Omenaldia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Duela 43 urte ultraeskuindarrek hildako Yolanda Gonzalez ikaslea omendu dute Bilbon

Bilbon, Deustuko erriberan, bere izena duen plazan egin diote ekitaldia senideek eta lagunek. 1980an, Batallon Vasco Españolek bahitu eta hil zuen Yolanda, 19 urte zituela. Langileen Alderdi Sozialistako militantea zen, eta Madrilen ikasten ari zen.
18:00 - 20:00
Duela 43 urte ultraeskuindarrek hildako Yolanda Gonzalez ikaslea omendu dute Bilbon
Bilbon, Deustuko erriberan, bere izena duen plazan egin diote ekitaldia senideek eta lagunek. 1980an, Batallon Vasco Españolek bahitu eta hil zuen Yolanda, 19 urte zituela. Langileen Alderdi Sozialistako militantea zen, eta Madrilen ikasten ari zen.

Zure interesekoa izan daiteke

VITORIA, 13/05/2026.- El marido de Maialen Mazón (d), la mujer de 32 años que estaba embarazada de gemelos cuando fue asesinada en mayo de 2023, junto a su abogado, este miércoles durante la presentación de los informes finales de las partes en el juicio en la Audiencia de Álava. EFE/ADRIAN RUIZ HIERRO
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Fislkaltzak dio Maialen Mazonen ustezko hiltzaileak "jakitun" zegoela eta "nahita" hil zuela emakumea, eta uste du sufri zezan jardun zuela

Arabako Lurralde Auzitegian, Maialen Mazonen hilketa argitzeko epaiketan aldeak ondorioak aurkezten ari dira gaur. Fiskaltzak eta akusazioek 45 urteko zigorrak eskatzen dituzte, hilketagatik, bi abortu deliturengatik eta adin txikiko bat abandonatzeagatik; izan ere, argi dute Maialeni hiltzeko helburuz eman zizkiola 13 labankada, eta une oro zela egiten zuenaz kontziente.

hospital universitario navarra nafarroako ospitalea
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Nafarroako Ospitalean jazarpen kasu batean "delitu zantzuak" ikusita, Fiskaltzara bidali du salaketa Osasun Departamentuak

Jazarpenagatiko salaketa modu anonimoan jarri zen joan den abenduan, Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko zerbitzuburu baten aurka, eta ezagun egin zen sare sozial bateko kontuan argitaratu zenean. Bertan, Nafarroako ospitale publiko horretako emakumezko mediku batek salatzen zuen zerbitzuburu horren hizkerak eta jokabideak "emakumeak gutxiesten, umiliatzen eta 'gauza'-tzat jotzen" zituela, eta zuzendaritzari, "jakitun izan arren, ezer ez egitea" leporatzen zion.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X