Umeak
2024/08/27 - 13:40
Ukrainara itzuli dira uda Euskal Herrian igaro duten 108 haurrak
1995ean martxan jarri ziren egonaldien helburua adingabeek bi hilabeteko atsedenaldia izatea da, 1986ko zentral nuklearraren istripuak eragindako kutsadura erradioaktibotik eta duela bi urte baino gehiagotik Ukrainan jasaten ari diren gerratik urrun.
2024/08/26 - 23:09
Pedrosa sailburua: ''Lasaitasun mezua helarazi nahi diet familiei eskola garraioaren gaian''
Ikasturtea hasteko egun batzuk falta direnean, iazkoa ikusita, autobus garraio osoa bermatuta egongo ote den kezka sortu zaio hainbat familiari. Hezkuntza sailburuak lasaitasun mezua igorri nahi izan du, eta esan du hitzarmenak bide onetik doazela eta datozen egunetan itxiko dituztela falta direnak.
2024/08/23 - 15:02
Mocejonen aurkitutako labana bat dator Mateok jasan zituen zauriekin
Atxilotutako mutilaren aitaren etxe inguruetan aurkitutako labana, isipuz hartutako lagina eta mutila atxilotu zutenean jantzita zituen arropak aztertzera bidali dituzte. Atxilotuak % 70eko adimen urritasuna duenak, aitortu egin zuen krimena.
2024/08/22 - 13:09
Gizon bat atxilotu dute Bilbon sexu eraso delitua egotzita, neskato bati musu emateagatik
Aste Nagusiko bosgarren egunean 20 pertsona atxilotu ditu Bilboko Udaltzaingoak, tartean, bi indarkeria matxistagatik eta hamahiru lapurreta edo ebasketa delituengatik.
2024/08/07 - 10:21
Albiste izango dira: Tanzaniako istripua, Jokin Perona hil da, eta Edurne eta Zeledon txikiren jaitsiera
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/08/05 - 09:08
150 lagun baino gehiago atxilotu dituzte ultraeskuinak etorkinen aurka egindako protestetan
Astelehenean, hiru neskato hil zituzten aisialdirako zentro batean Southport hirian. Erasotzailea paperik gabeko etorkin musulman bat zela zabaldu zen sare sozialetan, baina zurrumurru faltsua zen. Etorkinen aurka egiteko aprobetxatu du ultraeskuinak.
2024/08/04 - 12:34
90 lagun baino gehiago atxilotu dituzte ultraeskuinak etorkinen aurka egindako protestetan
Astelehenean, hiru neskato hil zituzten aisialdirako zentro batean Southport hirian. Erasotzailea paperik gabeko etorkin musulman bat zela zabaldu zen sare sozialetan, baina zurrumurru faltsua zen. Etorkinen aurka egiteko aprobetxatu du ultraeskuinak.
2024/08/01 - 22:18
Bizkaiko Aldundiaren zaintzapean zegoen adingabe bat hil da Burgosko urtegi batean
Aldundiko iturriek adierazi dutenez, 17 urteko adingabea lau edo bost eguneko ohiko kanpamentuetako batean parte hartzen ari zen, beste mutil batzuekin eta hezitzaileekin batera.
2024/07/28 - 23:51
Haurrak 8 urte izan arte har daitekeen 8 asteko guraso-baimenaren ordainketa 2025era atzeratu da
Europako zuzentarauaren arabera, abuztutik aurrera baimenaren lau aste ordaindu beharko lirateke, baina Espainian datorren urtera arte atzeratuko da.
2024/07/23 - 23:00
Bidaiderik gabeko adingabe migratzaileak hartzeko lege erreforma tramitatzeari uko egin dio Kongresuak
Kontrako 177 botorekin, aldeko 171rekin eta abstentzio 1ekin, Behe Ganberan proposamen hori tramitatzeko saiakerak porrot egin du, azkenean ez baitu PPren eta Juntsen babesik izan.
2024/07/23 - 21:23
Osakidetza eta Osasunbideak larri dauden Gazako 10 adingabe eta andrazko bat artatuko dituzte bihartik aurrera
Premiazko osasun beharrak dituzten bederatzi adingabek eta emakume batek osatutako taldea Gurutzetako eta Donostiako ospitaleetara bideratuko dute. 10. adin txikiko bat Nafarroan artatuko dute.
2024/07/23 - 15:39
PPk eta Juntsek ezezkoari eutsi diote, Atzerritarren Legearen erreforma aintzat hartzeko eztabaidan
Euskal taldeei dagokienez, EH Bilduk eta EAJk ekimena babestuko dutela iragarri dute, baina aldaketak nahi dituzte. 15:30ean egingo da bozketa.
2024/07/23 - 07:00
Atzerritarren Legearen erreformak lehen pausoa eman dezake gaur Diputatuen Kongresuan
Testuaren arabera, Espainiako Gobernuak aukeratu nahi du zein erkidegotara joango diren Kanarietatik, Melillatik edo Ceutatik bidaiderik gabeko adingabe migratzaileak, horiek gainezka egonez gero.
2024/07/21 - 11:32
Drone ikuskizun batek 'Doraemon' haurrentzako telesail mitikoa omendu du Hong Kongen
Katu kosmiko ospetsua eta Japoniako manga saileko gainerako pertsonaiak irudikatu dituzte zeruan, hainbat eszenatan. Milaka pertsona izan dira horiei begira, liluratuta.
2024/07/17 - 12:13
Lagundu gabeko adin txikiko etorkinen iritsieraren aurrean, mugak jartzeko unea dela esan du Etxanobek
Elixabete Etxanobe Bizkaiko ahaldun nagusiak Radio Euskadin eskainitako elkarrizketan erkidegoen arteko banaketa justuagoa aldarrikatu du, lagundu gabeko adin txikiko etorkinen etengabeko iritsieraren aurrean.
2024/07/15 - 19:46
PSOEk atzerritarren erreforma babestea eskatu du, baina PPk migrazio larrialdia ezartzea nahi du
Sozialistek presioa egin diote PPri Voxekin harremanak erabat hausteko eta atzerritarren legearen erreforma babesteko. Hala ere, Alderdi Popularrak "lurralde nazional osorako migrazio larrialdia deklaratzea" nahi du.
2024/07/14 - 19:16
Erraldoien agurra, sanferminetako agur borobila
Zortziurrenaren ondoren, hiria omendu eta hiri osorako dantza egin du Erraldoi eta Buruhandien Konpartsak. Haurren pare jarrita eta euren maitasuna jasoz bukatu dute ekitaldia.
2024/07/13 - 18:34
Ongietorri festa antolatu diete Bilbon Saharatik Euskadira heldu diren haurrei
Casilda Iturrizar parkean, hainbat jolas eta jarduera izango dira gaur, egun osoan zehar, familian gozatzeko. Bi aste bete dira Saharatik etorritako adingabeak Bilboko aireportura iritsi zirenetik, eta, familiek esan digutenez, ezin izan dira hobeto egokitu.
2024/07/11 - 19:57
Giro ezin hobea Baionako besten bigarren egunean, Haurren Egunean
Familiak gerturatu dira gaur eguerdian Leon Erregearen lehen iratzartzea ikustera. Txikien entzierroa eguneko beste protagonista nagusietako bat izan da.
2024/07/11 - 17:19
Bidaiderik gabeko adingabe migratzaileen harrerarako akordioa "partxe" bat dela kritikatu du Jaurlaritzak
Nerea Melgosa sailburuak azpimarratu duenez, ez da migrazio politikak egiteko modua eta iradoki du Eusko Jaurlaritzak babestuko duen azken "erantzun plana" izango dela.