Umeak
2024/09/21 - 23:25
20 urte dira Jokin Ceberiok, jazarpena jasan ezinik, bere buruaz beste egin zuenetik Hondarribian
20 urte bete dira gertakari lazgarri batek Hondarribia arretagune bilakatu zuenetik. Bi hamarkada dira bullyingak gurean lehen hildakoa utzi zuela: Jokin Ceberio. Kasuak agerian utzi zuen jazarpenaren larritasuna, eta aurrerapausoak eman diren arren, gaurkoak egun zaila izaten jarraitzen du herrian.
2024/09/21 - 15:23
''Adin txikietan bullyingaren antzemate goiztiarra egitea funtsezkoa da eraso larriagoak saihesteko''
20 urte igaro dira Jokin Ceberio gazteak bere buruaz beste egin zuenetik, eskola jazarpena jaso ostean. Ikastetxeetan bullyinga prebenitzeko eta antzemateko EAEko protokoloaren helburuak azaldu dizkigu Iñigo Ramos Sarriugarte bizikidetzarako aholkulariak.
2024/09/20 - 16:04
Jaurlaritzak 24 astera luzatuko ditu amatasun eta aitatasun baimenak
Bestalde, haurrek 7 urte bete arte luzatuko dituzte orain arte 3 urtetik beherako umeen gurasoek jasotzen zituzten 200 euroko laguntzak. Familia ugarien eta gurasobakarren kasuan 7 urtetik 10era luzatuko da 100 euroko laguntzak jasotzeko adin tartea.
2024/09/20 - 00:26
Bi adingabe zaurituta, horietako bat larri, bizikletan zihoazela harrapatuta, Nafarroan izandako bi istriputan
6 urteko ume bat larri zauritu da, Donamarian bizikletan ziholala auto batek harrapatuta, eta adin bereko beste bat zauritu da Funesen izandako harrapaketan.
2024/09/19 - 19:08
Atzerrian subrogatutako haurdunaldi bidez jaiotako haur bat Espainian jaiotakotzat erregistratzea onartu dute
Beraz, epai aitzindaria da haurdunaldi subrogatuari dagokionez, orain arte jaiolekua aldatzeko aukera nazioarteko adopzioetarako baino ez baitzegoen aurreikusita.
2024/09/16 - 15:09
Magiaz gozatzeko aukera izan dute Gasteizko ikasleek, Magialdia jaialdiaren eskutik
Astelehen honetan, Gasteizko ikastetxeetako ikasleek bi emanaldi izan dituzte Federico Garcia Lorca antzokian, Cliff The Magician anfitrioi izan dutela. Jardueraz eta ikuskizunez betetako egitarau zabala izango du Magialdiaren 36. edizioak irailaren 22ra arte.
2024/09/12 - 09:44
Albiste izango dira: Hilketa matxista Bilbon, interes tasen jaitsiera, eta fronte hotza
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/09/11 - 09:43
Albiste izango dira: EITB Data: Pantailak eta adingabeak, Harris-Trump debatea, eta Venezuela
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/09/11 - 08:01
''Teknologia nerabeen garapenerako tresna ere izan daiteke''
Seme-alabak mugikorren erabilera arduratsuan heztea eta ikasten ari diren bitartean laguntzea da gako garrantzitsuenetako bat, Unicefen Haurren Hezkuntza eta Eskubide Digitalen arduradun Nacho Guadixen hitzetan.
2024/09/11 - 08:00
10 nerabetik 8k ez dute inolako araurik eta mugarik mugikorraren erabileran
Heren batek interneten eta sare sozialen kontrolik gabeko erabilera egiten du, eta gurasoen % 26k aitortzen dute ez dutela sareko segurtasunari buruzko ezagutzarik.
2024/09/11 - 08:00
11 urte, mugikorra eskuratzeko batez besteko adina
Nerabezaroan, 14 eta 15 urterekin, ia gazte guztiek dute Interneterako sarbidea duen telefono mugikor propioa.
2024/09/11 - 08:00
Mugikorra eta sare sozialak dira nerabeen aisialdiaren erdigunea
Gure haur eta nerabeek egiten duten telefono mugikorren eta interneten erabilerak guraso asko kezkatzen ditu. ETB-2n “Generación Click” saioa estreinatzear dela, gaiari buruzko azken datuak aztertu ditugu EITB Datan.
2024/09/09 - 15:18
Inprobisatutako eskolak, itxaropen izpi bat Gazako haurrentzat
Gazan 630.000 ikasle baino gehiago eskolarik gabe geratu dira, bigarren urtez jarraian, gerra dela eta. Hala ere, kanpin-dendak edo erdi suntsitutako eraikinak inprobisatutako eskola bihurtu dira zenbait auzotan.
2024/09/08 - 19:16
''24 orduz egon behar gara Martinarekin''
Udaberrian bizitza irauli zitzaion Urdulizen bizi den Balparda-Ondarra familiari, Martina 5 urteko alaba sukar handia eta krisi epileptikoak izaten hasi zenean. Fires sindromea diagnostikatu zioten, sukar-infekzio batekin lotutako epilepsia mota bat.
2024/09/02 - 21:20
Sei hilabeteko zigorra Bergarako ertzain-etxearen aurrean 3 urteko semea abandonatu zuen gizonarentzat
Zigorra epaiketa azkarra eginda ezarri diote. Akusatuak adingabea abandonatzearen delitua onartu du. Haurra Gipuzkoako Foru Aldundiaren zaintzapean geratu da, eta amaren bila ari dira. Atzerrian dago.
2024/09/02 - 18:03
Aske utzi dute, kargupean, Bergarako ertzain-etxearen aurrean 3 urteko semea abandonatu zuen gizona
Epaileak adingabea abandonatzearen delitua leporatzen dio. Haurra Gipuzkoako Foru Aldundiaren zaintzapean geratu da, eta amaren bila ari dira. Atzerrian dago.
2024/09/02 - 16:31
Aitzol Asla, abokatua: ''Kode zibilak jasotzen du gurasoek edo tutoreek haurra zaintzeko betebeharra dutela''
"Haur bat uztea delitu larria da eta 18 hilabetetik hiru urtera arteko espetxe zigorra jaso dezake. Adingabeko hori arriskuan jarri dela ikusten bada, zigorra lau urtekoa izan daiteke", gaineratu du Aslak.
2024/09/02 - 14:03
Kanta pederasta bat abestu zuen Avilako herri txiki bateko alkatea bota du PPk
Vita herriko jaietan, bertako alkatea den Antonio Martinek neskato bat bortxatzeari buruzko abesti bat kantatu zuen, jendaurrean. Horrek ika-mika handia eragin du, eta alderdi anitzek kargutik kentzeko eskatu dute.
2024/09/01 - 20:00
Gizon bat atxilotu dute Bergaran, hiru urteko semea Ertzain-etxearen aurrean abandonatzeagatik
Zaintza-kameren bidez egoera ikusi zutenean, zenbait agente hurbildu eta ihes egiten saiatzen ari zen gizona geldiarazi zuten. Gizonak aitortu zuen, bere egoera pertsonala zela eta, ezin zuela haurraren ardura bere gain hartu, eta Zerbiztu Sozialen esku utzi beharra zuela.
2024/09/01 - 13:21
Abian da polioaren aurkako txertaketa masiboa Gazako 640.000 haur baino gehiagorentzat
Israelek ohartarazi duenez, ez da su-etenik izango: dosiak banatzeko unean uneko korridoreak eta txertoa jartzeko "eremu seguruak" baino ez ditu ezarriko.