litzateke ultraeskuineko erakunde horretako burua.
2022/12/07 - 22:08
Estatu kolpea emateko asmoa zuen talde terrorista ultraeskuindar bat desegin dute Alemanian
25 atxiloketa eta 150 miaketa egin dituzte 3.000 poliziak parte hartu duten makrooperazioan. Heinrich XIII.a izeneko printzea da estatu kolpea prestatzen ari zen talde terroristako ustezko burua.