Ultraeskuina
2022/05/21 - 21:32
Aizpurua "eskuin muturra geldiaraziko duen ezkerreko gehiengo plurinazional" baten alde azaldu da
Diputatuen Kongresuko EH Bilduko bozeramailea Podemosek antolatutako 'Inbestidura bloke aurrerakoi eta plurinazionala eztabaida pean' hitzaldian izan da larunbat honetan.
2022/05/12 - 16:21
Ultraeskuinari aurre egiteko proposamena onartu du Legebiltzarrak
Ultraeskunari aurre egiteko EH Bilduk eramandako proposamena aurrera atera da EAJ, PSE eta Elkarrekin Podemosen babesarekin. Testu honen bitartez, ultraeskuinaren eta neofaxismoaren gorakadaren aurrean kezka agertzen du Legebiltzarrak.
2022/05/12 - 14:50
EAJk, EH Bilduk, PSE-EEk eta Elkarrekin Podemos-IUk ultraeskuinaren kontrako adierazpen bat adostu dute
Eusko Legebiltzarreko talde nagusiek "kezka" adierazi dute eskuin muturraren eta neofaxismoaren gorakadarengatik, eta gorrotozko estrategiei aurre egitea adostu dute.
2022/05/02 - 17:29
PSNk, Geroa Baik eta Podemosek eskuin muturreko biktimen legea aldatzeko proposamena erregistratu dute
Foru Gobernua osatzen duten alderdien proposamenaren helburua terrorismoaren biktimek jasotzen dituzten kalte-ordainekin parekatzea da. Navarra Sumak kontrako botoa emango duela iragarri du jada.
2022/04/25 - 16:05
Frantziako eskuin muturrak orain arteko emaitzarik onenak lortu ditu
Atzoko emaitza gazi-gozoa izan da Marine Le Penentzat. Oraingoan ere ez du lortu presidente izatea baina emaitzei, botoei erreparatuta, gauzak ez zaizkio batere gaizki joan: 10etik 4k eman diote botoa.
2022/04/25 - 11:44
Poza eta kezka agertu ditu Joseba Erremundeguyk, balore demokratikoek irabazi arren Le Penek gora egin duelako
Macronen bigarren agintaldiari begira, Baionako hautetsia eta Hirigune elkargoan Kanpo Gaietarako kontseilari denak espero du presidenteak umiltasunez jokatuko duela eta entzungo dituela Ipar Euskal Herritik egiten zaizkion eskaerak, besteak beste, euskarazko murgiltze eredua bermatzea.
2022/04/25 - 00:50
Macronek ultraeskuina garaitu du
Egungo presidenteak botoen % 58,55 jaso ditu, eta Marine Le Penek, % 41,45. Eskuin muturrak, hala ere, inoizko emaitzarik onenak lortu ditu.
2022/04/25 - 00:23
Le Penen alde "haserreagatik" bozkatu dutenei erantzunak ematea promestu du Macronek
Frantziako presidenteak ezkertiarrentzako mezuak ere izan ditu hauteskundeak irabazi eta gero, eta ekologia sustatuko duela nabarmendu du.
2022/04/24 - 23:06
Le Penek aitortu egin du galdu duela, baina bere emaitzak "historikoak" direla nabarmendu du
Macronen aurrean galdu egin badu ere, ultraeskuinak inoizko emaitza onenak eskuratu ditu.
2022/04/24 - 14:32
Marine Le Pen, Frantziako lehen emakume presidente bilakatu nahi duen ultraeskuindarra
Inkesta guztiek kontrakoa iragarri arren, ikusteke dago Bilgune Nazionaleko buruak Emmanuel Macron garaitu dezakeen Frantziako hauteskundeen bigarren itzulian.
2022/04/23 - 21:12
Frantziako presidentetzarako hauteskundeak, bost gakotan
Frantziako presidentetzarako hauteskundeetan, Emmanuel Macron eta Marine Le Pen neurtuko dituen bigarren itzuliak bost zalantza handi argitu beharko ditu igande honetan.
2022/04/22 - 16:29
Herri xehea eta langileria erakartzeko azken ahaleginetan dabiltza Macron eta Le Pen
Frantziako hauteskunde kanpainaren azken eguna da gaur. Macron edo Le Pen, igandera begira karta guztiak mahai gainean daude. Eliseorako faboritoa, egungo presidentea. Baina ez dago ezer erabakita eta Le Penek inoiz baino aukera gehiago izan ditzake.
2022/04/22 - 10:03
Gaur amaituko da Frantziako presidentea aukeratzeko hauteskundeen bigarren itzulirako kanpaina
Emmanuel Macronek ultraeskuinaren arriskuez ohartarazi du Saint Denisen (Paris) eskaini duen hitzaldian. Le Penek, berriz, "erosahalmenaren presidentea" izango dela hitzeman du kanpainako bere azken mitinean, Pas-de-Calaisen.
2022/04/20 - 08:30
Aurrez aurreko eztabaida: Macron faborito da, baina Le Penek ikasita dakar lezioa
Asteazken honetan, Emmanuel Macron eta Marine Le Pen aurrez aurre izango dira telebistan. Funtsezko hitzordua bientzat; izan ere, Eliseora iristeko boto-emaile nahikorik ez dutenez, beste alderdi batzuetakoak konbentzitu beharko dituzte biek ala biek.
2022/04/18 - 14:00
Asteazkeneko debatea erabakigarria izango da Macron eta Le Penen arteko lehian
Azken txanpan sartu dira bi hautagaiak. Frantziako presidentea aukeratzeko hauteskundeetako bigarren itzuliko eztabaida egingo dute asteazken gauean.
2022/04/16 - 17:26
Macronen eta Le Penen lehia kaleetara zabaldu da
Dozenaka mila lagun elkartu dira Parisko kaleetan eskuin muturraren aurka protesta egiteko. Macronen politiken kontra ere egin dute.
2022/04/12 - 11:25
Aizpurua: ''Autoritarismoa eta ultraeskuina barreiatzeak zer pentsatu eman behar dio Europako ezkerrari''
Mertxe Aizpurua EH Bilduk Madrilgo Kongresuan duen diputatuaren iritziz, Gaztela eta Leonen "PPk eta VOXek egin duten esperimentua aurrekaria izan liteke Madrilerako, Espainiako Gobernuaren osaketarako".
2022/04/11 - 22:24
Ezkerrean eta eskuinean ari dira boto bila Macron eta Le Pen
Frantziako Presidentetzarako bi hautagaiek bigarren itzuliko kanpainari hasiera eman diote jada.
2022/04/11 - 19:14
Frantziako bozen lehen itzuliko emaitzek utzitako sei gako garrantzitsu
Macronen eta Le Penen arteko borroka, abstentzioa, Ukraina, ezkerra eta ekologismoa, boto kontsignak eta muturrak kontuan izan beharreko faktoreak dira.
2022/04/11 - 18:04
Macronek eta Le Penek hautagai kanporatuen boto-emaileak erakartzeko borrokari ekin diote
Frantziako presidentetzarako bi hautagaiek bigarren itzuliko kanpainari hasiera eman diote. Boto-asmoaren galdeketek egungo presidenteari emango liokete garaipena, baina 2017an lortutakoa baino askoz tarte txikiagoarekin.