Albiste dira
ADINGABE MIGRATZAILEAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bizkaia "mugan" dago adingabe atzerritarrak hartzeko, eta "plangintza" eskatu dio Estatuari

Elixabete Etxanobe Bizkaiko ahaldun nagusiak "arrazoizko plana" eskatu dio berriro Espainiako Gobernuari, sistemak ez baitu gehiago ematen. Guggenheim Urdaibai hizpide hartuta, azpimarratu du herritarren iritzia entzungo duela.
Migratzaileak Bilbon
Migratzaileak Bilbon

Bizkaiko ahaldun nagusi Elixabete Etxanobek ohartarazi du lurraldera bakarrik iristen diren adingabe atzerritarrak hartzeko baliabideak "muga-mugan" daudela. Hori dela eta, Espainiako Gobernuari "kontingentzia plan bat" eskatu dio "krisi humanitario horren aurrean", arreta egokia eman ahal izateko.

Politika Orokorreko saioa egiten ari dira Gernikako Batzar Etxean, eta berton egin du eskaera Etxanobek. Hitzaldian, Bizkaiko egungo egoeraren "argazkia" egin du foru erakundeko buruzagiak. Horren hitzetan, "Bizkaian ondo bizi gara, baina "badaude arazoak, kezkak eta hobetzekoak". 

Bidaiderik gabe Espainiako Estatura heldutako atzerritar adingabeen auziaz, Etxanobek gogorarazi du foru erakundeak "konpromiso sendoa" duela, "inoren kargura ez dauden adingabe atzerritarrei arreta onena emateko eta gure gizartean integratzen laguntzeko", baina ohartarazi du "16 foru zentroak eta horiek artatzen dituzten profesionalak mugan daudela".

"Adingabe horiei arreta emateko sistemak ez du gehiago ematen", eta, horregatik, ahaldun nagusiak "Estatu osoan inoren kargura ez dauden adingabe atzerritarrak hartzeko arrazoizko plangintza bat" eskatu du, "bestela bideraezina baita gizarte- eta hezkuntza-programak garatzea", ohartarazi du.

Bizkaiak "urte asko" daramatza horrelako programekin, eta "esperientziak esan digu pena merezi duela, kasu arrakastatsu asko lortu baitira pertsona horiek gure gizartean erabat integratzen lortzeko", gaineratu du.

Lurralde horrek adingabe horiei arreta emateko baliabideak handitzen ditu urtero, eta, hala ere, "Bizkaiko adingabeen zentroek gainokupazioa jasaten dute gaur egun, eta zailtasun handiak dituzte azpiegitura egokiak izateko eta beharrezko prestakuntza eta esperientzia duten profesional guztiak edukitzeko".

Hori dela eta, "plangintza hobea" eskatu dio Estatuari, "jarduera arauturik ez egoteak adingabeak kontrolik gabe iristea baitakar", eta lurraldeak ezin du hori bere gain hartu.

"Krisi humanitario horrek kontingentzia-plan bat behar du, definitutako protokoloekin, txostenekin, ebaluazio- eta finantzaketa-adierazleekin, eta baita eskumena duten erakunde guztiek beren erantzukizunak bere gain hartzea eta ez saihestea ere", adierazi du.

Guggenheim Urdaibai proiektua

Beste gai batzuk ere jorratu ditu Etxanobek, tartean Busturialdean eraiki asmo den Guggenheim museoaren proiektua. Nabarmendu duenez, herritarren iritzia entzungo du, eta argi utzi du foru erakundeak ez duela "Busturialdea kaltetu dezakeen ezertxo ere egingo". 

Etxanoberen esanetan, "ingurune naturala babestea eta inguru horretan aberastasuna sortzea marra gorria dira Aldundiarentzat". 

Beste proiektu handi bat hizpide, ahaldun nagusiak azaldu du Jaurlaritzak Metro Bilbaoko 4. linearen —erdigunea Irala, Errekalde eta Zorrotza auzoekin lotzekoa— inguruko trazadura berriaren proposamena aztertzen ari dela. Etxanobek uste du proiektua ezin dela gehiago "luzatu", eta zehaztu du proposamena "teknikoki zein ekonomikoki" aztertu behar dutela aurrena. 

Zure interesekoa izan daiteke

Sare convoca manifestación el día 28 en Bilbao por los presos de ETA



REMITIDA / HANDOUT por SARE

Fotografía remitida a medios de comunicación exclusivamente para ilustrar la noticia a la que hace referencia la imagen, y citando la procedencia de la imagen en la firma

18/8/2026
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bilboko Konpartsek eta Sarek manifestazioa deitu dute abuztuaren 28rako, 2027an "euskal presorik egon ez dadin" aldarrikatzeko

Sarek eta Bilboko Konpartsek Etxera Eguna deitu dute abuztuaren 28rako, Aste Nagusi betean, “euskal preso, iheslari eta deportatuak etxera itzultzea” aldarrikatzeko. Horretarako, manifestazioa eta herri-bazkaria egingo dute. Halaber, gaurko agerraldian, 2027ko jaiak presorik eta errepresaliaturik gabeko lehenak izatea jarri dute helburutzat.

CEUTA, 17/08/2026.- Comparece el presidente de la Ciudad Autónoma de Ceuta, Juan Jesús Vivas (c), este lunes, en compañía de varios miembros del ejecutivo local. EFE/Reduan
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

"Errealitatea makillatzea" egotzi dio Ceutako presidenteak Gobernuari, eta krisia konpontzeko 30 egun eman dizkio

Juan Vivasek gogor kritikatu du Gobernua uztailaren 30ean eta 31n Marokotik 70.000 pertsona inguru hiri autonomora sartu ondoren sortu den migrazio-krisiaren aurrean "erantzun ezagatik" eta "pasibotasunagatik". Agerraldi batean, Vivasek galdetu du ea Gobernuaren pasibotasunak Maroko "ez molestatzea" bilatzen duen, eta iragarri du botere judizialera eta beste estamentu batzuetara joko duela krisia 30 eguneko gehieneko epean konpontzen ez bada.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X